• ES
  • EU
  • EN

España-Francia-Andorra

Partes de este texto:

Programari buruzko informazioa

INTERREG V-A ESPAINIA-FRANTZIA-ANDORRA (POCTEFA 2014-2020) lurralde lankidetzako programa, Europako Batzordeak 2015eko maiatzaren 19an onartua, mugaz gaindiko lankidetzarako Europako programa bat da, hiru herrialde horien arteko mugen inguruko lurraldearen garapen jasangarria eta integrazio ekonomiko eta soziala sustatzeko sortua.

POCTEFAk Pirinioen bi aldeetako eragileek diseinatutako eta kudeatutako proiektuak finantzatzen ditu, beste batzuekin batera.

 

Lankidetzaren ardatzak

  1. Berrikuntza eta lehiakortasuna dinamizatzea.
  2. Klima-aldaketarako egokitzapena eta arriskuen prebentzioa eta kudeaketa sustatzea.
  3. Baliabide lokalen babesa, balorizazioa eta erabilera jasangarria sustatzea.
  4. Ondasunen eta pertsonen mugikortasuna bultzatzea.
  5. Lurraldeetan eskumenak eta gizarteratzea indartzea.

 

Aukeratzeko lurraldeak

Euskadi, Nafarroa, Aragoi, Katalunia, Ekialdeko Pirinioak, Ariège, Garona Garaia, Pirinio Garaiak eta Pirinio Atlantikoak.

Andorrak programan parte hartzeko aukera du, aukeratzeko dauden eremuen onuradunekin elkartuta.

 

FEDER baterako finantzaketaren tasak

 Onuradun bakoitzak aukeratzen ahal duen guztizkoaren % 65. 

 

Kudeaketaz arduratzen den agintaritza

Pirinioetako Lan Elkartea, zeinak Jakan baitu egoitza.

 

Hautagaitzen aurkezpena

Epeak, oinarriak, baldintzak eta inprimakiak webgune honetan daude eskuragai: http://www.poctefa.eu/

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Ikerketa Zerbitzuarekin:
(servicio.investigacion@unavarra.es)