Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Prestakuntza

Unibertsitateari eta Garapenerako Lankidetzari buruzko VII. Biltzarra 

“Unibertsitatea eta Garapen Jasangarriko Helburuak”

Tokia: Madrilgo Unibertsitate Autonomoa 

Egunak: 2017ko martxoaren 29tik 31ra 

Unibertsitateari eta Garapenerako Lankidetzari buruzko VII. Biltzarrak unibertsitateek Garapenerako Unibertsitate Lankidetzaren arloan bildutako esperientzia izan zuen abiapuntu, Garapen Jasangarriko Helburuei heltzeko aukera emanen zuen ikuspuntu batetik. Iraganean ikasitakoari balioa emateko xedez, eta 2030 Agenda unibertsitatean integratzeak berekin dakarren etorkizuneko erronkari aurre egiteko, gaikako ildo hauen arabera egituratu zen biltzarra:

1.- Unibertsitateko ikerketak Garapen Jasangarriko Helburuei egiten dien ekarpena.
2.- Garapen Jasangarriko Helburuen integrazioa unibertsitateko prestakuntzan eta irakaskuntzan.
3.- Unibertsitatearen ekarpena Garapen Jasangarriko Helburuen inguruko herritartasun global bat sortzeko.
4.- 2030 Agendaren integrazioa unibertsitateko estrategia eta politiketan.
5.- Unibertsitateko lankidetzako ekimenak garapen jasangarrirako.

Informazio gehiago

Harremanetan jartzeko:  cooperacion.desarrollo@unavarra.es