• ES
  • EU
  • EN

Irakaslearen fitxa

Hasiera > Irakaslearen fitxa

JOKIN AGINAGA GARCIA
Profesor Contratado Doctor Tipo 1

  • Saila: INGENIERÍA
  • Area: Ingeniería Mecánica
  • e-mail: jokin.aginagaATunavarra.es
  • Telefonoa: (+34) 948 16 9286 (ext. 9286)
  • Ubicación  EDIFICIO LOS PINOS - DESPACHO 0003 - P.BAJA

Jokin Aginaga García Industri Ingeniaritzan lizentziaduna da, Mekanikako adarrean, Nafarroako Unibertsitate Publikoan 2004 urtetik. Nafar Gobernuko beka bat jaso ondoren, 2007 urtean Ikasketa Aurreratuen Diploma lortu zuen. Aurrerago, Doktoretza lortu zuen Euskal Herriko Unibertsitatean 2011 urtean.

2006 urtetik, Irakasle Laguntzaile, Asoziatu eta Irakaskuntzaren Ordezko izan da eta gaur egun Irakasle Kontratatu Doktorea da Ingeniaritza Sailan. Irakatsitako ikasgairik aipagarrienak Mekanika, Makina eta Mekanismoen Teoria eta Makinen Kalkulu eta Diseinua dira. Horrez gain, zenbait Karrera Amaierako Proiektu eta Gradu/Master Amaierako Lan ere zuzendu ditu.

"IMAC: Multisólido y Robótica" Ikerketa Taldeko kidea da eta bere ikerketa lerro nagusiak mekanismo paraleloen zinematika eta dinamika eta hauen lasaiera eta zurruntasunaren analisia dira. Gai hauen eta beste batzuen inguruan Journal Citation Reports delakoan indexaturiko aldizkarietan 10 artikulu publikatu ditu. Bestetik, Mekanika Ingeniaritzaren arloan ospatutako zenbait kongresutan ere parte hartu du. Ikertzaile laguntzaile bezala FP-7 Europako Proiektu batetan parte hartu du, halanola deialdi publikoek finantziaturiko I+G proiektuetan eta baita enpresa pribatuekin egindako kontratuetan ere.

Unibertsitatearen barnean zenbait kudeaketa lanetan inplikatu da, Mekanika, Energetika eta Materialen Ingeniaritzako Saila zeneko zuzendariordea izan baitzen, bai eta gaur egungo Ingeniaritza Sailekoa ere. Halaber, Ingeniaritza Mekanikoaren arloko koordinatzailea izan da, eta Industria Ingeniaritzako Masterreko Irakaskuntza Batzordeko kidea. Bestalde, Ingeniaritza Mekaniko Aplikatuko eta Konputazionaleko Masterreko kalitatearen arduraduna da.

Kudeaketa instituzionalari dagokionean, lau urtez Ikasleen Arloko Zuzendaria izan da (2019-2023), Ikasleen Gaietarako, Enpleguko eta Ekintzailetzako Errektoreordetzaren barruan.

Universidad Pública de Navarra
Campus de Arrosadía - 31006 Pamplona
Pamplona
Tel. 948 169000
Fax. 948 169169
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua
Campus de Tudela
Avda. de Tarazona s/n
31500 Tudela
Tel. (+34) 948 417800
Fax. (+34) 948 417892
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua