Zientzia Juridikoen goiburua
ABOKATUTZARAKO SARRERA (PROFESIONALIZATZAILEA)

Master hau abokatutzan aritzeko gaitzen duen probarako sarbidea da. Prestakuntza ematen du Lanbide Gaitasun Ziurtagiria lortzeko, ofiziozko txandan eta atxilotuarentzako laguntzan aritzeko gaitzen baitu. Zuzenbidean lizentziatu direnentzat da, masterra legez nahitaezkoa ez izan arren abokatutzan aritzeko; halaber, beharrezkotzat jotzen da prestakuntza praktikorako eta ofiziozko txandan sartzeko.

Masterrak 1,5 urteko iraupena du (90 kreditu), eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eta Iruñeko Abokatuen Elkargo Txit Prestuaren arteko elkarlanaren emaitza da.

ONDARE ZUZENBIDE PRIBATUA

Espezializatu zaitez ondare arloko zuzenbide pribatuan planteatzen diren auzi garrantzitsuetan. Masterra bereziki egokia da abokatu lanbidearen garapen ezin hoberako, enpresa-aholkularientzat eta epaileen prestakuntza iraunkorrerako.

Unibertsitatearteko masterra da eta urtebeteko iraupena du (60 kreditu). Aurrez aurreko masterra da, bere osoan Salamancan egiten da, eta titulua batera ematen dute Salamancako Unibertsitateak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak.

LAN ARRISKUAK AURREIKUSTEA

Aditu bihur zaitez lan-prebentzioan, eta eskura itzazu behar diren gaitasunak enpresetako eta lantokietako lan-arriskuak identifikatzeko.

Masterrak urtebeteko iraupena du (60 kreditu). Enpresa eta instituzioetako prebentzio-zerbitzuetan garatzen ahalko duzu zure jarduera, eta era berean, Lan Istripuen eta Lanbide Gaixotasunen Mutuetan, aholkularitza-enpresa espezializatuetan, prebentzio-zerbitzu mankomunatuetan, lan-administrazioan, osasun-administrazioan, sindikatuetan eta enpresa-erakundeetan, etab.

Aurreinskripzioaren lehen epea maiatzaren 19an amaituko da, eta matrikula ekainaren 14 eta 16an izango da
AURREINSKRIPZIOA
MATRIKULA
BEKAK
PREZIOAK
pie newsletter