Goiburua Osasun Zientziak
ERIZAINTZAKO ZAINKETEN KUDEAKETA

Ikas ezazu ezartzen eta garatzen erizaintza-metodologiako prozesuak, bai eta erizaintza-zerbitzuak garatzeko eta proiektuak kudeatzeko prozesuak ere. Eskura itzazu zainketak kudeatzeari loturiko gaitasunak, zuzendaritza eta analisi arloko trebetasunekin batera.

Masterrak urtebeteko iraupena du (60 kreditu) eta asistentzia-zentro publikoetan nahiz pribatuetan maila ertaineko aginte-postuak hartzeko prestatuak dauden profesionalentzat da (unitate-burutzak, gainbegiraketak, etab.).

OSASUN ZIENTZIETAKO IKERKETA

Ikasi diseinatzen ikerketa-proiektuak osasun arloko arazoak konpontzeko. Osasun Zientzietan ikertzeko ezagutzak lortuko dituzu; interes bereziarekin, metodologia zientifikoan eta ikerketari aplikatutako bioestatistikan.

Masterrak urtebeteko iraupena du (60 kreditu). Besteak beste, ikerketa-ikastegietan, ospitale eta unibertsitateetan proiektuak garatzearekin loturiko jarduerak egin ahal izanen dituzu, edo project manager eta data manager, saiakera klinikoen monitorea, industria farmazeutikoan eta elikagai industrian, etab.

OSASUNAREN SUSTAPENA ETA GIZARTE GARAPENA

Aditu bihur zaitez proiektu edo programa diziplina-anitzen eta sektore artekoen koordinazioan eta kudeaketan, osasunaren sustapenean. Osasuna sustatzearekin zuzenean edo zeharka zerikusia duten jarduera guztietan garatzen ahalko duzu zure lan-jarduera: osasunaren, gizarte-ongizatearen edo hezkuntzaren arloan.

Masterra erdi-presentziala da, unibertsitateartekoa, eta urtebeteko iraupena du (60 kreditu). Batera ematen dute titulua Bordeleko Unibertsitateak (Frantzia) eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak.

OSASUN PUBLIKOA

Presta zaitez Osasun Publikoaren arloan kudeaketan aritzeko: arazoak konpontzea, programak diseinatzea, osasun egoeren analisia, ikerketa epidemiologikoa eta osasun publikoa, etab.

Masterrak urtebeteko iraupena du (60 kreditu). Prestakuntza espezializatua eta aurreratua lortuko duzu, bereziki bioestatistikan, epidemiologian, osasun zerbitzuen administrazioan, osasunerako hezkuntzan, ingurumenean eta lan-osasunean, nazioarteko osasunean eta osasunaren soziologian.

Aurreinskripzioaren lehen epea maiatzaren 19an amaituko da, eta matrikula ekainaren 14 eta 16an izango da
AURREINSKRIPZIOA
MATRIKULA
BEKAK
PREZIOAK
Buletinaren oina