Nafarroako Unibertsitate Publikoaren sorreraren 30. urteurrenaren ospakizuna dela-eta, egokia iruditu zaigu omenaldia egitea 30 urte hauetan NUPek aurrera egin dezan eta erakunde hori Nafarroako Foru Komunitateko garapen sozio-ekonomikoaren eta aurrerabidearen motorretako bat bihurtzeko ekarpen esanguratsua egin dutenei: errektoreei.
Galeria bibliografiko bat aurkezten da, haien ikerketa jardueraren bilduma bat jasotzen duena. Bilduma horretan daude aldizkarietako artikuluak, liburuak, biltzarrak eta doktoretza tesiak, beren bizitza akademikoa laburbiltzen duen aipamen biografiko labur batekin.
Lerro hauen bidez eskerrak eman nahi dizkiegu modu batean edo bestean errektoreen galeria hau sortzen lagundu dutenei: aipamen biografikoak egiten lagundu duten egileengandik hasi eta galeria birtuala garatu dutenengana, edukiak diseinatu dituzten liburuzainak barne.
Azken xehetasun gisa, aipatu nahi dugu, erabilgarri dauden iturri bibliografikoetan errektoreen argitalpenei buruzko erreferentziak bilatzeko lan zorrotza egin bada ere, litekeena dela datu batzuk falta izatea, iturri batzuetarako sarbiderik ez dagoelako.
Ramón Gonzalo
Ikerketako Errektoreordea