• ES
  • EU
  • EN

Eskaintza zientifiko eta teknologikoa

Industria kimikoa eta farmazeutikoa

Unibertsitateko sailetan, batez ere Kimika Aplikatuan eta Osasun Zientzietan, eta Agrobioteknologia Institutuan (Nafarroako Unibertsitate Publikoaren, CSICen eta Nafarroako Gobernuaren zentro mistoa), biologikoki aktiboak diren konposatu berriak, saiakuntza farmakologikoak eta osasun laguntzako programa zientifikoak garatzen dira.

Hona hemen diziplina horietako batzuk:

  • Analisi eta saiakuntza farmakologikoak
  • Biologikoki aktiboak diren konposatu berrien diseinua eta sintesia
  • Albaitaritzan aplikatzeko txerto berriak garatzea
  • Diagnostikoak egiteko gailu berriak
  • Prozesu kimiko industrialen garapena
  • Agronomian aplikatzeko produktu berriak
  • Ikerketa epidemiologikoak eta osasun publikokoak