Julio Lafuente López

Julio Pedro Lafuente Lópezek (Zuera, Zaragoza, 1951) Zaragozako Unibertsitatean Matematikan lizentzia lortu zuen (1973) eta doktoregoa (1977) tesi honekin: Schunck normalen motak eta mota eratorriak.

Zaragozako Unibertsitateko irakaslea izan zen 1973tik 1989ra. 1989. urtean Nafarroako Unibertsitate Publikoan hasi zen lanean Aljebrako katedradun gisa.

Hiru doktoretza-tesi zuzendu ditu, eta bere ikerketa-lerroek gai hauek hartzen dituzte: talde finituak, talde motak, jatorrizko taldeak, taldeen kohomologia eta irudikapenak eta kodeak.

Hainbat ikerketa-lan egin ditu. Hauetako batzuen emaitzak gaiari buruzko testu kanonikoetan ageri dira, hala nola Finite Soluble Groups, K. Doerk eta Hawkesena, eta Classes of Finite Groups, A. Ballester-Bolinches eta L. Ezquerrorena.

Talde Finituen Teorien ikerketa arloan, talde bakun finituen sailkapena burutu ondoren, ikerketa lerro sendo bat sortzen da, nahitaez ebazgarriak ez diren talde finituen egitura aztertzen saiatzen dena, esparru ebazgarrian lehenik P. Hallek garatu zuen eta gero W. Gaschütz, T. O. Hawkes eta K. Doerkek jarraitu zuten  corpus aberatsean oinarritutako teknikak erabiliz. J. Lafuenteren ekarpen garrantzitsuenak gai hauekin daude lotuta:

  • Unibertso finituko Schunck normalen moten ezaugarritzea.
  • Ebatzi ezin diren jatorrizko taldeen azterketa sistematikoa.   
  • Koroa ez abeldarren sarrera eta analisia eta azpitalde maximalen azterketa.
  • Hurbilketa lakioen teoriara.
  • G-taldeak
  • Aurremugak eta ebazgarrien bidez eskuinera hedagarriak diren Fitting Motak 
  • Ekarpena kodeen teoriari
  • Azken ekarpen bat p-ebazgarri taldeen teoria klasikoari.
Ikusi gehiago

Bi urtez parte hartu du, Ikerketa Jarduera Ebaluatzeko Batzorde Nazionaleko (CNEAI) kide gisa, Matematika eta Fisiken arlo zientifikoan, eta 1989az gero, diruz lagundutako zazpi ikerketa-proiekturen ikertzaile arduraduna izan da, horietatik bost Hezkuntza Ministerioak diruz lagunduak.

Nafarroako Unibertsitate Publikoan, Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoaren hainbat titulaziotan, irakasgai hauek eman ditu: Algebra, Kalkulu eta Aljebraren Gehipena, Kodeak eta Kriptografia eta Informazioaren Teoria eta Kodifikazioa.

Horrez gainera, Nafarroako Unibertsitate Publikoan, errektorea izan baino lehen, kargu hauek izan ditu: Ikerketa batzordeburuordea Batzorde Kudeatzailean, Matematika eta Informatika Sailaren zuzendaria, Ikerketa errektoreordea, Irakasleen Gaietarako eta Irakaskuntza Antolatzeko Errektoreordea eta Unibertsitatean Sartzeko Proben koordinatzaile nagusia.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorea izan zen 2007ko ekainetik 2015eko ekainera.

Egun Campus Iberuseko lehendakariorde betearazlea da.

Ikusi gutxiago