• ES
  • EU
  • EN

NUPeko ikasleak

Zer da SICUE programa?

SICUE unibertsitateko ikasleen Espainiako mugikortasunerako programa bat da, Espainiako Unibertsitateetako Errektoreen Konferentziak (CRUE) sustatua, Espainiako beste unibertsitate batean ikasketa-egonaldi bat egiteko aukera ematen duena, ikasketek jatorrizko unibertsitatean izanen luketen aitorpen akademiko eta aprobetxamendu bera izanen dutela bermatuta.

SICUE hitzarmenen zerrenda 2024-25

NUPeko datuak

SICUE koordinatzaileak

SICUEko kide diren unibertsitateei buruzko informazioa

Partes de este texto:

Xedeak 2023-24 ikasturtea

SICUE nazioko mugikortasunerako deialdia

1º ESKAERA EGIN AURRETIK,
INFORMA ZAITEZ

Zer da SICUE programa?
Xedea
Ikaspostu-eskaintza.
Irakaskuntza betekizunak
SICUE koordinatzaileak 
Deialdiaren oinarriak
Maiz egiten diren galderak

2º ESKAERA

Eskaera2024ko otsailaren 20tik martxoaren 4ra

3º ONARTUEN ZERRENDAK

Onarturen zerrendak 

4º HAUTATUA IZAN NAIZ,
eta orain zer?

Informazio bilera
Ikasketa konpromisoa
Mugikortasuneko ikasleentzako gida

Deialdiaren xedeaz

Ikasleen hautaketa. Espainiako unibertsitateetako ikasleen truke-programa, ikasleei aukera ematen diena beren ikasketen parte bat beste unibertsitate batean egiteko, aitorpen akademikoa eta aprobetxamendua izanen dituzten eta haien curriculum profilerako egokia izanen den bermearekin.

Eskuragarri dauden ikaspostuen % 5 erreserbatuko da % 33ko edo maila altuagoko desgaitasuna duten ikasleentzat. Ikaspostu horiek betetzen ez badira, aukera izanen da ikaspostu horiek desgaitasun ziurtagiririk ez duten ikasleei esleitzeko, ezarritako balorazioaren arabera.

Gaur egun ez da dirulaguntzarik ematen programa honetarako.

HAUTAKETA EGITEKO BALDINTZAK ETA IRIZPIDEAK 

Deialdiaren oinarri orokorrak betetzeaz gain, 2023ko uztailaren 31rako baldintza hauek bete beharko dituzu.

Hauek gaindituak izatea:

- NIBGMETeko, TIIGMETeko eta Osasun Zientzien Fakultateko ikaslea bazara, 2022-2023 ikasturtean matrikulatuta zeunden kredituen % 60.

- Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko, Zientzia Juridikoen Fakultateko eta Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko ikaslea bazara, 2022-2023 ikasturtean matrikulatuta zeunden kredituen % 80.

Mugikortasuneko programa batean aurretik parte hartu ez izana, edo, salbuespen gisa, mugikortasunerako eskatu nahi duzun titulazioan behin bakarrik parte hartu izana gehienez.

Ez egotea hautatua 2024-25 ikasturtean mugikortasun programaren batean parte hartzeko, nahiz eta oraindik egonaldirik ez izan egina.

Ezin izanen dute parte hartu aurreko urteetan epez kanpo uko egin zuten ikasleek.

Hautaketa egiteko irizpideak

Hautaketa espediente akademikoaren arabera eginen da, SICUE deialdian adierazitako batez besteko nota kontuan hartuta, eta ikasle bakoitzari ikaspostu bat esleituko zaio eskabidean adierazitako lehentasun ordenaren arabera.

Horretaz gainera, 2023ko uztailaren 31rako honako hauek gaindituak izan behar dira:

  • 48 eta 101 ECTS bitartean, 5. edo 6. seihilekoko mugikortasuneko ikaspostuetarako sarbidea izateko.
  • 102 eta 161 ECTS bitartean, 7. edo 8. seihilekoko mugikortasuneko ikaspostuetarako sarbidea izateko.
  • 162 eta 221 ECTS bitartean, 9. edo 10. seihilekoko mugikortasuneko ikaspostuetarako sarbidea izateko.
  • 222 ECTS edo gehiago, 11. edo 12. seihilekoko mugikortasuneko ikaspostuetarako sarbidea izateko.

Ikaspostuak esleitzerakoan, mugikortasuneko ezein programatan parte hartu ez duten ikasleek izanen dute lehentasuna.

Ikaspostu-eskaintza

2024/25 deialdiko plazak. 

ETSIIIT
FCCEE

 

FCCHSE

 

FCCJ

 

ETSIAB

 

FCCS

 

Deialdiaren oinarriak

katsen zuzenketa: 763/2024 Ebazpena, 2024/03/21

734/2024 Ebazpena

ESKAERA

Eskaera egiteko epea: Otsailaren 20tik martxoaren 4ra arte

ESKAERA
 

Ezin izanen da hautatutako egonaldiaren luzera aldatu behin eskaera egiteko epea amaituta.

Nola tramitatu
 

ONARTUEN ZERRENDAK

Onartuen zerrenda

ONARTZEA EDO UKO EGITEA

Argitalpen data: apirilaren 5a

- Esleipenen zerrenda
- Itxaron zerrenda
- Ezezkoa eman zaien eskaeren zerrenda
- Baztertutako eskaeren zerrenda

 
Erreklamazioak: 2024ko apirilaren 8tik 19ra

Ikasleak esteka honetan onartu behar du ikaspostua:

ONARTZEA EDO UKO EGITEA

Epea: 2024ko apirilaren 22tik 26ra


BILERAK ETA IKASKETA-KONPROMISOA

Informazio bilerak 

Ikasleek ikasketa-konpromiso bat bete behar dute, koordinatzailearen eta destinoko unibertsitatearen aholkularitza eta oniritziarekin eta mugikortasun araudiarekin bat etorriz. Bertan sartzen da zer irakasgaitan dauden NUPen matrikulatuta eta zein eginen dituzten destinoko unibertsitatean, akademikoki aitortuak izan daitezen.

IKASKETA-KONPROMISOA

Betetzeko epea:

MAIZ EGITEN DIREN GALDERAK

MUGIKORTASUNEKO IKASLEENTZAKO GIDA