• ES
  • EU
  • EN

Irakaslearen fitxa

Hasiera > Irakaslearen fitxa

ANA ZABALZA AZNAREZ
Catedrático Universidad

  • Saila: CIENCIAS
  • Area: Fisiología Vegetal
  • e-mail: ana.zabalzaATunavarra.es
  • Telefonoa: (+34) 948 16 9118 (ext. 9118)
  • Ubicación  EDIFICIO LOS OLIVOS - DESPACHO 1006 - P.PRIMERA

  Nekazaritza Ingeniaria (NUP, 1998).

 Doktorea Nafarroako Unibertsitate Publikoan (2003).

Irakasle laguntzailea (NUP, 2003-2007).  Denbora-tarte horretan doktoretza ondoko egonaldi bat egin zuen Max Planck Institute of Molecular Plant Physiology-n (Potsdam, Alemania).

 Irakasle laguntzailea (NUP, 2007-2010).

Lan kontratupeko irakasle doktorea (2010-2021)

Irakasle titularra (2021-)

Irakaskuntza-jarduera

  • Irakaslea Nekazaritza Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritza Graduan Biologiako irakasgaietan (gaztelaniaz eta euskaraz) eta Organografia, taxonomia eta landare fisiologia irakasgaian. Lehen Hezkuntzako Irakasle Graduko Natura Ingurunearen Proiektu Didaktikoak irakasgaian parte hartu du.
  • Irakaslea Masterretan (lehen graduondoa eta doktoretza) Belar Txarrak irakasgaiarekin eta estres abiotikoarekin lotutako irakasgaietan, egun "Belar pozoien poluzioa" eta "Landareen estres abiotikoaren nekazaritza-fisiologia faktoreak".
  • Doktoretza tesien zuzendaria: 7 doktoretza-tesiren zuzendarikidea izan da.
  • Irakaskuntzako 4 bosturteko aitortu dizkiote.

Ikerketa

Bere ikerketa-jarduerak aztergai ditu aminoazidoen biosintesiaren belar-hiltzaile inibitzailearekin tratatutako landareen heriotzan eragiten duten prozesu fisiologikoak, eta belar-hiltzaile horien toxikotasunaren arrazoi fisiologikoak zein diren bereizten ahalegintzen da. Egun ikerketa-lerro horrek aztergai du glifosatoarekiko eta  azetolaktato sintasaren inibitzailekiko jarkikorrak diren belar txarren prozesu fisiologikoen konparaketa.

7 proiektu nazionaletan eta europar proiektu batean parte hartu du eta orain beste baten zuzendarikidea da. Gaur arte (2023ko iraila) 39 artikuluren egilekidea da Journal Citation Reports-ek indexatutako argitalpenetan Plant Sciences, Agriculture eta Agronomy kategorietan, beti beren kategorien lehen tertzilean. Landare Fisiologia eta Nekazaritzako Biologia ikerketa taldeko kidea da (informazio gehiago). Profil osoa eta argitalpenak: http://www.researcherid.com/rid/E-6203-2016  and ORCID http://orcid.org/0000-0001-6954-6317

Irakaskuntzako 3 seiurteko dauzka aitortuak.

2022ko azarotik Sociedad Española de Malherbologia (SEMh)-ren presidentea da http://semh.net/

Unibertsitate kudeaketa: Natura Ingurunearen Saileko zuzendariordea eta irakaskuntza-idazkaria izan da.

Egun, Unibertsitate Sarbideko Koordinatzailea da.

Universidad Pública de Navarra
Campus de Arrosadía - 31006 Pamplona
Pamplona
Tel. 948 169000
Fax. 948 169169
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua
Campus de Tudela
Avda. de Tarazona s/n
31500 Tudela
Tel. (+34) 948 417800
Fax. (+34) 948 417892
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua