Goiburua. Industria-Telekomunikazioa
TELEKOMUNIKAZIO INGENIARITZA (PROFESIONALIZATZAILEA)

Master honek telekomunikazio ingeniaritzaren lanbidean aritzeko gaitzen du eta lau espezialitate ditu: komunikazio aurreratuak, instrumentazioa, energia berriztagarriak eta enpresa.

Masterrak 2 urteko iraupena du (120 kreditu). Horren bidez, profesional gaitua izanen zara informazioaren gizarte berriaren errekerimenduei aurre egiteko eta inguru sozioekonomikoak gehien eskatutako alderdiei erantzuteko: elkarlanerako lana, orientabide profesionala, eta enpresa-ingurunera egokitzea.

INDUSTRIA INGENIARITZA (PROFESIONALIZATZAILEA)
Masterrak 2 urteko iraupena du (120 kreditu). Graduondo honek ingeniari industrialaren lanbidean aritzeko gaitzen du. Sektore eta espezialitate-arlo askotan garatzen ahalko duzu zure lan-jarduera: berrikuntza teknologikoko proiektuak kudeatzea, enpresa-zuzendaritzatik diziplina-anitzeko taldeak zuzentzea, eta I+G+B arloko proiektuak zuzentzea.
PROIEKTUEN ZUZENDARITZA

Jaso ezazu prestakuntza, edozein diziplinatan proiektu-zuzendari izateko, eta eskura itzazu trebetasunak proiektu baten fase guztiak kudeatzeko, ideiatik obraren behin betiko harreraraino.

Masterrak urtebeteko iraupena du (60 kreditu), unibertsitateartekoa da, eta master-titulua Errioxako, Oviedoko eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak ematen dute batera.

INGENIARITZA BIOMEDIKOA

Espezializatu zaitez hainbat esparrutan aplikatutako ingeniaritza biomedikoan: industrian, enpresan, ospitale-zentroetan eta kudeaketa publikoan, bai eta ikerketa departamentuetan ere.

Masterrak 1,5 urteko iraupena du (90 kreditu) eta industria- eta enpresa-esparruan lan egiteko gaitzen du, bai eta ospitale-zentroetan eta ikerketa-laborategietan ere, aipaturiko esparru guztietan.

MODELIZAZIO ETA IKERKETA MATEMATIKOA, ESTATISTIKA ETA KONPUTAZIOA

Jaso ezazu prestakuntza ikerlari gisa aplikazioetan. Maila handia ematen du prestakuntza zientifiko eta teknikoan. Halaber, ezagutza aurreratuak eta esperientzia praktikoa ematen ditu Matematikako eta Estatistikako aplikazioetan, eta informatikaren erabileran, I+G+B arloko lanei dagokienez.

Masterrak urtebeteko iraupena du (60 kreditu), unibertsitateartekoa da, eta master-titulua Zaragozako, Oviedoko, Errioxako, La Lagunako eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak ematen dute batera.

MATERIALEN ETA FABRIKAZIOAREN INGENIARITZA

Aditu bihur zaitez materialen eta fabrikazioaren ingeniaritzari loturiko prozesu guztietan: diseinuan, analisian, optimizazioan...

Masterrak urtebeteko iraupena du (60 kreditu) eta ikerketa-lanetan hastea sustatu nahi du, doktoretza-tesi baten bidez bukatu ahal izateko, bai Fabrikazioaren Ingeniaritzan bai Materialen Zientzian eta Teknologian. Programak ibilbide hispaniar-frantziarra du, eta horri esker, 30 kreditura bitarte Paueko Unibertsitatean egin daitezke.

INGENIARITZA MEKANIKO, APLIKATU ETA KONPUTAZIONALA
Masterrak 1,5 urteko iraupena du (90 kreditu). Espezializatu zaitez mekanikaren alderdirik aurreratuenetan, sistema berrien sorreran, eta portaera mekanikoaren diseinu-teknologia berrien nahiz analisi-metodologia modernoen aplikazioan.
ENERGIA BERRIZTAGARRIETAN: SORKUNTZA ELEKTRIKOA

Aditu bihur zaitez berriztagarrietan: baliabideen ebaluazioa, kaptadoreen optimizazioa, energia elektrikora bihurtzea, sistemen integrazioa...

Masterrak 1,5 urteko iraupena du (72 kreditu) eta energia elektriko banatua sortzeak dakartzan erronka berrietara begira prestakuntza ematen du.

INGURUMEN NANOTEKNOLOGIA

Unibertsitatearteko programa aitzindaria da Europan, gizartearen garapen teknologikorako funtsezko garrantzia duen esparru batean.

Masterrak urtebeteko iraupena du (60 kreditu), eta hainbat esparrutan jarduera profesionalean aritzeko behar diren ezagutzez, ulerkuntzaz eta gaitasunez hornituriko profesionalak prestatu nahi ditu: industrian, aholkularitzan, ikerkuntzan, irakaskuntzan, etab.

INFORMATIKAKO INGENIARITZA
Masterrak 1,5 urteko iraupena du (90 kreditu). Esploratu berrikuntza informatikoan dauden joerarik egungoenak, goi mailako eta zorroztasun akademikoko prestakuntza ofizial baten bidez. Informazioaren eta komunikazioaren teknologien sektore honetan espezializatu eta beren lan-aukerak hobetu nahi dituzten profesionalentzat.
Aurreinskripzioaren lehen epea maiatzaren 19an amaituko da, eta matrikula ekainaren 14 eta 16an izango da
AURREINSKRIPZIOA
MATRIKULA
BEKAK
PREZIOAK
pie newsletter