• ES
  • EU
  • EN


Onartutako plana


Nafarroako Unibertsitate Publikoak 2011ko maiatzean onetsi zuen haren III. Plan Estrategikoa 2011-2014 aldirako. Bertan islatzen dira haren eginkizuna, ikuspegia eta balioak.

Plan osoa deskaragatu

Eginkizuna

Gizartearen aurrerabidea lortzen laguntzea, dela ezagutza sortuz eta transmitituz, dela kultura sustatuz, eta pertsonen erabateko prestakuntza erdiestea.

Ikuspegia

Ikasleen erabateko prestakuntza lortzen lagunduko du, ikaskuntzan oinarrituriko -prozesu pertsonalizatuak eta tutoretzapekoak baliatuz- eta Europako Unibertsitate Eremura egokitutako metodoen bidez. Bere ingurune sozio-ekonomikoarekin lankidetza estuan, Unibertsitateak ikerketa bultzatuko du eta, ezagutza transferituz, erreferentziazko eragile bat izanen da Nafarroako berrikuntza sisteman.

Halaber, espezializazioa bilatzea izanen du ezaugarri, Estatuko eta nazioarteko unibertsitate esparruan adierazgarri izatea ahalbidetuko diona. Gizartearekin engaiatua dagoen Unibertsitate Komunitatearekin batera, Gizarte Erantzukizuneko irizpideak aplikatuko dizkio bere jarduera osoari. Lan ingurune egoki bat sortuko du taldearen bizitza profesionalaren garapenik onena ahalbidetzeko.

Balioak

Nafarroako Unibertsitate Publikoak Konpromisoaren Campusaren proiektua planifikatu du, antolaketa-kulturaren portaera oinarriak ezarri dituena eta honako balio hauek dituena: Kalitatea, Ahalegina, Izaera Ekintzailea, Talde Lana, Elkarbizitza Aniztasunean, Gizarte Gidaritza eta Gizarte Erantzukizuna.
 


Plan Estrategikoa 2011-2014
Ekonomia, Plangintza eta Irakasleen gaietarako Errektoreordetza
Arrosadiko Campusa
Iruñea
Tel. +34 948 16 9143
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua