Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Erregistro Orokorra

Hasiera > Erregistro Orokorra > Erregistroaren eginkizunak

Erregistroaren eginkizunak

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Administrazio Elektronikoari buruzko Erregelamendua onesten duen erabakiak, Gobernu Kontseiluak 2022ko abenduaren 19an hartu zuen erabakiaren bidez onetsiak 30. artikuluan jasotzen duenaren arabera Erregistro gaietan laguntza emateko bulegoaren eginkizunak hauek dira:

a) Bitarteko elektronikoak erabiltzeko laguntza presentziala ematea Unibertsitatearekin harremanak elektronikoki izatera behartuak ez egon arren hala egiten duten eta laguntza eskatzen duten pertsona fisikoei. Horrek, aldi berean, eginkizun hauek ekarriko ditu berekin:

  • I. Identifikazioarekin eta sinadura elektronikoarekin laguntzea, baita erregistro elektronikoaren bidez eskaerak aurkezteari dagokionez ere.
  • II. Eskaerak paperean aurkezteko aukera ematea eta horiek formatu elektronikora bihurtzea espediente administratibo elektronikoan sartzeko.
  • III. Identifikazioa egitea edo elektronikoki sinatzea, horretarako gaitutako funtzionarioen bitartez, interesdunek beharrezko bitarteko elektronikoak ez izanik erregelamendu honen 2. artikuluan xedatutakoaren arabera harremanak elektronikoki izatera behartuak ez dauden prozeduretan.

b) Kopia autentikoak egitea. KONPULTSAK ETA BENETAKO KOPIA ELEKTRONIKOAK

c) Komunikazioak eta jakinarazpenak bitarteko ez-elektronikoen bidez egitea, baldin eta interesduna edo bere ordezkaria Unibertsitatearen Arreta Bulegoan agertuta egiten bada jakinarazpena.

d) Egiaztatze eta ziurtatze eginkizunak, eskaerak, eskabideak edo bestelako idazkiak jasotzeari edo bidaltzeari buruzko auziak, desadostasunak edo zalantzak daudenean.

e) Interesdunek eskaerak zein organo, zentro edo unitate administratibotara bidali behar dituzten adierazteko identifikazio kodea edo datuak ematea.

f) Aplikatzekoa den araudiaren arabera interesdunek Unibertsitatearekin harremanak elektronikoki izateko bete beharreko bestelako eginkizunak.

 

Erregistro gaietan laguntza emateko bulegoa
Liburutegia. Beheko solairua
Arrosadia
31006 Iruñea
Tel. 948 169032 / 948 166152
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua