• ES
  • EU
  • EN

Kontratatutako ikerketa

Unibertsitateetako irakasleek kontratuak egin ditzakete pertsona edo erakundeekin, lan zientifiko, tekniko edo artistikoak edo prestakuntzako jarduera espezifikoak egiteko, LOSUren 60. artikuluaren babesean (2/2023 Lege Organikoa). NUPeko Estatutuen 138. artikuluak eta gai horri buruz indarrean dagoen erregelamenduak arautzen dute jarduera hori gure Unibertsitatean.

Ikerketa Zerbitzuaren parte den Ikerketen Emaitzak Transferitzeko Bulegoak (OTRI) kudeatzen ditu jarduera horiek, eta ikertzaileei laguntza ematen die kontratuaren baldintzak negoziatzen, kontratuari itxiera administratiboa ematen, fakturazioa egiten edota dagozkion gastu guztiak kudeatzen.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Ikerketa Zerbitzuarekin
(servicio.investigacion@unavarra.es, 948 16 9781).

 

Partes de este texto:

Harremana eta kontratuaren negoziazioa

Enpresaren edo erakundearen eta ikertzaileen arteko lehenbiziko harremana ezarri ondoren, ikertzaileek, Ikerketa Zerbitzuarekin (OTRIrekin) batera, kontratuaren baldintzak negoziatu eta adostu behar dituzte enpresarekin:

  • Xedea eta izenburua
  • Iraupena eta etapak
  • Parte hartuko duten langileak
  • Konfidentzialtasun baldintzak
  • Lortu nahi diren emaitzen zehaztapenak
  • Emaitzak patentatzeko aukeraren aurreikuspena
  • Aurrekontua eta ordainketen periodizazioa, lana ezustekorik gabe egin ahal izateko

Ikerketa Zerbitzuak kasurako kontratu mota egokiena zein den iradoki, eta irakasleak eta enpresak emandako jarraibideen arabera idatziko du.

Oso garrantzitsua da aurrekontua egitea, eta lana gauzatzeko gastu guztiak (zuzeneko kostuak) eta zeharkako kostuak hartu behar ditu barne:

  • Zuzeneko kostuak: material suntsikorra, ekipoak, langileak, bidaiak, etab.
  • Zeharkako kostuak (zuzeneko kostuen % 17): oro har, % 10 Unibertsitateari dagokio, % 5 ikerketa-institutuari eta % 2 sailari.

Faktura bakoitzean, indarrean dagoen BEZa aplikatuko da.