• ES
  • EU
  • EN


Erregistro Orokorra

Hasiera/ Erregistro Orokorra

Registro General
Edificio de las Sóforas
Campus de Arrosadia
31006 Pamplona
Tel. 948169032
Tel. 948166152
Fax. 948168476
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua

Instantziak eta eskabideak

Jaitsi hemen

+ Jakitea




Aurkezpena

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erregistro Orokorra Idazkaritza Nagusiaren mende dagoen administrazio-unitate orokor bat da.

Bere helburua da herritarrek beren eskubideak eta interesak erabili ditzaten ahalbidetzea, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren gaien tramitazioan eta administrazio-jarduera orokorrean ordena eta eraginkortasuna hobetzen laguntzea.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Erregistroan eskaera, idazki eta komunikazio guztien idazpena egiten da Sarreren Erregistro Liburuan, betiere NUPeko gobernu-erakundeei, kudeaketa organoei, arloei, zerbitzuei, atalei eta administrazio unitateei zuzentzen bazaizkie eta araudi indardunarekin bat etorriz hartu behar badira.

Bestalde, dagozkion erakunde eta administrazio unitateek egin dituzten eta beste administrazio, organismo eta partikularrei zuzentzen zaizkien idazki eta komunikazio ofizial guztien idazpena egiten da Irteeren Erregistro Liburuan.