• ES
  • EU
  • EN


Unibertsitate Lankidetzako Mugikortasuna


Prestakuntza Solidarioko programa 2018/19

Prestakuntza Solidarioko Programa NUPen programa berekia da, eta Garapenerako Unibertsitate Lankidetzaren barnean sartzen da. Ikasleen eta irakasleen artean elkartasuna eta garapenerako lankidetzaren balioak sustatzea du xede, nazioarteko lankidetzaren esparruan prestakuntza profesional praktikoa eskaintzearekin batera.
Nafarroako Gobernuaren Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuak ere finantzatzen du programa.

1. ESKAERA EGIN AURRETIK,
INFORMA ZAITEZ

Informazio bilera: irailaren 13an eta irailaren 18an
Helburua
Norentzat eta betebeharreko baldintzak
Xede-lekuak
Kredituak aitortzeko irizpideak
Laguntza ekonomikoak eta asegurua
Hautatzeko irizpideak
Oinarriak

2. ESKAERA

Eskaera eta dokumentazioa: 2018ko irailaren 13tik 21era

3. ONARTUEN ZERRENDAK

Hautaketa prozesua: Hautatuen zerrendak: abenduarean 15etik 21era
Onartzea edo uko egitea: 2019ko urtarrilaren 14a baino lehen

4. HAUTATUA IZAN NAIZ,
eta orain zer?

Ikasle onuradunaren betebeharrak

Informazio bilera

Eguna: irailaren 13an, osteguna, 11:00etan, Ikasgelategiko 209. ikasgelan eta irailaren 18an, asteartea, 11:00etan, Ikasgelategiko 010. ikasgelan.

 Xedea

Aukeratutako ikasleek praktiketako aldi bat edo beren ikasketen amaierako lan edo proiektua, gradua edo masterra NUPen eta herrialde hartzaileko goi mailako irakaskuntza-erakunde baten koordinazio eta tutoretzapean egiteko aukera izango dute, eta beren ikasketen irakaskuntza-aitorpenarekin.

Egonaldiek hiru hilabetetik sei hilabetera bitarteko iraupena izango dute eta 2019an egingo dira, salbu eta Pinar del Ríoko Unibertsitatearekin (Kuba) hitzartutako ikaspostuen kasuan; horiek 2020. urtearen lehen hiruhilekora arte luzatu daitezke.

 Hartzaileak eta bete beharrekoak

NUPeko Mugikortasun Programa batean edo Prestakuntza Solidarioko programan aurretik parte hartu ez izana, edo gehienez ere behin parte hartu izana.
Ondoko egoera hauetako batean egotea:

  • 2018-2019 ikasturtean NUPen graduko ikasketen bosgarren edo ondoko seihilekoetan matrikulatua egotea eta, guztira bere titulazioko lehen ikasmailako kreditu kopuru osoaren baliokidea den kreditu-kopurua gaindituta edukitzea.
  • 2018-2019 ikasturtean NUPen master ikasketetan matrikulatua egotea, edo aurreko urteetan NUPen masterreko ikasketa ofizialetan ikaslea izatea eta egiteko edukitzea master amaierako lana eta haren defentsa.

Aurreko urteetan mugikortasun programa batean edo Prestakuntza Solidarioko programan parte hartu duten ikasleek beren titulazioan hutsik geratzen diren ikaspostuak lortzeko aukera izango dute bakarrik.

Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako Irakasletzako ikasleek sarbidea izango dute bakarrik 3. ikasmailan matrikulatu badira 2018-19 ikasturtean. Gizarte Lanari dagokionez, 4. ikasmailako ikasleek lehentasuna edukiko dute, eta talde horren barruan, Gizarte Lana eta Garapenerako Lankidetza irakasgaia egin dutenek eta, horretaz gainera, IALa garapenerako lankidetzarekin lotutako gairen bati buruz egin behar dutenek.

 Xede-lekuak

Ikaspostuen eskaintza 2018/09/18an eguneratua

 

 Aitortzeko irizpideak

Mugikortasun honetan, aitortza akademikoak fakultate edo unibertsitate eskola bakoitzak titulazio bakoitzarentzat espezifikoki ezartzen duenaren araberakoa izango da.

 

 Laguntza ekonomikoak eta aseguruak

  • Gehienez ere 800,00 € ikasle bakoitzeko bidaia gastuengatik eta gehienez ere 250,00€ hileko egonaldi gastuengatik (ostatu eta mantenua).  Poltsaren zenbatekoa zehazteko, ikasle bakoitza hartuko duen unibertsitate-hartzailea zein den hartuko da kontuan. 
  • Nazioarteko Lankidetza Zerbitzuaren diru-laguntzaren bat ematen bada, NUPek lehen esandako irizpide berekin banatuko du, bekaren zenbatekoari eta kontzeptuari dagokienez, lehenik emandako bekak osatuz, eta itxaron-zerrenda egonez gero, beka-kopurua handiagotuz.

Beka hauek salbuetsita daude zerga-aitorpenetik, eta ikasketari ematen zaion beste edozein laguntza, beka edo diru-laguntzarekin bateragarriak izango dira.

Beka hau eskatzen dutenek, aurreko urteetan NUPeko mugikortasun programetan edo Prestakuntza Solidarioko programan parte hartu badute, diru-laguntza jasoko dute, baina beren titulazioan hutsik gelditu diren ikaspostuak baizik ezingo dituzte bete.

NUPek heriotza, baliaezintasun iraunkor, gaixotasun, istripu eta kontingentzia arrunteko aseguru bat egingo die programan parte hartzeko aukeratutako pertsona guztiei, hala bekarako eskubidea badute, nola ez badute ere.

Egonaldia egiten ez bada, edo ezin bada justifikatu, onuradunak jaso duen kopurua itzuli beharko du. Egindako egonaldia adostutakoa baino laburragoa bada, jaso duen kopuruaren proportziozko partea itzuli beharko du.

 

 Hautatzeko irizpideak

A) Errendimendu akademikoa 2018ko uztailaren 31n (gehienez 4 puntu)

Nekazaritza Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoko ikasleek, Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoko ikasleek edo Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko ikasleek gaindituak eduki beharko dituzte 2018-2019 ikasturtean matrikulatu dituzten kredituen % 60a, eta % 80a baldin eta Giza eta Gizarte Zientzien Fakultateko, Zientzia Juridikoen Fakultateko edo Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko ikasleak badira. Aitortu, baliokidetu eta egokitutako kredituak ez dira aintzat hartuko.

Goian xedatutakoa ez zaie aplikatuko Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Graduaren Nazioarteko Programako eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako eta Ekonomiako Gradu Bikoitzaren Nazioarteko Programako ikasleei, beren araudi espezifikoa bete beharko baitute nazioarteko programan jarraitzeari dagokionez.

Gutxieneko hau gaindituz gero, errendimendu akademikoa neurtutako puntuazioaren proportzioan balioetsiko da, ondorengo formula honen arabera:

Ondoko hauek ez dira kontuan hartuko:

  • Ez Aurkeztua kalifikazioak
  • Gai/Ez Gai kalifikazioak

B) Curriculum vitae-aren balioespena (gehienez 4 puntu)

  • Proiektua edo praktika zer arlotan garatzen den, arlo horretako prestakuntza osagarria (gehienez 1,5 puntu). Aurkezten diren egiaztagirietako orduak batu egingo dira ondorengo eskala honen arabera: 10 eta 25 orduren artean, 0,5 puntu; 26 eta 50 orduren artean, puntu 1; 50 ordu baino gehiago, 1,5 puntu.
  • Garapenerako Lankidetzarako edo/eta gizarte-boluntariotzarako prestakuntza: (gehienez 1,5 puntu). Aurkezten diren egiaztagirietako orduak batu egingo dira ondorengo eskala honen arabera: 10 eta 25 orduren artean, 0,5 puntu; 26 eta 50 orduren artean, puntu 1; 50 ordu baino gehiago, 1,5 puntu.
  • Esperientzia profesionala edo/eta boluntariotza Nazioarteko Garapenerako Lankidetzarekin loturiko erakundeetan (gehienez puntu 1) Aurkezten diren egiaztagiriak balioetsiko dira, 0,2 puntu hilabete bakoitzeko.

C) Prestakuntza aldi beharrezkoa (2 ECTS)

Garapenerako nazioarteko lankidetzan espezializatutako ikastaro bat izango da.

2018ko urrian eta azaroan egingo da, eta bi ECTS kredituren aitorpen akademikoa izango du.

% 90 asistentzia nahitaezkoa izango da, hautaketa prozesu osoa bete nahi duenarentzat; betetzen ez bada, ikaslea prozesutik kanpo geratuko da.

D) Elkarrizketa pertsonala (gehienez 2 puntu)

Elkarrizketan motibazioa, gaitasunak eta jarrerak hartuko dira aintzat, beti ere beka zer esperientziatarako eskatzen den, horrekin lotuta; halaber balioetsiko dira hautaketa prozesua gaindituz gero joango den herrialde edo eskualdeari buruzko ezagutza, baita titulazioaren arabera eskaintzen den proiektu zehatzekin lotutako beste edozein. Elkarrizketaren balioespenak baldintzatuko ikasleen behin betiko aukeraketa, eta puntu bat gainditzen ez dutenen eskaerak baztertuko dira.

Oinarriak

 On-line eskaera

2018ko irailaren 13tik 21era lehen eguneko 9:00etatik azken eguneko 14:30era arte

 

ESKAERA

 

 

Pasahitza berreskuratzea

Dokumentazioa aurkeztea NUPek Iruñeko Campusean eta Tuterako Campusean dituen erregistroetako batean epe berdinean

  • Curriculum Vitae, eredu normalizatua inprimakiaren arabera
  • Prestakuntzaren eta/edo esperientziaren frogagirien kopia

 Hautaketa prozesua

LEHEN ALDIA (gehienez 4 puntu)

Eskatzaile bakoitzaren Ikasketa Espedientearen eta curriculum vitae-aren balioespena.  

BIGARREN ALDIA (gehienez 4 puntu)

Bigarren fase honetan onartutako ikasleek prestakuntza-aldia egin behar dute.

  • Hirugarren fasera onartutakoen behin-behineko zerrenda: 2018ko azaroaren 26an
  • Erreklamazioak, abenduaren 19ra arte
  • Hirugarren fasera onartutakoen behin betiko zerrenda

HIRUGARREN ALDIA (gehienez 2 puntu)

Datak: abenduaren 10etik 14ra. Elkarrizketa nahitaezkoa da. Elkarrizketa pertsonalen egutegia.

 

 Aukeratuen zerrenda

  • Hautatuen behin-behineko zerrenda: abenduaren 15ean
  • Erreklamazioak abenduaren 19ra arte
  • Hautatuen behin betiko zerrenda: abenduaren 21ean

 

 Onarpena edo uko egitea

Epea: 2019ko urtarrilaren 14a baino lehen

Uko egiten dutenek uzten dituzten toki hutsak itxaron zerrendako ikasleek beteko dituzte, puntuazio hurrenkeraren arabera, baldin eta onartzen badute mugikortasunean parte hartzea Kanpo Harremanetarako Atalak ezartzen duen epean, zeina, edozein kasutan, helmugako praktika programa zehatzak edo IALek zehazten dutena baino lehenagokoa.

Uko egiten dutela epez kanpo jakinarazten duten ikasleak, edo nazioarteko egonaldiak egiten ez dituzten ikasleak, baztertuta geratuko dira NUPen nazioarteko mugikortasuneko eta prestakuntza solidarioko hurrengo deialdietan, ez bada ukoa indar handiko kasu batengatik izan dela.

 

 Betebeharrak

ABIATU BAINO LEHENAGO:

  • Bisak eta txertoak: bisa eta atzerriko egonaldirako beharrezkoa den dokumentazio guztia lortzea eta ordaintzea, beharrezkoa bada, eta herrialde hartzaileak eskatutako txarto guztiak jartzea, beharrezkoa den kasuetan.
  • Kanpo Harremanetarako Atalak aukeratutako ikasleentzako antolatzen dituen bilera informatiboetara joatea.
  • Emandako ikaspostua onartzeko edo ikaspostuari uko egiteko dokumentazioa epearen barruan eta behar den bezala betetzea.
  • Dagokion ikasketen konpromisoa betetzea mugikortasuneko arduradunaren sinadurarekin eta titulazioko koordinatzailearen oniritziarekin. 
  • NUPen dagokion ikasketen matrikula eginda edukitzea eta Unibertsitate honetan dagozkion prezio publikoak ordaintzea, beharrezkoa bada. Ikasleek ez dituzte tasa akademikoak ordaindu behar unibertsitate hartzailean.

UNIBERTSITATE ETA/EDO PROIEKTU HARTZAILERA IRISTEAN

  • NUPi jakinaraztea unibertsitate eta/edo proiektu hartzailera iritsi direla, egonaldiaren lehen astean.

ITZULERAN

  • NUPeko Kanpo Harremanetarako Atalean Egonaldiaren egiaztagiria eta esperientziari buruzko hainbat alderdi jasoko dituen txosten bat aurkeztea, mugikortasuna bukatu eta gero, eta, edozein kasutan, mugikortasuna bukatu denetik hilabete igaro baino lehen, Kanpo Harremanetarako Atalak emandako ereduaren arabera.
  • Titulazio bakoitzak ikasketen konpromisoan jasotako kredituak behin betiko baliozkotzeko eskatzen duten beste edozein dokumentazio aurkeztea.
  • Ikasketen amaierako lanak egiteko egonaldiei dagokienez, gehienez ere bederatzi hilabeteko epea izango dute itzultzen direnetik, dokumentazioa aurkezteko.

 

Argibide gehiago:

948 16 9643 / 9654. cooperacion.desarrollo@unavarra.es