• ES
  • EU


Babesletza

Hasiera/ Babesletza/ Unibertsitatea, zure inbertsio hoberena

Unibertsitatea, zure inbertsio hoberena


Fachada del aulario35.000 tituludun

Nafarroako Parlamentuak duela 25 urte sortu zuenetik, Nafarroako Unibertsitate Publikoa unibertsitate gazte, publiko eta moderno bat da, eta irakaskuntza kalitate handiena eta ikasleak erakartzeko gaitasun handiena duten Espainiako unibertsitateen zerrendaren buruan dago.

Bere ingurune sozio-ekonomikoarekin lankidetzan, ingurune horrek unibertsitateak egindako lana aitortu du, unibertsitatearen ikasgeletatik atera diren 35.000tik gora ikaslek frogatzen dutenez. Ikerketaren eta ezagutzaren transferentziaren aldeko apustua egin du, eta Nafarroako berrikuntza sistemaren eragile aipagarri bat da. Emaitzak alde ditu eta 13. postuan gaude produktibitate orokorraren adierazlean. Adierazle horrek unibertsitate jarduera guztiak balioesten ditu irakaskuntzan, ikerketan eta transferentzian.

Nafarroako BPG-ren %1

Unibertsitateak gizarteari itzultzen dion aberastasun horren barruan, Nafarroako Barne Produktu Gordinaren % 1 sortzen dugu, eta azken hamarkadan Nafarroak izan duen batez besteko hazkunde osoaren % 16 Nafarroako Unibertsitate Publikoari esker izan da.

Gizartearekin konprometitutako Unibertsitate Komunitate batekin batera, bere jarduera guztietan ezartzen ditu erantzukizun sozialeko irizpideak, eta bere taldearen bizi profesionala hobeki garatzeko aukera ematen duen lan ingurunea sortzen du.

Berrikuntzarekiko konpromisoa

Berrikuntza, aurrerabide eta gizarte-ongizaterako konpromiso horrek ahalegin ekonomiko handia egitea eskatzen du etengabeko hobekuntzaren bidez esparru guztietan, Nazioarteko Bikaintasun Campus izendapenarekin.

Eskakizun maila horri eusteko helburuarekin, Nafarroako Unibertsitate Publikoa lanean ari da era aktiboan azken urteetan finantzaketa tresna berriak aplikatzen. Helburua da tresna horien bidez dauzkan baliabideak optimizatzea, bai bere ondarearen ustiapenaren bai bere ingurune sozioekonomikoak eskaintzen dituen aukeren baliatze handienaren bidez, bai eta unibertsitate publikoen finantzaketaren esparruko arau indardunek araututako aukeren baliatze handienaren bidez ere.

Pertsonak, enpresak, erakundeak

Bikaintasuna lortzeko inbertsio garrantzitsu hori egin daiteke gure unibertsitateko komunitateko kide guztien ardura eta ahaleginari esker, baina baita gure gizartearen aurrerabiderako lehentasunezko apostu honetan sinesten duten eta beren babesarekin helburu hauek lortzeko bidean aurrera egiten laguntzen diguten gizabanako, enpresa eta erakundeen konpromisoari esker ere.

Hori dela eta jarri da abian Babesletza Plan hau. Lerro hauen bidez eskerrak eman nahi dizkiegu beren ekarpenaren bidez Nafarroako Unibertsitate Publikoari gure ingurunearen garapen sozial eta ekonomikorako ezinbestekoa den etorkizuneko proiektu komun bat izaten jarraitzeko aukera ematen dioten guztiei.


 


UNIBERTSITATE PROIEKZIORAKO ETA ERAKUNDE HARREMANETARAKO ERREKTORETZA
Errektoretza eraikina
Arrosadiko Campusa
Pamplona - Iruña 31006
Tel. 948 16 8462
Fax. 948 16 9005
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua