Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EN
  • EU

Mentorizatuentzako informazioa

Nor zu baino hobe?

Parteka ezazu zure esperientzia Unibertsitatean sartu berri diren ikasleekin, aholkuak eta informazioa eman Unibertsitatean pasatzen dituzten lehen hilabeteetan.

Abantailak: lortu 2 ECTS kreditu, gehienez, eta doako prestakuntza. Jarduera upnapass dokumentu ofizialean jasota geratuko da.

IZENA EMAN

 

 

Epea 2023ko ekainaren 9ra arte

 

Partes de este texto:

Zer den mentore bat?

Mentorea ikasle bat da irakaskuntza eta administrazio gaietan informazioa eta orientazioa ematen diena bere titulazio bereko lehen ikasmailako 7 ikasleri gehienez ere.  Irailetik martxora bitartean garatzen du bere egitekoa. Horretarako honako hauen laguntza dauka: Ikasleen Gaietarako, Enpleguko eta Ekintzailetzako Errektoreordetza, bere Fakultatea edo Ikastegia, Unibertsitate Arretarako Bulegoa eta Ikasleen Kontseilua. Denek laguntzen dute programa hau abian jartzen.

Gogoratzen duzu nola iritsi ziren NUPera?

Batxilergotik edo LHtik zentozen, eta ideia arrastorik ere ez zenuen zer zen unibertsitatea. Ateak Irekitzeko saioetan parte hartu, web-a kontsultatu etab. egin zenuen, baina nahastuta zeunden. Zure lehenengo egunean jada ohartu zara aurreko garaiekin zerikusirik ez duen mundu ezezagun batean sartu zarela.  Dena berria zen, fakultateak/ikastegiak/sailak, kredituak, eskakizuna, ikasteko modua, irakasleak, ebaluazioak, tramiteak, etab. eta arriskuaren aurrean bakarrik zeundelako sentipena zenuen".

Hasierako ezagutza falta hori dela-eta ziur aski noizbait "hanka sartuko zenuen" eta unibertsitateak ikasleari eskaintzen dizkion askotariko aukera eta jardueretako batzuk "galduko" zenituen.

Gustatuko zitzaizun esperientzia zeukan kideren bat alboan izatea laguntzeko, akatsak saihesteko eta unibertsitateko jarduera hobeki baliatzeko?

Hala bada, agian interesatuko zaizu Mentoretza programan parte-hartzea...

Subir

Baldintzak

2023-2024 ikasturtean  2., 3. edo 4 mailako ikaslea izatea.

Subir

Zer abantaila lortzen duzu?

  1. Unibertsitate zabalpeneko bi kreditu jasotzeko (50 orduren baliokidea), bere jarduerak ebaluazio positiboa jasotzen badu (bat prestakuntza eta bat mentoretza egiteagatik)
  2. Eskubidea du prestakuntza lantegiak kosturik gabe jasotzeko.
  3. Ikasleen gaiez arduratzen den Errektoreordetzaren diploma bat jasotzeko eskubidea du, egindako lanarengatik, non zehaztuko baita egindako lana eta jasotako prestakuntza.
  4. Eskubidea du Unibertsitateak mentorizatuekin bilerak egiten diren espazioetara sartzeko baimena eman diezaion, Unibertsitatek dituen espazio erabilgarrien arabera.
  5. Gizarte boluntariotzako jarduera atsegin bat izatea.

Subir

Mentoreen konpromisuak

  1. Prestakuntza lantegietarako eta bileretarako deialdiak daudenean, joateko eta bertan ebaluatua izateko konpromisoa du.
  2. Konpromisoa du ikasle berriei Ikastegiak egiten dien harrera- jardunaldira joateko.
  3. Konpromisoa du gutxienez bi bilera egiteko mentoretutako ikasleekin lehen seihilekoan eta bat bigarren seihilekoan.
  4. Konpromisoa du txosten labur bat egiteko, ikasleekin taldeka egin duen bilera bakoitzarengatik eta bukaerako txosten bat.
  5. Konpromisoa du mentoretzapean dauzkan ikasleek ebalua dezaten.
  6. Konpromisoa du mentoretzen dituen ikasleei on-line banakako arreta emateko (posta, facebook, whatsapp, eta abar) denbora labur samarrean.
  7. Konpromisoa du mentoretzen dituen ikasleengan independentzia eta unibertsitate-autonomia gehiago sustatzeko, eta lan eta ikasketa ohiturak gara ditzaten laguntzeko.
  8. Konpromisoa du aholkularitza denbora ez erabiltzeko balioak, sinesmenak edo bizimoldeak, esplizitu edo inplizituki ezartzeko, eta ez egiteko balio-epaiak beste ikasle edo pertsona batzuen duintasun pertsonalaren gainean.

 

Subir

Mentoreen prestakuntza

Prestakuntza prozesuaren helburua da, mentore gisa normalean oraindik garatu ez dituzun gaitasunak eta trebetasunak zuri eskuratzea. Zehazki, prestakuntza hau honela gauzatzen da:

1.- Mentoretza parekoen arteko Plana aurkezteko hasierako saioa.

 


2.- Gaitasunak garatzeko lantegiak (zehaztu gabe, baina hauek garatzeko: komunikazio gaitasunak, talde dinamiketako gaitasunak, antolaketa eta ikasketa teknikak).

 

Abuztu bukaeran/Iraila hasieran
3.- Graduko araudiaren eta alderdi administratiboen lantegia. IABk ematen du, Ikasleen Kontseiluaren laguntzarekin. Zure fakultateak edo ikastegiak ezarriko ditu

 

Subir

Mentoreen jardueraren ebaluazioa

Mentoretza Planaren koordinatzaileak ebaluatuko du mentore bakoitzaren jarduna, zehazteko zenbat kreditu ematen zaizkion. Ebaluazioaren emaitzek balio behar dute Mentoretza Plana hobetzeko informazioa emateko. Ebaluatzeko, hauek eduki behar dira:

  • Dekanorde/zuzendariorde tutoreak egindako txostena.
  • Koordintzailearen txostena, mentoreak prestakuntza prozesuan lortu dituen emaitzetan oinarritua.
  • Mentoretzapekoen ebaluazioa.
  • Mentorearen beraren txostena

IZENA EMAN: 2023ko ekainaren 9ra arte.

 

Subir