• ES
  • EU
  • EN


Araudia

ARAUDIA (eguneratzeko)

DOKUMENTUAK KONPULTSATZEA ETA ERKATZEA ETA HAIEN BENETAKO KOPIA ELEKTRONIKOA SORTZEA

Konpultsak eta benetako kopia elektronikoak

Unibertsitateak berak emandako dokumentuak SOILIK konpultsatzen ditu Nafarroako Unibertsitate Publikoak, eta halako dokumentuen ez besteren benetako kopia elektronikoak egiten ditu. Horretarako, partikularrak dokumentuaren jatorrizkoa aurkeztu behar du nahitaez.

 

Aplikatu beharreko tasa 12,20 € da dokumentu konpultsatu edo kopia elektroniko bakoitzeko, 2018ko ekainaren 7ko 50/2018 Foru Aginduak, Hezkuntzako kontseilariak emandakoak, bere bosgarren atalean ezarritako salbuespenekin (familia ugari orokorrentzat % 50eko salbuespena, familia ugari berezientzat salbuespen osoa, % 33ko desgaitasuna edo desgaitasun handiagoa duten pertsonentzat salbuespen osoa).


Edozein bankuren kreditu txartelarekin ordaintzen da (ez da esku dirurik onartzen).


Unibertsitatearen lehiaketarako lizitazioetan, beharrezkoak diren dokumentuak konpultsatuko dira, konpultsa bati dagozkion tasak ordaindu eta gero. Jatorrizkoak eta jatorrizkoen kopiak aurkeztu behar dira.


Benetako kopia elektronikoa egitea hauxe da: NUPek paperean emandako dokumentu bat formatu elektronikora pasatzea. 


Kopia elektronikoak paperezko jatorrizko dokumentuak adinako balioa eta eraginkortasuna edukiko du, beste administrazioetara modu elektronikoan bidaltzen denean.
Dokumentua paperean inprimatzen bada, paperezko kopia hori jatorrizko dokumentuaren fotokopia bat egitea bezalakoxea litzateke; hau da, ez luke izango benetako kopia elektronikoari eman zaion balio ofiziala.


Dokumentu elektronikoa ZIP formatuan bidaliko da erabiltzaileak emandako helbide elektronikora (NUPeko erakunde postaren kontura, erabiltzaileak halakorik badu). Dokumentu elektroniko horrek bi fitxategi ditu (bat PDF formatuan eta bestea XML formatuan), eta batera bidali behar dira dokumentua osoa izan dadin.


Hamar eguneko epean, Erregistro Bulegoko sistematik ezabatu egingo dira kopia elektronikoak. Hori dela eta, epe horretan erabiltzaileak egiaztatu behar du fitxategia behar bezala jaso duela bere kontu elektronikoan.

 

Dokumentuak erkatzea

Deialdien oinarrietan kopia erkatuak aurkezteko eskatzen bada, erkatzea doakoa izango da, eta Erregistro Orokorreko Bulegoan bertan egingo da dokumentazioa aurkezten denean.

Interesdunak erkatu beharreko dokumentuen jatorrizkoa eta kopia aurkeztu behar ditu. Kopia egiaztatu eta zigilatu ondoren, interesdunari jatorrizkoa itzuliko zaio. Kopia hori NUPen eskuetan geratuko da, eta aurkeztu den gainerako dokumentazioari gehituko zaio.


Registro General
Edificio de las Sóforas
Campus de Arrosadia
31006 Pamplona
Tel. 948 169000
Ex. 9032 Ex. 6152
Fax. 948168476
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua