Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Gure babesleak

Babesletza Plana. 2016. urtea

Unibertsitateak esker ona adierazi nahi die Babesletza Planean jasotako xedeak betetzeko ahal izan dutena emanez gure unibertsitate-proiektuarekiko elkartasuna erakutsi duten pertsona eta erakunde guztiei. Haien eskuzabaltasunak onurak ekarri dizkie modu batean edo bestean laguntza behar zuten ikasleei batez ere; eskuzabaltasun horri esker irisgarritasun unibertsalaren helburuan hobera egin dugu; eta Unibertsitatearen eta gure ingurunearen kultura garapenerako interesgarriak diren aukerak zabaltzeko modua ematen digu ere bai.

2016. urteko balantzearen barruan daude, salbuespen gisa, 2015eko azken hilabeteetako datuak,  zeinetan iritsi baitziren lehenengo dohaintzak, Unibertsitatearen Babesletza Plana hasi berritan. Jarraian, informazioa urte natural bakoitzari buruzkoa izango da.

Dohaintzen xedea

Babesletza Planarekin bat etorriz, ekarpenak hiru xedetara zuzentzeko aukera zegoen: Proiektu sozialak (Matrikularako laguntzak eta jantokiko txartelak); Egokitze eta irisgarritasun proiektuak (Inbertsioak material teknologikoan); eta kultura-proiektuak. Xedea ez zehaztea eta Unibertsitatearen esku uztea erabakitzeko aukera dago.

2015ean jasotako laguntzak 2016. urteari dagokion ekitaldian bildu, eta honela banatu dira:

  • Ekarpenen % 96: "Proiektu sozialak":
    • Ikasleentzako jantokiko txarteletara zuzendu zen % 54.
    • Behar ekonomiko bereziak dituzten ikasleentzako "matrikularako laguntzen deialdira" zuzendutako funtsei gehitu zitzaion % 46.
  • Ekarpenen % 4: Xede zehatz bat zehaztu gabe. Unibertsitateak parte berdinetan banatu zuen geratzen ziren gainerako bi xedeen artean: Egokitze eta irisgarritasun proiektuak (inbertsioak material teknologikoan) eta kultura-proiektuak.
    • % 2: Desgaitasunaren bat duten ikasleen beharretara zuzendutako material teknologikoa erosteko (arbel digitala ikasgelan).
    • % 2: Kultura-proiektuetarako. Kasu honetan, gorde egin da 2017. urteko aurrekontu-sailetan jasotzeko.

Babesletza Erregistroa: 2015-2016. urteak

Unibertsitatearen Babesletza Erregistroan agertzeko adostasuna ematen duten pertsona edo erakundeak. Beren izena isilean geratzeko eskatu dutenen edo galdera horri erantzun ez diotenen izenak ez dira jaso.

  • AULEXNA (Adiskide eta Ikasle Ohien Elkartea, Esperientziaren Gela, NUP)
  • Julve Puerto, Juan Antoni
  • Fontecha Hervás, José Ramón 
  • Lacalle Vicente, Rafael
  • Tomás, Leticia

UNIBERTSITATE PROIEKZIORAKO ETA ERAKUNDE HARREMANETARAKO ERREKTORETZA
Errektoretza eraikina
Arrosadiko Campusa
Pamplona - Iruña 31006
Tel. 948 16 8462
Fax. 948 16 9005
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua