• ES
  • EU
  • EN


Irakaslearen fitxa

Hasiera/ Irakaslearen fitxa



MIREN JAIONE APALATEGI BEGIRISTAIN

Titular Universidad

  • CIENCIAS HUMANAS Y DE LA EDUCACIÓN
  • Didáctica y Organización Escolar

  EDIFICIO LOS MAGNOLIOS

e-mail: jaione.apalategiATunavarra.es

Telefonoa: (+34) 948 16 9477

MIREN JAIONE APALATEGI BEGIRISTAIN

Pedagogian Lizentziatua Deustuko Unibertsitatean eta Doktorea  UPV/EHUn 1994an, Eskola erakuntza eta hololinguistika Tesiarekin. Iruñeko Magisteritzako Unibertsitate-Eskolako irakaslea (1988-1990) eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea bere sorreratik gaurdaino.

Giza eta Gizarte Zientzien Fakultateko eta egun Humanitateak eta Hezkuntza Zientzien Saileko Didaktika eta Eskola-Antolakuntza ezagutza arloko Unibertsitateko Irakasle Titularra da, Haur hezkuntzako Irakasle Graduan,  Lehen Hezkuntzako Irakasle Graduan eta Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Unibertsitate Masterreko euskarazko lerroetan.

Bere ikerketa arloa hezkuntza eta ikastetxearen erakuntzaren teoria eta praktikaren eremuak dira. Bakarreko bi liburu, taldeko batzuk, bideo, aldizkari eta argitalpen digitaletan artikuluak, jardunaldi ugarietan komunikazio eta hitzaldiak burutuak ditu. Doktorego Tesi eta Espainia Estatuko Unibertsitate Titularreko lanpostuetako epaimahaikidetzan eskarmentu zabala du.Université de Pau et des Pays de l'Adour  (UPPA)eko Institut de recherche sur les socieétés et l'aménagementen hainbat ikerketa egonaldi egin ditu. 

Nafarroako Unibertsiate Publikoan kudeaketa akademikoan hamasei luze ibilia da: Psikologia eta Pedagogia  Sailean zuzendariorde bezala (1992-1996); Giza eta Gizarte Zientzien Fakultateko Dekanorde bezala (1996- 2000), Dekanoa (2000-2004) eta berriro dekanorde (2008-2012). 

1992. urtetik Jorge Oteiza Fundazio-Museoko patronatuko kidea da, Nafarroako Altzuzan egoitza duen Museoan (www.museooteiza.org). Artista berarengandik jaso zuen izendapena. Oteizaren obra eta pentsamenduaren zabalkundean zerikusia duten jarduera, ikerlari zein artistekin lankidetzan aritzen da.

 


Universidad Pública de Navarra
Campus de Arrosadía - 31006 Pamplona
Pamplona
Tel. 948 169000
Fax. 948 169169
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua

Campus de Tudela
Avda. de Tarazona s/n
31500 Tudela
Tel. (+34) 948 417800
Fax. (+34) 948 417892
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua