Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Ikerketa

Hasiera > Ikerketa > HRS4R NUPen > Euraxess. Gutuna eta kodea

Euraxess. Gutuna eta kodea

Euraxess

EURAXESS Europako ekimen bat da, informazio-zerbitzu ugari eskaintzen dituena eta beren ikerketa-karrera Europan egin nahi duten, edo Europako ikerketa-jarduerekin loturik jarraitu nahi duten ikertzaileei sostengua ematen diena.

EURAXESSen zutabeetako bat “Euraxess Rights” izenekoa da, ezartzen dituelako ikertzaileen eta berak enplegatzen dituztenen eskubideak eta betebeharrak, eta "Ikertzailearen Europako Gutunaren" eta "Ikertzaileak Kontratatzeko Jokabideen Kodearen" bidez , Europako ikertzaile guztien kontratazio eta lan baldintzak hobetzeko helburua duelako.

 

"Ikertzailearen Europako Gutuna" eta "Ikertzaileak Kontratatzeko Jokabideen Kodea"

2005eko martxoan, Europako Batzordeak 2005/251/EC Gomendioa onetsi zuen, "Ikertzailearen Europako Gutunari" eta "Ikertzaileak Kontratatzeko Jokabideen Kodeari" buruzkoa. Bi dokumentu hauek giltzarriak dira Europar Batasunaren politikaren barruan, ikerketa karrera erakargarri bihurtzeko, EBko hazkunde ekonomiko eta okupazioa suspertzeko estrategiaren barruko puntu funtsezkoa baita.

"Ikertzailearen Europako Gutuna" ikertzaileen eta ikertzaileak kontratatzen dituztenen paperetan, erantzukizunetan eta eskubideetan oinarritzen da. Gutunaren helburua da ziurtatzea bi aldeen arteko harremanak errazten duela modu positiboan jakintza sortu, eskualdatu eta partekatzeko prozesua, baita ikertzaileen garapen profesionala ere.

"Ikertzaileak Kontratatzeko Jokabideen Kodeak" proposatzen du kontratazioa hobetzea, eta ziurtatzea hautaketa prozesuak justuak eta gardenak izango direla.

Horrela, EURAXESSek ezarritako "Ikertzaileentzako Giza Baliabideen Estrategiak" (HRS4R) Gutunaren eta Kodearen hastapenak ezartzeko euskarria ematen du, eta "HR Excellence in Research" bereizgarria ematea zaintzen du.