Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Unibertsitate Lankidetzako Mugikortasuna

NUP-EKO KREAS programa

1. ESKAERA EGIN AURRETIK,
INFORMA ZAITEZ

Xedea
Norentzat eta betebeharreko baldintzak
Lekuak
Kredituak aitortzeko irizpideak
Laguntza ekonomikoak eta asegurua
Hautatzeko irizpideak
Oinarriak

2. ESKAERA

Online inskripzioa: 2021eko otsailaren 11tik 25era

3. ONARTUEN ZERRENDAK

Hautaketa prozesua
Onartzea edo uko egite

4. HAUTATUA IZAN NAIZ,
eta orain zer?

Betebeharrak

Xedea

Praktika aldi bat edo ikasketa, gradu edo master amaierako lana egitea NUPen eta bere lana ekonomia sozial eta solidarioaren, kudeaketa parte-hartzailearen, kontsumo arduratsuaren edo horiekin lotutako gaien esparruan lan egiten duen instituzio edo erakunde baten tutoretza eta koordinazioaren pean.

Ikasleak kontsumo arduratsurako eta ekonomia sozial eta solidariorako alternatibei buruzko ikastarora joan beharko du. Ikastaroa, 3 ECTS kredituko baliokoa, Unibertsitate-Gizarte Fundazioak emanen du, 2021eko otsailetik apirilera bitartean, eta ikasleak, gutxienez, saioen % 80ra joan beharko du. Ikastaroan izena ematea

Egonaldia edo lanean egoteko aldia bitik lau hilabeterako iraupena edukiko du, eta 2020an egingo da. Helmugako instituzio eta erakundeekin hitzartutakoa beteko du, baita dagokion titulazio akademikoak ordutegi-zamari, edukiari eta abarrei buruz ezarritakoa ere.

Hartzaileak eta bete beharrekoak

  • NUPen Graduko 2020/2021ko bosgarren edo ondoko seihilekoetan matrikulatua egotea eta, guztira bere titulazioko lehen ikasmailako kreditu kopuru osoaren baliokidea den kreditu-kopurua gaindituta edukitzea.
  • 2019-2020 ikasturteko matrikulako kredituen % 60 gaindituta izatea Nekazaritza Ingeniarien eta Biozientzien Goi Mailako Eskola Teknikoko, Telekomunikazio, Industria eta Informatika Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoko eta Osasun Zientzien Fakultateko ikasleen kasuan, edo % 80 Giza eta Gizarte Zientzien Fakultateko, Zientzia Juridikoen Fakultateko eta Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko ikasleen kasuan.
  • NUPen Master ikasketetan matrikulatua egotea, edo aurreko urteetan NUPen masterreko ikasketa ofizialetan ikaslea izatea eta egiteko edukitzea master amaierako lana eta haren defentsa.
  • I. eranskinean eskainitako ikaspostuetako baterako aukera izatea, kontuan hartuz eskaintzen diren titulazioa eta edukiak. NIBGMETeko eta Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko ikasleei eskainitako ikaspostuen kasuan, aintzat hartuko da aldez aurreko praktika-esleipena eta Gradu Amaierako Lana.

Helmugak titulazioen arabera 

             Postu eskaintza

Laguntza ekonomikoak eta aseguruak

  • Gehienez ere 1.300 € ikasle bakoitzeko, bidaia-poltsaren kontzeptuan.
  • Nafarroako Gobernuaren diru-laguntzaren bat jasotzen bada, NUPek lehen esandako irizpideekin banatuko du, lehenik emandako bekak osatuz, eta itxaron-zerrenda egonez gero, beka-kopurua handiagotuz.

NUPek heriotza, baliaezintasun iraunkor, gaixotasun, istripu eta kontingentzia arrunteko aseguru bat egingo die programan parte hartzeko aukeratutako pertsona guztiei.

Hautatzeko irizpideak

1.- Errendimendu akademikoa 2020ko uztailaren 31n (gehienez 6 puntu)

Errendimendu akademikoa ondorengo formula honen arabera balioetsiko da:

Ez dira aintzat hartuko Ez Aurkeztua eta Gai/Ez gai kalifikazioak (hautaketa libreko kredituen aitorpena).

3.- Elkarrizketa pertsonala (gehienez 4 puntu)

Elkarrizketan, eskatu duten postuaren aurrean nolako motibazioa, gaitasunak eta jarrerak dituzten azaldu beharko dute ikasleek, baita landuko duten arloari buruzko ezagupenak dauzkatela eta aurkeztutako curriculum vitaea CREAS UPNA/NUP-EKO KREAS programaren testuinguruarekin eta helburuekin bat datorrela erakutsi ere.

Programaren edukia

1.- Nazioarteko Lankidetzari eta Garapenari buruzko ikastaroa: derrigorrezkoa da eskolen % 80ra joatea gutxienez (3 ECTS). Ikastaroa otsailaren 6tik apirilaren 24ra bitarteko larunbatetan egingo da, 09:30etik 13:30 arte. Ikastaroan izena eman. Ikastaroa larunbatetan izango da, otsailaren 6tik apirilaren 24ra, 9:30etik 13:30era.

2.-  2 eta 4 hilabete bitarteko egonaldia erakunde/egoitza batean.

3.- Aitortza akademikoa: eskola edo fakultate bakoitzak ezarritakoa.

Oinarriak

         Deialdiaren oinarriak

         Ebazpena

On-line eskaera

Epea: 2021eko otsailaren 11tik 25era lehen eguneko 9:30etik azken eguneko 14:00etara

ESKAERA

 

 

Pasahitza berreskuratzea

On-line eskaera egin eta gero, ikasleei eskatuko zaie dokumentuak aurkezteko NUPeko erregistroetako batean, hau da, Iruñeko campuseko Administrazio eta Kudeaketako eraikinean edo Tuterako campusean.

  • Curriculum Vitae, eredu normalizatua inprimakiaren arabera
  • Prestakuntzaren eta/edo esperientziaren frogagirien kopia

Hautatze prozesua

Hautatuen behin-behineko zerrenda: 2021eko otsailaren 26an

Erreklamazio epea

Hautatuen behin-betiko zerrenda: 2021eko martxoaren 5ean

Onartzea edo uko egitea

Epea: 2021eko martxoaren 2ra arte erantsitako ereduan

Ikasle onuradunaren betebeharrak

  • Nazioarteko Harremanak Atalak aukeratutako ikasleentzako antolatzen dituen bilera informatiboetara joatea.
  • Emandako ikaspostua onartzeko edo ikaspostuari uko egiteko dokumentazioa epearen barruan eta behar den bezala betetzea, baita Nazioarteko Harremanak Atalak eskatzen duen gainerako guztia ere.
  • NUPen dagozkien ikasketetan matrikulatuta egotea.
  • Derrigorrezko prestakuntzara joatea.
  • NUPen jakinaraztea xede-lekura iritsi dela, egonaldiaren lehen astean.
  • NUPeko Nazioarteko Harremanak eta Lankidetza Atalean ematea Egonaldi Egiaztagiria eta Txosten bat, zeinean bilduko baitira egonaldiari buruzko gorabeherak, egonaldia amaitu eta hilabetea igaro baino lehen.