• ES
  • EU
  • EN

Espacio Atlántico

2021-2027 aldirako Eremu Atlantikoa programa transnazionalaren helburua eremu atlantikoko lurraldeen hazkunde adimenduna, jasangarria eta integratzailea lortzen laguntzea da, Frantziako, Irlandako, Portugalgo, Espainiako eta Erresuma Batuko eskualde atlantikoen arteko lankidetza-jarduerak sustatuz.

Programaren lehentasunak:

1.- Blue innovation and competitiveness (Smarter Europe)

Ikerketarako eta berrikuntzarako gaitasunak garatzea eta hobetzea, eta teknologia aurreratuak ezartzea.

Digitalizazioak herritarrentzat, enpresentzat, ikerketa-erakundeentzat eta agintari publikoentzat dituen onurak aprobetxatzea.

2.- Blue and green environment (Greener Europe)

Efizientzia energetikoa sustatzea eta berotegi efektuko gasen emisioak murriztea.

Klima-aldaketarako egokitzapena, hondamendi arriskuaren aurreko prebentzioa eta erresilientzia sustatzea, ekosistemetan oinarritutako ikuspegiak kontuan hartuta.

 Baliabideen erabileran ekonomia zirkular eta efizienterako trantsizioa sustatzea.

 Naturaren biodibertsitatearen eta azpiegitura berdearen babesa eta zaintza hobetzea, baita hiriguneetan ere, eta kutsadura mota guztiak murriztea.

3.- Blue sustainable tourism and culture (Social Europe)

Kulturak eta turismoak garapen ekonomikoan, inklusio sozialean eta berrikuntza sozialean duten eginkizuna indartzea.

4.- A better governance for cooperation (Interreg objective)

Lankidetzarako gobernantza hobea.

Aukeratzeko eremuak

Espainia  (Galizia, Asturiasko Printzerria, Kantabria, Nafarroa, Euskadi, Huelva, Cádiz, Sevilla eta Kanaria Uharteak), Frantzia (Normandia Garaia, Normandia Beherea, Loirerria, Bretainia, Poitou-Charentes, Akitaniako muga, erdialdea eta mendebaldea, hegoaldea eta ekialdea), Portugal (iparraldea, Algarbe, erdialdea, Lisboa, Alentejo, Azoreak, Madeira), Erresuma Batua (Cumbria, Cheshire, Greater Manchester, Lancashire, Merseyside, Gloucestershire, Wiltshire eta North Somerset, Dorset eta Somerset, Cornwall eta Isles of Scilly, Devon, West Wales eta The Valleys, Eskoziako hego-mendebaldea, Highlands eta Islands, Ipar Irlanda).

Baterako finantzaketaren tasak

Onuradun bakoitzak aukeratzen ahal duen guztizkoaren % 75.

Kudeaketaz arduratzen den agintaritza

 Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioa da agintaritza arduraduna kudeaketari dagokionez.

Hautagaitzen aurkezpena

Epeak, oinarriak, baldintzak eta inprimakiak webgune honetan daude eskuragai:   https://www.atlanticarea.eu/

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Ikerketa Zerbitzuarekin:
(servicio.investigacion@unavarra.es)