Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Eskualdeko fasea

PARTE-HARTZAILEAK

Nafarroako Foru Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako institutu (ikastetxe) publiko eta pribatu guztiek dute parte hartzeko aukera. Gehienez ere, 3 ikasle aurkeztuko ditu ikastetxe bakoitzak, eta ikasle horiek Batxilergoko 2. ikasmailako Enpresaren Ekonomia irakasgaian matrikulatuta egon behar dute 2023-2024 ikasturtean.

Nafarroako Foru Erkidegoko Eskualdeko Faseko FINALISTAK ETA SARIAK.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak antolatuko du Nafarroako Foru Erkidegoko Olinpiada. Irakaskuntza Batzordeak probak balioetsi eta Eskualdeko Fasean zein ikaslek irabazi duten erabakiko du. Sailkapeneko lehen hirurek Nafarroako Unibertsitate Publikoa ordezkatuko dute Espainiako Ekonomiako Olinpiadan, fase nazionalean. Nafarroako Unibertsitate Publikoak ordainduko ditu hiru ikasleen izen-ematearen, bidaiaren eta ostatuaren gastuak, bai eta Bigarren Hezkuntzako irakasle baten eta Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko irakasle baten gastuak ere.

 Eskualdeko Olinpiadako diplomak Nafarroako Unibertsitate Publikoan egingo den ekitaldi batean emango dira, eta dagokion garaian jakinaraziko da zein egun eta ordutan egingo den (aurreikuspenen arabera, 2024ko apirilaren 24an, asteaskena, 17:00etan).

DATU PERTSONALEN TRATAMENDUA ETA BABESA

Nafarroako Unibertsitate Publikoak Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrarekin (DBEO) eta Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko 2018ko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoarekin bat etorriz tratatuko ditu fase lokalean parte hartzeko izena ematen duten nahiz Nafarroa estatu mailan ordezkatzeko hautatuak diren pertsonen datuak.
NUP izanen da tratamenduaren arduraduna, eta ikastetxeak, berriz, izen-emateen ondorioz kudeatzen dituzten datuen tratamenduaren ardurakideak. Datuen tratamendu hori justifikatzen duen legitimazioa zientzia ekonomikoaren ikaskuntzaren sustapena da, hots, interes publikoko helburu bat, DBEOren 6.1.e) artikuluaren arabera.
Datuen tratamendu horrek ukitutako pertsonek informazio, sarbide, zuzenketa eta ezabatze eskubideak eta datuak babestearen arloko beste eskubide batzuk erabiltzen ahalko dituzte, eta, horretarako, mezu bat bidali behar dute delegado.protecciondatos@unavarra.es helbide elektronikora.
Olinpiadaren fase lokaletako proba, lehiaketa eta beste jarduera batzuetan parte hartzeari dagokionez, kontuan izan behar da ekitaldi publikoak direla, eta Interneten iragartzen direla bideo eta argazkien bidez. Alde horretatik, modu horretan tratatutako datuak ezabatzeko eskaera oro premisa hauek kontuan hartuta aztertuko da: oinarri honetan egindako ohartarazpena, ekitaldiaren izaera publikoa eta Internetera igotako irudiak ahazteko eskubidearen mugak, eskubide hori esfortzu teknologiko handietara mugatzen baita.

BESTE BETEKIZUN BATZUK

Deialdi honetan parte hartzeak esan nahi du erabat onartzen direla deialdiko oinarri guztiak eta ebaluazio-batzordearen erabakia, zeina apelaezina izango baita. Halaber, ikasle finalera iristen bada, konpromisoa hartuko du Nafarroako Unibertsitate Publikoa ordezkatzeko Espainako Ekonomia Olinpiadako fase nazionalean.