Hasiera > Irakaslearen fitxa
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziatua (2011), Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Gainera, Zuzendaritza Publikoan, Politika Publikoetan eta Tributazioan Masterra (2018); eta, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntza Unibertsitate Masterra (2019) ditu, biak Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalean.
2013an, oposaketa bidez, Nafarroako Gobernuko gaikuntza lortzen du Nafarroako toki-entitateetan kontuhartzaile gisa aritzeko. Ordutik aurrera, kontu-hartzailetza eta diruzaintza funtzioetan dihardu Villava / Atarrabiako Udalean.
2015ean, lehiaketa publiko bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoan irakasle elkartu gisa lanean hasten da, Finantza Ekonomia eta Kontabilitatearen arloekin lotutako hainbat irakasgaitan. Konkretuki, ondoko irakasgaietan irakasle izan da: Finantza Eragiketak, Finantza Kontabilitatea I eta Finantza Kontabilitatea II, EAZ eta Ekonomia Graduetan; eta, Kontabilitatea, Lan Harremanetan eta Giza Baliabideetako Graduan.
2023ko hauteskundeen ondoren, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Klaustroko kidea da. Gainera, Unibertsitatean Sartzeko Ebaluazioko (USE) Enpresaren Ekonomiako epaimahaian parte hartu du.
Euskara eta Ingelesean Hizkuntzen Erreferentziarako Europar Marko Bateratuko C1 mailako tituluak ditu.