• ES
  • EU
  • EN

Personal Docente e Investigador

Portada > Personal Docente e Investigador

MARIA RONCESVALLES IBARRA MURILLO
Titular Universidad

  • Departamento: CIENCIAS HUMANAS Y DE LA EDUCACIÓN
  • Área de conocimiento: Filología Vasca
  • e-mail: orreagaATunavarra.es
  • Teléfono: (+34) 948 16 9520 (ext. 9520)
  • Ubicación  EDIFICIO LOS MAGNOLIOS - DESPACHO 0039 - P.BAJA

CURRICULUM NUP

Orreaga Ibarra, maistra eta filologoa da. 1989tik aitzinera irakasle lanak betetzen ditu Nafarroako Unibertsitate Publikoan Filologia eta Hizkuntzaren didaktika sailean. Egun Irakasle Titularra da.

Irakaskuntza

Urte hauetan, gehienbat Irakasletza Ikasketetan Magisteritzako eskolak eman ditu, baita Aukera askeko irakasgaiak ere, gehienbat: Lengua y Cultura Vasca, Euskara, Nafarroako Euskal Hizkerak, Euskal dialektologia, Hizkuntz Trebetasunak eta IKT etab erakutsi ditu. Egun, Ahozko eta Idatzizko diskurtsoan Praktika eta Habilidades Comunicativas en la otra lengua de la Comunidad irakasgaien ardura du.

Lan esperientzia

Magisteritzako Eskola Unibertsitarioan eskolak eman ondoren. Aurretik zazpi urtez maistra lanak egin zituen Iruñeko Paz de Ziganda ikastolan, eta 1992tik aitzinera irakasle titularra da Filologia eta Didaktika Sailan.

Ikerketa

Tesi-lana irakurri ondoren 1994. urtean -“Ultzamako euskararen azterketa dialektologikoa”- dialektologia lanetan aritu da. Ikerketa horien fruitu izan dira artikulu zientifiko ugari, eta zazpi liburu.

Bereziki dialektologia lanak izan ditu ikergai azken urte hauetan, zehazki Nafarroako iparraldeko ibarretako hizkerak (Ultzamakoa, Erroibarko eta Esteribarkoa). Azken lau urte hauetan bertze alorretan murgildu da, dialektologia baztertu gabe. Hain zuzen ere ahozko hizkera izan du ikergai, ahozko diskurtsoa. Almerian, Valencian eta Segovian eta Bilbon izandako kongresuetan egon da, eta baita Bilbon Euskal-erromantze Linguistika I eta II Jardunaldiak antolaturiko jardunaldi guztietan (Bilbo 2004 y Bilbo 2007, 20010, 2013), gai honekin loturiko komunikazio eta artikuluak aurkeztu ditu.

Bertzaldetik, hainbat proiektutan parte hartu du, dialektologia eta Piriniotako euskal hizkerak aztertu dituztenak. EHUn  EDYSIN ikerketa taldeko partaidea izan da, Europako hainbat hizkuntzatan hizkera desberdinen aldaera sintaktikoa aztertzeko osatua, EHU-ko CRNS-ko eta Deustuko bertze irakasleekin batera.  Azken urteotan Koldo Zuazoren taldearekin MEC-eko proiektuetako partaide izan da, Euskal dialektoak aztertzeko xedearekin.

Honezaz gain, toponimia lanak izan ditu ikergai, baita etnografikoak eta soziolinguistikarekin loturikoak ere, hala nola hizkuntz heriotza edo hizkuntz kontzientzia eta atxikimendua aztertzen dutenak. Hizkuntzaren ukipena eta horrren ondorioz sortzen ziren ezaugarri linguistikoetan sakondu du bertze lan batzuetan.  Geroago, azken bi urte hauetan, gaurko gazteen mintzaira izan du abiapuntu. Nolabait esateko, hizkuntza aldakortasuna izan du ikerketa ildo nagusien.

Kudeaketa

 Sail honetako zuzendari izan da  urte batzuetan, (1995-1999), baita idazkaria ere aurreko urteetan. Bertze kudeaketa lanak ere bete ditu Giza eta Gizarte Zientzietako fakultatean eta Filologia Sailean ere. 2010 arte Hauta Probetako koordinatzailea izan da, Euskara delako irakasgaian. Orain, Nazioarteko ikasleentzat, Gaztelania erakusteko koordinatzailea da.

 

Orreaga Ibarra Murillo (Mezkiritz, 1960)

Doctora en Filología Vasca por la Universidad del País Vasco y Diplomada en Magisterio por la Universidad de Zaragoza, actualmente imparte  clases como profesora titular en el Departamento de Filología y Didáctica de la Lengua de la Universidad Pública de Navarra. Sus trabajos de investigación se centran especialmente en el área de la dialectología vasca, la sociología de la lengua y la lingüística aplicada, especialmente en el campo del contacto de lenguas y lenguaje juvenil. Fruto de de esta investigación son alrededor de sesenta artículos en revistas especializadas nacionales e internacionales y cinco libros. En concreto, ha investigado sobre los dialectos vascos de Ultzama, Valle de Erro, Esteribar, plasmados en los libros: Ultzamako euskalkia (Pamplona 1995) o Erroibarko eta Esteribarko Hizkera (2000). Asímismo ha publicado diversos artículos y una monografía sobre el discurso juvenil en euskera (2011) Nafarroako gazteen ahozko diskurtsoa.

TUTORÍAS /TUTOREGO ORDUAK

2. SEMESTRE/ 2. SEIHILEKOA -CURSO 2023/2024

-LUNES/ ASTELEHENA: 9:00-14:00

-MIÉRCOLES-ASTEAZKENA: 12:00-14:00

Despacho-bulegoa 039 de Dept. CIENCIAS HUMANAS Y DE LA EDUCACIÓN- Edificio Los Magnolios, Planta Baja

Dirección zoom/ zoom helbidea

https://unavarra.zoom.us/j/8949422238+

ID: 894-942-2238

Correo electrónico e.mail: orreaga@unavarra.es

 

Universidad Pública de Navarra
Campus de Arrosadía - 31006 Pamplona
Pamplona
Tel. 948 169000
Fax. 948 169169
Contacto por email
Campus de Tudela
Avda. de Tarazona s/n
31500 Tudela
Tel. (+34) 948 417800
Fax. (+34) 948 417892
Contacto por email