• ES
  • EU
  • EN

Nazioarteko praktiketarako programa

IKASLEAK

NUPeko graduko, masterreko eta doktoretzako titulazio ofizialetako ikasleek aukera dute curriculumeko eta curriculumaz kanpoko praktikak Erasmus programan egiteko.

Ikasleen hautaketa beren unibertsitateek eginen dute, fakultate edo eskola bakoitzak ezarria duen hautaketa-prozedurarekin bat etorriz. 

Informazio gehiagorako, jarri harremanetan zure ikastegiko idazkaritzarekin (graduko edo masterreko ikaslea bazara) edo NADOE doktoretza-eskolarekin.

Deialdia Europako zenbait enpresatan eta erakundetan praktikak egiteko 2022-2023 ikasturtean

Gutxienez bi hilabetekoak izan behar dira, eta gehienez hamabikoak.

Informazio gehiago NUP Fundazioaren webgunean.

EGRESATUAK

 NUP Fundazioak kudeatzen ditu egresatuentzako nazioarteko praktikak.

Deialdia Nafarroako Unibertsitate Publikoko egresatuak hautatzeko, 2022-2023 ikasturtean praktikak egin ditzaten Europako zenbait enpresatan edo erakundetan

Gutxienez bi hilabetekoak izan behar dira, eta gehienez hamabikoak.

Informazio gehiago NUP Fundazioaren webgunean.

ERASMUS PRAKTIKAK: CAMPUS IBERUS

Campus Iberusek Erasmus praktika batzuk kudeatzen ditu. Campus Iberusen webgunean dago informazioa