Universidad Pública de Navarra: Información de actualidad
Universidad Pública de Navarra
Inicio > Información de actualidad > Noticias > NUPeko bost ikaslek giza eskubideei buruzko udako eskola batean parte hartuko dute Krakovian

Noticias

NUPeko bost ikaslek giza eskubideei buruzko udako eskola batean parte hartuko dute Krakovian
Erasmus programa batena den ekimen horretan Poloniako, Bulgariako eta Greziako gazteek ere parte hartuko dute

2009ko urriaren 22a

Nafarroako Unibertsitate Publikoko bost ikaslek giza eskubideei buruzko udako eskola batean parte hartu ahalko dute Krakovian (Polonia) 2010eko uztailean, Europar Batasunaren Erasmus programa bati esker. Ekimen horretan parte hartzeko hautatua izan da NUP Euskal Herriko Unibertsitatearekin, Poloniako, Bulgariako eta Greziako beste lau unibertsitaterekin batera. Hautatutako ikasleak, ingeles maila handia izan behar dutenak, Krakoviara bidaiatuko dute gastu guztiak ordainduta, Europar Batasunak emandako beka bati esker. Eskola uztailaren 4tik 17ra bitartean izango da eta 50 ikaslek parte hartuko dute.

Programa honen koordinatzailea Espainian Alejandro Torres Gutiérrez da, Eliza Zuzenbidearen Arloko irakaslea. Torresek azaldu zuenez, ikastaro horretan parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea heldu den abenduaren 11n bukatzen da. Izangaiek 20 folioko lan bat aurkeztu behar dute, aldez aurretik hautatutako hainbat gai landu ahal dituztelarik. Zehazki, lan horietarako gaiak honako hauek izan daitezke: abortua; ezkontza eta bizikidetzarako modu berriak; homosexualen eskubideak; pentsamendu, kontzientzia eta erlijio askatasuna; hezkuntzarako eskubidea; legearen aurreko berdintasuna eta bazterketarik eza; edo lan-baldintza duinak, besteak beste.

Bost lan hoberenak egiten dituzten ikasleak uda honetan Krakoviara bidaiatzeko hautatuko dira giza eskubideen alderdi sozialak, legalak eta politikoak jorratuko diren eskola horretan parte hartzeko. Udako eskola horren programan sartuko dira giza eskubideei buruzko europar adituek emandako hitzaldiak, eta parte hartzen duten herrialde bakoitzaren lege egoerari buruzko eztabaidak. Horrez gain, ikasleek hautaketa aurreko fasean egindako lanak jendaurrean aurkeztu beharko dituzte. Halaber, ikastaroan sartzen dira kultura txangoak, esaterako, Auschwitzeko kontzentrazio eremura. Interesdunek argibide gehiago eskura dezakete Zuzenbide Publikoko Sailean (http://www1.unavarra.es/dep-derechopublico) edo honako helbide elektroniko honetan: alejandro.torres@unavarra.es

 

Imprimir noticiaImprimir noticia


< Inicio de Información de actualidad
Subir
subir
(c) Universidad Pública de Navarra
Conocer la Universidad · Organización académica · Investigación · Servicios y programas universitarios · Información de actualidad · Intranet
Cómo llegar a la Universidad · Búsqueda · Internet · Índice del sitio · Ayuda · Contacto