• ES
  • EU
  • EN

Ikerketa

Hasiera > Ikerketa > Enpresari I+G bestetaratzea (OTRI) > Oinarri teknologikoko enpresak sortzea

Oinarri teknologikoko enpresak sortzea

Oinarri teknologikoko enpresek (OTE) ezagutza zientifiko eta teknologikoan eta berrikuntza berriak sortzen dituzten jardueretan oinarritzen dute beren jarduera.

Ezagutzan eta berrikuntzan oinarritutako jarduera ekonomikoak lanpostuen kualifikazio handiagoa dakar berekin, errotze geografiko handiagoa –ezagutza-iturriei lotua–, eta, oro har, industria- edo enpresa-jarduera tradizionalek baino ingurumen inpaktu txikiagoa.

Unibertsitateari dagokionez, inguruan horrelako enpresak izateak zenbait onura dakartza berekin: aukera hobeak kualifikazio handiko langileen etorkizun profesionalerako, unibertsitateko I+G jardueren orientazioa eta unibertsitateko ikerketaren emaitzak gizartera errazago helarazteko bideak.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak OTE berrien sorrera bultzatzen du, bai INSITU programaren eta Enpresa Proiektuen Sehaskaren bidez –Ikerketa Zerbitzuak kudeatzen ditu bi horiek–, baita Enpresak Sortzeko Unibertsitate Laborategia (LUCE) izeneko programaren bidez ere –Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateak kudeatua–.

NUPek Nafarroako OTEB Sarean parte hartzen du, zeinak 2007ko urtarriletik Nafarroako Plan Teknologikoaren OTEB Programa bultzatzen baitu.

Ikerketa Zerbitzuak enpresa-jarduera baterako oinarri izan daitezkeen negozio ideiak detektatzen laguntzen du, haren hasierako ebaluazioan aholku ematen du, eta Unibertsitateak sustatzaileei beren ideia garatzeko ematen dien laguntza kudeatzen du, beste programa batzuetatik datozen laguntzak sartuz, hala komeni bada.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Ikerketa Zerbitzuarekin:
(servicio.investigacion@unavarra.es, 948 16 6248 / 948 16 9782).