• ES
  • EU
  • EN

Garapenerako lankidetza taldeak

Nafarroako Unibertsitate Publikoko garapenerako lankidetza taldeak erakunde egonkorrak dira, unibertsitate komunitateko kideek osatzen dituztenak, eta beren helburua da garapenerako lankidetza sustatzea eta bultzatzea Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

Gobernu Kontseiluak 2012-2-15ean onetsitako araudiari lotzen zaizkio.

Helburuak:

  1. Nafarroako Unibertsitate Publikoaren barruan unibertsitateko garapenerako lankidetza bultzatzea.
  2. Unibertsitate komunitateak garapenerako lankidetzako ekintzetan parte har dezan sustatzea.
  3. Unibertsitate komunitate sentsibilizatzea bazterrean dauden herrialdeetako errealitateari buruz.
  4. Onuradun izango diren populazioen bizi-baldintzak hobetuko dituzten ikerketak eta garapenerako lankidetzako ekintzak egin daitezen sustatzea.
  5. Garapenerako lankidetzaren jarduerari aitorpen gehiago ematea.
  6. Unibertsitateko garapenerako lankidetzaren gaietako aditu-kopurua gehitzea.

Eginkizunak:

  • Onuradun izango diren populazioen bizi-baldintzak hobetuko dituzten ikerketak eta garapenerako lankidetzako ekintzak gauzatzea.
  • Unibertsitate komunitatea sentsibilizatzea bazterrean dauden herrialdeetako errealitateari buruz.

Jardun-lerroak:

  • Irakaskuntza-prestakuntza ematea garapenerako lankidetzaren arloan, baita bazterrean dauden herrialdeetako unibertsitateen indartze instituzionala aldezten duen prestakuntza ere.
  • Garapenari buruzko ikerketa, baita hegoaldeko unibertsitateen indartzea sustatzen dutenei, populazio onuradunen bizi-baldintzak hobetzera bideratutako garapen eta lankidetza prozesuei, jakintza transferitzeari, teknologiari eta laguntza teknikoari buruzkoa ere.
  • Garapenerako komunikazioa, sentsibilizazioa eta hezkuntza.

Konposizioa:

NUPeko komunitateko kideak, eta horietatik,

  • Beren kideetako bik, gutxienez, Unibertsitatearekin kontratu-harreman iraunkorra edukitzea, edo funtzionario izatea.
  • Beren kideren batek aktiboki parte hartzea, edo joan diren lau urteetan parte hartu izatea, pobreziaren aurkako borrokan laguntzeko ekimenetan, edo jarduera antzekoetan edo helburu antzekoak dituenean, GNBPko (Garapenerako Nazio Batuen Programa) giza garapeneko indizean maila ertain edo txikia duten herrialdeetako erakundeekin.

Eskaera: NUPeko Erregistro Orokorrean inprimakia aurkeztuz.