• ES
  • EU
  • EN

NUPeko ikasleak

Partes de este texto:

Gradu eta masterreko nazioarteko mugikortasunerako deialdia 2024/2025

1º ESKAERA EGIN AURRETIK, INFORMA ZAITEZ

Informazio Orokorra
Xedea
Hartzaileak
Hizkuntzaren gaitasuna
Hautatzeko irizpideak 
Xedeak
Laguntza ekonomikoak
Deialdiaren oinarriak

2º ESKAERA

Eskaera: 2023ko urriaren 9tik 23ra arte

3º ONARTUEN ZERRENDAK

Onartuen eta hautatuen zerrendak

4º HAUTATUA IZAN NAIZ, 
eta orain, zer?

Ikaspostua onartzea
Bilera-informatiboak
Mugikortasuna ikaslearen gidaliburua
Ikasketa-konpromisoa
Kredituen aitortzea
Beste betebehar batzuk

Informazio Orokorra

  • Maiz egiten diren galderak
  • Nazioarteko mugikortasunari eta deialdi honi buruzko bideo informatiboa
  • Prestakuntza Solidarioa programaren informazio-bilera urriaren 4an, asteazkena, izango da,  13:45ean, ikasgelategiko 120. gelan. 
  • Gainerako programen informazio-bilerak urriaren 9tik 13ra bitarteko astean egingo dira:
    • NIBGMET: urriak 9, astelehena, 8:00, Nicolás García de los Salmones aretoan (Olibondoak eraikina).
    • Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea: urriak 11, asteazkena, 13:00, 013. gelan.
    • Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea: urriak 11, asteazkena, 14:00, 221. gelan.
    • Zientzia Juridikoen Fakultatea: urriak 13, ostirala, 13:00, 318. gelan.
    • Osasun Zientzien Fakultatea: urriak 13, ostirala, 14:00.
    • TIIGMET:
      • Gradua eta Masterra Ingeniaritza Informatikoan: urriak 9, astelehena, 14:00, 214. gelan.
      • Gradua Telekomunikazioaren Teknologien Ingeniaritzan, Gradua Ingeniaritza Biomedikoan, Gradu Bikoitza Telekomunikazioaren Teknologien Ingeniaritzan eta Ingeniaritza Biomedikoan: urriak 9, astelehena, 14:00, 215. gelan.
      • Gradua Industria Teknologien Ingeniaritzan, Gradua Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoan, Mekanika, Diseinu Mekanikoa, Masterra Industria Ingenieritzan, Master Bikoitza Industria Ingenieritzan eta Enpresen Zuzendaritzan: urriak 11, asteazkena, 14:00, 116. gelan.

Deialdiaren xedea

Ikasleak aukeratzea 2024-2025 (*) ikasturtean atzerrian egonaldi akademiko bat egin dezaten, seihileko batekoa edo ikasturte osokoa, NUPeko mugikortasun programa hauen esparruan:

  • Erasmus-Europa eta Erasmus-Herrialde elkartuak: Europako eta Europatik kanpoko unibertsitateetara joateko dira hurrenez hurren, eta irakasgaiak, praktikak eta IALa egitea dute helburu.
  • Palafox (Latinoamerika), Martín de Rada (Asia), ISEP (mundu osoko herrialdeak) eta aldebiko hitzarmenak (mundu osoko herrialdeak): atzerriko unibertsitateetan irakasgaiak, praktikak eta IALa egitea dute helburu.
  • Prestakuntza solidarioa: garapenerako lankidetzaren arloan praktikak edo IALa tokian bertan egitea dute helburu, erakunde hartzaile batek garatutako proiektu baten esparruan, hango unibertsitate batek koordinatuta eta babestuta.
  • Erasmus praktikak: Europako enpresetan praktikak egitea dute helburu.

(*) Urtebeteko iraupena duten masterren kasuan, mugikortasuna 2023-2024 ikasturtean eginen da.

 Norentzat den

Graduko edo masterreko ikasleentzat. 

Gainera, graduko eskatzaileek honako hauek izan behar dituzte gaindituak:

  • 2022-2023 ikasturtean matrikulatuak zeuzkaten kredituen % 60 gaindituak eduki behar dituzte NIBGMETeko, IITIGMETeko eta Osasun Zientzietako ikasleek.
  • 2022-2023 ikasturtean matrikulatuak zeuzkaten kredituen % 80 Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko, Zientzia Juridikoen Fakultateko eta Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko ikasleek.

Hizkuntza-maila akreditatzea

Titulazio bakoitzeko ikaspostuen eskaintzan ikaspostu bakoitzerako eskatutako hizkuntza-maila egiaztatu behar dute gutxienez ikasleek. Hizkuntza-maila egiaztatzeko, honako agiri hauetakoren bat gehitu beharko zaio online eskaerari:

  1. Hizkuntzaren titulu edo ziurtagiri ofiziala, betiere Espainiako Unibertsitateetako Errektoreen Konferentziako hizkuntza-mahaietan jasoa badago.
  2. Hizkuntza bateko maila jakin bat gainditu izanaren ziurtagiria, NUPeko Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegiak emana.

Kasu hauetan, NUPek ofizioz egiaztatuko du ikasleen hizkuntza-maila, ikasleek dokumentaziorik aurkeztu beharrik gabe online:

  • NUPeko Nazioarteko Programetan onartua izateko probak.
  • Nazioarteko mugikortasuneko deialdirako proba espezifikoak
  • Ikasleak, ikasketa-planean, atzerriko hizkuntzako irakasgai bat gainditua baldin badu, B1 hizkuntza-gaitasuneko maila edo goragokoa lortzeko egiaztatua.

Informazioa kontsultatzeko eta hizkuntza-prob(et)an matrikula egiteko, sartu Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegiaren webgunean.

Baliteke unibertsitate hartzaileak hizkuntza-maila ziurtagiri jakin baten bidez egiaztatzeko eskatzea ikasleei (esate baterako, TOEFL, Cambridge edo halako baten azterketaren kalifikazio eskala jakin bat). Halakoetan, ikasleek eskatzen den ziurtagiria bidali beharko dute, behar den epean, mugikortasunean parte hartu nahi badute. Horrenbestez, hautatutako ikasleen ardura izanen da unibertsitate hartzailearen webgunea kontsultatzea eta onartuak izateko baldintzak egiaztatzea.

 

Hautaketa-irizpideak

Espediente akademikoa kontuan hartuta eginen da hautaketa, ikasle bakoitzari bere eskabidean adierazitako lehentasun ordenaren araberako ikaspostu bat emanez, dagokion hizkuntza maila egiaztatu ondoren eta titulazio horretan eskainitako destinoen zerrenda agortu arte.

Horretaz gainera, honako hauek gainditu behar dira 2023ko uztailaren 31rako:

  • 48 ECTS mugikortasuneko 5. edo 6. seihilekoko ikaspostuetarako sarbidea izateko.
  • 102 ECTS  mugikortasuneko 7. edo 8. seihilekoko ikaspostuetarako sarbidea izateko.
  • 162 ECTS mugikortasuneko 9. edo 10. seihilekoko ikaspostuetarako sarbidea izateko.

 

Xedeak 2024/2025 ikasturtea
 

Baliteke behin-behineko mugikortasun eskaintzan aldaketaren bat izatea deialdia ireki baino lehen.

Telekomunikazio,  Industria eta informatika IGMET
Ekonomia eta Enpresa Zientzien F.
Giza eta Gizarte Zientzien F.
Zientzia Juridikoen F.
Nekazaritzako Ingenieritza eta Biozientzien GMET
Osasun Z. F.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Laguntza ekonomikoak

Orientazio gisa, HEMEN kontsultatzen ahal duzu laguntza ekonomikoei buruzko informazioa testu formatuan.

Orientazio gisa, HEMEN ere kontsultatzen ahal duzu laguntza ekonomikoei buruzko bideo informatibo bat.

 

Deialdiaren oinarriak

Nazioarteko mugikortasun-programetan parte hartuko duten gradu eta masterreko ikasleak hautatzeko deialdi orokorraren oinarriak, ikasteko eta enpresako edo beste erakunde batzuetako praktikak egiteko 2023/2024-2024/2025


2. Eskaera

Epea: 2023ko urriaren 9tik 23ra arte lehen eguneko 8:30etik azken eguneko 14:30era

ON LINE ESKAERA

Pasahitza berreskuratu

Eskaera behar bezala burutzeko, "Grabatu" botoia sakatu behar duzu destinoak aukeratu ondoren.

Internet Explorer erabiliz gero, dokumentazioa erantsi ondoren eskatzaileak ezin du egiaztatu dokumentuak behar bezala kargatu ote diren, nahiz eta dokumentazioa grabatua geldituko den. Gainerako nabigatzaileetan, orria ongi bistaratuko da.

Eskaera bukatutakoan, eskaeraren kopia bat paperean edo PDF formatuan gordetzea gomendatzen da, deialdian parte hartzeko eskaera benetan egin dela justifikatzeko, grabatzean arazorik izanez gero.

Nola tramitatu


3. Onartuen eta hautatuen zerrendak 

 

2023ko irailean Izen ematea Nazioarteko Garapena eta Lankidetza ikastaroan. Ikastaroa 2023ko irailaren 23tik azaroaren 11era bitarteko larunbatetan izango da. Prestakuntza Solidarioko ikasleentzat derrigorrezkoa da.
2023ko azaroaren 13an Deialdian onartutakoen behin-behineko zerrenda:
2023ko azaroaren 14tik 16ra Erreklamazioak eta dokumentazioa zuzentzea Unibertsitateko Erregistro Elektronikoan 
2023ko azaroaren 20an Deialdian onartutakoen behin betiko zerrenda: 

 

2023ko abenduaren 14an

Esleitutako postuen behin-behineko zerrenda:

2023ko abenduaren 15etik 19ra Erreklamazioak. Unibertsitateko Erregistro Elektronikoan
2023ko abenduaren 21ean

Esleitutako postuen behin-betiko zerrenda:

2024ko urtarrilaren 15etik 19ra arte Ikaspostua onartzea edo berariaz uko egitea
2024ko otsailean Izen ematea Nazioarteko Garapena eta Lankidetza ikastaroan. Prestakuntza Solidarioko ikasleentzat derrigorrezkoa da.
2024ko otsailaren 2an - Bigarren itzulirako onartuak
- Itxaron-zerrenda
2023ko otsailaren 5etik 9ra Ikaspostua onartzea edo berariaz uko egitea
2024ko otsailaren 14an - Hirugarren itzulirako onartuak
- Itxaron-zerrenda
2024ko otsailaren 15etik 21era Ikaspostua onartzea edo berariaz uko egitea

Ikaspostu onartzea edo uko egitea

Onartzeko ala uko egiteko epea: 2024ko urtarrilaren 15etik 21era.

          ONARTU EDO UKO EGIN
 

Ikaspostuari epez kanpo uko egiteko agiri hau aurkeztu behar da Nazioartekotzeko eta Garapenerako Lankidetzako Bulegoan.

Bilera-informatiboak

Bilera-informatiboak

Nazioarteko mugikortasuneko ikasleen gida 

Ikasteko konpromezua

Ikasleek ikasteko konpromisoa jasotzen duen agiri bat bete behar dute, eta mugikortasuneko arduradunaren eta titulazioko koordinatzailearen oniritzia izan behar du. Ikasteko konpromisoan adieraziko dira zer irakasgaitan matrikulatuko den ikaslea NUPen eta zein irakasgai eginen dituen unibertsitate hartzailean. Irakasgai horiei eginen zaie aitorpen akademikoa kredituak aitortzeko irizpideen arabera. 

Baldintza hauek betetzen ez dituzten ikasleek ezin izanen dute mugikortasunean parte hartu:

  • seihilekoko mugikortasuna: konpromisoak 18 ECTS izan behar ditu gutxienez (edo 12 Prestakuntza Solidarioaren kasuan), eta matrikula berriko 42 ECTS gehienez, titulua lortzeko beharrezkoak.
  • urteko mugikortasuna: 43 ECTS gutxienez eta matrikula berriko 72 ECTS gehienez, titulua lortzeko beharrezkoak.

 

Nola:  Ikasleentzako jarraibide teknikoak  EGUNERATU GABE
           Arduradunentzako eta koordinataileentzako jarraibide teknikoak EGUNERATU GABE

IKASKETA KONPROMISOA EGUNERATU GABE

 


Betetzeko epea: 2024ko maiatzaren 6tik 24ra (oraindik baieztatu gabe)
Arduradunak eta koordinatzaileak konpromisoa baliozkotzea: 2024ko maiatzaren 27tik ekainaren 7ra (oraindik baieztatu gabe)

 

Ikasketa-konpromisoa aldatzea. Mugikortasuneko programaren arduradunak eta titulazioaren koordinatzaileak oniritzia eman behar dute egindako aldaketak baliozkoak izan daitezen: Ikasketa-konpromisoa aldatzea EGUNERATU GABE

Kredituen balioa aitortzeko irizpideak 

Unibertsitateko kalifikazio sistemen baliokidetasun taula

Beste betebehar batzuk

a) NUPeko Nazioartekotzeko eta Lankidetzko Atalak, Unibertsitate-Gizarte Fundazioak, eta/edo Unibertsitateak edo erakunde hartzaileak eskatutako dokumentazioa bete eta bidaltzea garaiz eta forman.

b) Atzerrian egonaldia egiteko behar den dokumentazioa, eta, beharrezkoa izanez gero, bisatua lortzea eta ordaintzea.

c) Atzerriko egonaldia estaliko duen gaixotasun-, istripu- eta gertakizun-aseguru bat kontratatu eta ordaintzea, Prestakuntza Solidarioaren esparruan hautatutako ikasleek izan ezik, haientzat Nafarroako Unibertsitate Publikoak berak kontratatu eta ordainduko baitu asegurua.

- Europakora joateko, aski da osasun txartel europarra edo horren baliokideren bat lortzea.

- Europar Batasunetik kanpo joan behar duten ISEP ikasleek ISEPek kudeatutako aseguru medikoa sinatu eta ordaindu beharko dute. Horren gutxi gorabeherako kostua hilean AEBetako 95 dolar da.

d) Honako betebehar hauek ere bete beharko dituzte ISEP programarako aukeratutako ikasleek:

- ISEPek ezarritako kopurua ordaintzea espedientea tramitatzeko. Kopuru hori zuzenean ordainduko zaio ISEPi bere web-orriaren bidez.

- NUPi ordaintzea NUPen bere lekua beteko duen ikasle atzerritarraren ostatu- eta mantenu-gastuetarako ezarritako zenbatekoa (600 €/hil). Horretaz gainera, aukeratutako ikasleak kudeatuta eta ordainduta izango ditu ostatua eta mantenua unibertsitate hartzailean.

e) Egonaldiaren ziurtagiria Nazioarteko eta Lankidetza Atalari ematea, helmugako unibertsitateak behar bezala sinatuta, mugikortasuna amaitu eta gehienez ere astebeteko epean.