Universidad Pública de Navarra: Información de actualidad
Universidad Pública de Navarra
Inicio > Información de actualidad > Noticias > Aste honetan ospatuko da NUPen Astronomiaren Nazioarteko Urtea hitzaldi batez eta campusean egingo den gaueko behaketa batez

Noticias

Aste honetan ospatuko da NUPen Astronomiaren Nazioarteko Urtea hitzaldi batez eta campusean egingo den gaueko behaketa batez
Hitzaldiak “Zeruen mekanika” izango du hizpide, eta asteazkenean, 19:30ean, egingo da

Foto 1

Apirilean Campusean egindako eguzki-behaketaren irudia. [+]

2009ko urriaren 19an

Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Astronomiaren Nazioarteko Urtea ospatzeko antolatutako ekitaldien harira, aste honetan beste bi jarduera egingo ditu, zeinak jende guztiarentzat baitira: hilaren 21ean, asteazkenean, “Zeruen mekanika”ri buruzko dibulgazio hitzaldia egingo da, eta hilaren 24an, ostiralean, gaueko bederatzietan, izarren behaketa Arrosadiko Campusetik.

Patricia Yanguas Sayas NUPeko Matematika eta Informatika Ingeniaritza Saileko Matematika Aplikatuko irakasle titularrak emango du “Zeruen mekanika” hitzaldia. Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko Nicolás Oresme Aretoan (Gurbitzak eraikinean) egingo da asteazkenean, 19:30ean.

Matematikaren eta Astronomiaren artean dagoen diziplina bat da Zeruaren Mekanika, zeruko objektuen mugimenduak eta horiek arautzen dituzten arauak aztertzen dituena. 3.000 urte baino gehiago dira babiloniar astronomoek horren inguruko azterlanak egiten zituztela. Zientzia gisa –terminoaren adiera modernoa erabiliz–, Zeruaren Mekanikak gailurra jo zuen Newtonek bere liburu ospetsuan Principia legeak, hau da, zeruen mekanika arautzen duten legeak, adierazi zituen garaian. Gaur egun, Zeruaren Mekanika erabat bizirik dagoen zientzia da, eta teknika horiekin Astrodinamikaren arazoei aurre egiten zaie, esaterako, Eguzki Sisteman zehar zunda espazialekin nabigatzeari, baita izaera astronomikoa duten gaiei ere, adibidez, gorputz txikien mugimendua Eguzki Sisteman edo Eguzki Sistematik kanpoko planetak antzematea eta, halaber, Eguzki Sistemaren egonkortasunarekin eta kaosaren teoriarekin lotutako gaiei

NUPen aurten egin diren eta U4 “Unibertsitate bat Unibertso bat” nazio mailako proiektuaren barnean kokatzen diren hiru hitzaldietan azkenekoa da. Proiektuaren helburua da puntako ikerketa astrofisikoaren berri ematea Espainiako unibertsitateko ikasleei. Horregatik ahalegina egin da 2009an, Espainiako unibertsitate guztietan, gutxienez ere Astronomiarekin harremana duten gaiei buruzko hitzaldi bat emateko goi mailako profesionalen eskutik.

Galileoren gauak

Galileoren gauak da Astronomiaren Nazioarteko Urtearen proiektu mugarrietako bat, eta haren helburua da mundu guztiari erakustea, urriaren 22tik 24ra arte, Galileok orain dela 400 urte bere teleskopioaren bidez behatu zituen gauza harrigarriak. Horren harira, astronomo amateur eta profesionalak kalera aterako dira mundu osoan eguzkia, Jupiterreko sateliteak, gure ilargia eta zeruko gauza harrigarri ugari erakusteko.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Astronomiako Nafar Elkarte, Iruñeko Planetario eta Nafarroako Unibertsitatearekin lankidetzan, Galileoren gauetan parte hartuko du Arrosadiko Campusean egingo den gaueko behaketaren bidez. Behaketa, baldin eta hodeiek eragozten ez badute, 21:00etan hasiko da Administrazio eta Kudeaketa eraikinen (Soforak) eta Jantokien arteko gunean

 

 

 

Imprimir noticiaImprimir noticia


< Inicio de Información de actualidad
Subir
subir
(c) Universidad Pública de Navarra
Conocer la Universidad · Organización académica · Investigación · Servicios y programas universitarios · Información de actualidad · Intranet
Cómo llegar a la Universidad · Búsqueda · Internet · Índice del sitio · Ayuda · Contacto