Goiburua. Nekazaritza Ingeniaritza
NEKAZARITZA INGENIARITZA (PROFESIONALIZATZAILEA)

Master honek nekazaritza ingeniari lanbidean aritzeko gaitzen du.

Masterrak 1,5 urteko iraupena du (90 kreditu). Goi mailako teknikariak prestatu nahi ditu, nekazaritzako elikagaien sektoreko ekoizpen-sistemak eta -prozesuak proiektatu, antolatu, zuzendu eta kontrolatzeko gauza izan daitezen, hori guztia ingurumena babestu eta zaintzearekin bat, eta landa-ingurunea garatze eta hobetze aldera.

INGURUMEN AGROBIOLOGIA

Presta zaitez ikerketarako edo Administrazioan lan egiteko, edo nekazaritzarekin nahiz ingurumenarekin lotutako enpresetan.

Unibertsitatearteko master honek urtebeteko iraupena du (60 kreditu) eta Euskal Herriko Unibertsitateko Unibertsitateak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak ematen dute titulua batera.

KIMIKA SINTETOKOA ETA INDUSTRIA KIMIKA

Presta zaitez ikerketarako eta proiektuak garatzeko, egungo sintesi kimikoaren arloan, edo zentzu zabalean konposatu organikoekin loturiko enpresetan lan egiteko.

Unibertsitatearteko masterra da eta urtebeteko iraupena du (60 kreditu). Euskal Herriko, Valladolideko eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak ematen dute titulua batera.

GEOGRAFIARI BURUZKO INFORMZAIO SISTEMA ETA TELEDETEKZIOA

Espezializatu zaitez informazio geoespazialaren kudeaketan, analisian eta prozesamenduan. Informazio geografikoko sistemak (SIG) eta teledetekzioak ingurune konplexuetako egiazko arazoak konpontzeko erabiltzen dira; halaber, gero eta gehiago baliatzen dira enpresetan eta erakunde publikoetan nahiz pribatuetan.

Masterrak urtebeteko iraupena du (60 kreditu), eta orientabide bikoitza du: profesionala eta ikerketa arlokoa.

NEKAZARITZAKO ELIKAGAIEN INDUSTRIETAKO TEKNOLOGIA ETA KALITATEA

Sar zaitez nekazaritzako elikagaien industriari loturiko erakundeen esparruko berrikuntzaren ikerketan eta garapenean, sektore estrategikoa baita ekonomiarako.

Ikerketara bideratutako masterra. Urtebeteko iraupena du (60 kreditu). Zure lan-jarduera hainbat arlotan egin ahalko duzu, hala nola nekazaritzako elikagaien industrian, teknologia-ikastegietan eta unibertsitateetan, enpresendako aholkularitza teknikoan, administrazio publikoan, agentzietan, aholkularitza-enpresetan, etab.

Aurreinskripzioaren lehen epea maiatzaren 19an amaituko da, eta matrikula ekainaren 14 eta 16an izango da
AURREINSKRIPZIOA
MATRIKULA
BEKAK
PREZIOAK
Buletinaren oina