• ES
  • EU
  • EN

Kontratatutako ikerketa

Unibertsitateetako irakasleek kontratuak egin ditzakete pertsona edo erakundeekin, lan zientifiko, tekniko edo artistikoak edo prestakuntzako jarduera espezifikoak egiteko, LOSUren 60. artikuluaren babesean (2/2023 Lege Organikoa). NUPeko Estatutuen 138. artikuluak eta gai horri buruz indarrean dagoen erregelamenduak arautzen dute jarduera hori gure Unibertsitatean.

Ikerketa Zerbitzuaren parte den Ikerketen Emaitzak Transferitzeko Bulegoak (OTRI) kudeatzen ditu jarduera horiek, eta ikertzaileei laguntza ematen die kontratuaren baldintzak negoziatzen, kontratuari itxiera administratiboa ematen, fakturazioa egiten edota dagozkion gastu guztiak kudeatzen.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Ikerketa Zerbitzuarekin
(servicio.investigacion@unavarra.es, 948 16 9781).

 

Partes de este texto:

Kontratuaren formalizazioa

Gai hori arautzen duen NUPeko erregelamenduak hiru prozedura-mota ezartzen ditu kontratuak baimentzeko eta formalizatzeko:

  1. Prozedura sinplifikatua: soilik I+G-koak ez diren kontratuetarako (hau da, aholkularitzakoak, balorazioko, peritazioko, metrologiako edo analisiko zerbitzuetakoak edo prestakuntzako jarduera espezifikoetakoak), baldin eta hiru hilabetetik beherako iraupena badute eta haien zenbatekoa (BEZik gabe) AOUKUGSGaren herena baino txikiagoa bada (Arduraldi Osoko Unibertsitateko Katedradun Batek Urtean Gutxienez jasotzen duen Soldata Gordina).
    Kasu horietan, Ikerketa Zerbitzuak ikertzaile arduradunak sinatutako eskaintza aurrekontu bat eginen du, erakunde kontratatzaileak sina dezan.
    Dagokion sailaren berariazko baimena behar du.
  2. Prozedura arrunta irakaslearen sinadurarekin: AOUKUGSGa baino zenbateko txikiagoa (BEZik gabe) duten kontratuei aplikatzen zaie (luzapenak ere kontuan hartuta). Kasu horietan, irakasle arduradunak sinatu behar du kontratua.
    Dagokion sailaren berariazko baimena behar du.
  3. Prozedura arrunta errektorearen sinadurarekin: Hauek sartzen dira prozedura horretan:
    • AOUKUGSGa baino zenbateko handiagoa duten kontratu guztiak (BEZik gabe)
    • kontratatutako jarduerak sail, ikastegi edo ikerketa-talde baten esparru zehatza gainditzen duten kasuak
    • Unibertsitateko espazio, instalazio edo zerbitzu orokorrak hirugarrenei lagatzea dakarten kasuak
    • sinatzeak gastua egiteaz haragoko edozein erantzukizun edo betebehar instituzional dakarten kasuak protokoloak gomendatzen dituen kasuak.
    • cuando así lo aconseje el protocolo.
      Sailen baimen edo txosten horiek Ikerketa Zerbitzuak eskatu eta hamabost eguneko epean eman behar dira.
    El contrato es firmado por el Rector o persona en quien delegue. Dicha firma es la que otorga la autorización, pero se requiere el informe previo del departamento correspondiente.