• ES
  • EU
  • EN

Europako Lurralde Lankidetza (eskualdeart.)

Europako lurralde lankidetza kohesio politikaren tresna bat da, lurraldeen potentziala batera garatzea eta eskualdeen eta estatu kideen artean dauden aldeak murriztea helburu duena.

2021-2027 programazio aldirako, 2021/1059 Erregelamendua (EB), onartu da, Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (FEDER) laguntza jasotzen duten Europako lurralde lankidetzako ekintzak arautzen dituena, zenbait mailatan: mugaz gaindiko lankidetza, lankidetza transnazionala eta eskualdeen arteko lankidetza.

Estatu kide edo eskualde bakoitzari esleitutako funtsak garapen mailaren araberakoak dira. FEDER funtsen kudeaketa deszentralizatua dago, eta, oro har, estatu mailako eta eskualdeko erakundeei eskuordetzen zaie.

Lurralde lankidetzako programa batera aurkezten diren ikerketa-proiektuak ebaluatzeko, mugaz gaindiko ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-jarduerak garatzen laguntzeko duten gaitasuna hartuko da kontuan, baita beren kalitate zientifikoa eta teknologikoa ere.

Finantzabidea: Kostu osoaren ehuneko jakin bateko dirulaguntzak ematen dira, normalean urtero argitaratzen diren deialdien bidez.

 

Nafarroako entitateek 2021-2027 aldirako lurralde lankidetzako programa hauetan har dezakete parte: