Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Azterketak

AZTERKETA

Proba 2024ko martxoaren 20an, 17:00etan, izango da, Nafarroako Unibertsitate Publikoko 115 gelan (ikasgelategian). Salbuespen gisa, zilegi izango da eskualdeko proba egiteko egun eta/edo orduak aldatzea, betiere egoerak hori eskatzen badu. Hala gertatzen bada, ikastetxeei jakinaraziko zaie. Izena eman duten ikasleei probetarako deialdia egin zaiela ulertuko da, eta ez zaie jakinarazpenik egingo gero. Batxilergoko 1. ikasmailako Ekonomiako eta Batxilergoko 2. ikasmailako Enpresaren Ekonomiako programetako gaiak sartuko dira azterketan.

Azterketak hiru zati teoriko/praktiko ditu:

  • Lehenengo zatiak (gehienez 4 puntu) 16 galdera izango ditu, aukera anizkoitzekoak (test mota, lau erantzun-aukera), eta ekonomiari eta enpresari buruzko teorikoak eta/edo praktikoak izan daitezke.
  • Azterketaren bigarren zatiak bi ariketa praktiko izango ditu. Horietako bakoitzaren gehieneko puntuazioa 2 puntu da.
  • Probaren hirugarren zatian, ikasleek testu-iruzkin bat egin beharko dute gaurkotasun ekonomikoko gairen bati buruz, eta gehienez 2 puntu emango zaizkie.

Nafarroako Foru Komunitateko Tokiko Fasearen azterketa gaztelaniaz edo euskaraz egin ahal izanen da. Olinpiadaren Fase Nazionalari dagokion proba gaztelaniaz bakarrik egingo da.

Azterketa egiteko, Nortasun Agiri Nazionala edo pasaportea aurkeztu beharko da.

Eskualde fase aztertzeko ereduak

Fase nazionalak aztertzeko ereduak