• ES
  • EU
  • EN

Irakaslearen fitxa

Hasiera > Irakaslearen fitxa

AITZOL LASA OYARBIDE
Profesor Contratado Doctor Tipo 1

  • Saila: ESTADÍSTICA, INFORMÁTICA Y MATEMÁTICAS
  • Area: Didáctica de la Matemática
  • e-mail: aitzol.lasaATunavarra.es
  • Telefonoa: (+34) 948 16 9527 (ext. 9527)
  • Ubicación  EDIFICIO LAS ENCINAS - DESPACHO 0004 - P.BAJA

Matematikan lizentziaduna Euskal Herriko Unibertsitatean (2005), Erasmus mugikortasun beka Kopenhageko Institut for matematiske fag (2003), Bigarren hezkuntzako irakasletza unibertsitate-masterra (2011) eta Zientzietan Doktorea Nafarroako Unibertsitate Publikoan (2016) Lasa irakasleak ederki ezagutzen du irakaskuntza sistema eta esperientzia handia du matematikaren dibulgazioan.

Elhuyar aldizkarian hasi zuen zientzia ezagutarazteko ibilbidea, erredaktore gisa. Irratian eta telebistan kolaboratu du, besteak beste, Norteko Ferrokarrilla (Euskadi Irratia), Arratsalde puntu on (Euskalerria Irratia) eta Teknopolis (ETB) saioetan. Bere irrati programa zuzendu zuen, Plano Konplexua, esperimentu hark zientzia gerturatu zuen irrati libreetara, irrati komunitarioetara eta sare sozialetara. 2012an publikatu zuen Hodeietan, gazteentzako bere lehen dibulgazio nobela, eta jarraian etorri ziren, Usategiaren Printzipioa (2015) eta Nafarroako Mariskala (2020).

Matematika irakasle gisa, hurbiletik ezagutzen ditu irakaskuntza sistemaren etapa guztiak. Irakasle izan da Ikastetxe unitarioetan (3-16 urte), Derrigorrezko bigarren hezkuntzako institutuetan eta Batxilergo institutuetan. Horrez gainera, zuzendaritza taldeetan parte hartu du.

Aktiboki parte hartzen du kongresuetan (Acta Latinoamericana de matemática educativa, Investigación en educación matemática, Congreso virtual internacional de enseñanza de las matemáticas, International GeoGebra conference), jardunaldietan (Jornadas para el aprendizaje y la enseñanza de las matemáticas, Jornades de l’Associación Catalana de GeoGebra, Matematikaren irakaskuntza eta ikaskuntzarako Nafarroako jardunaldiak, Jornadas virtuales en didáctica de la estadística, probabilidad y combinatoria, Día de GeoGebra) eta sinposioetan (Sociedad Española de investigación en educación matemática), eta periodikoki publikatzen ditu artikuluak ikerketa aldizkarietan (UNO, Hik Hasi, Revista do Instituto GeoGebra International de Sao Paolo, Cónica, Educación Matemática, Épsilon, Biribilka). Horrez gainera, etengabeko trebakuntza ikastaroak ematen dizkie irakasleei (CAP, GARATU, UEU, Ikastolen Elkartea).

Azken hamarkadan, geometria dinamikoko softwarearen erabilera ikertzen du irakaskuntzan Euskal Herriko GeoGebra Institutuko zuzendaria da. Azken aldian, ikerlari nagusia da Nafarroako Gobernuak diru publikoz finantzaturiko "Matematika curriculumaren integrazioa STEM proposamenetan: diseinua, inplementazioa eta ebaluazioa" proiektuan, eskola-ibilbide matematikoak diseinatzeko Iruñeko Udalarekin sinaturiko OTRI kontratuan, eta eskolan estatistika sustatzeko NaStat-ekin sinaturiko OTRI kontratuan.

Universidad Pública de Navarra
Campus de Arrosadía - 31006 Pamplona
Pamplona
Tel. 948 169000
Fax. 948 169169
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua
Campus de Tudela
Avda. de Tarazona s/n
31500 Tudela
Tel. (+34) 948 417800
Fax. (+34) 948 417892
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua