Goiburua. Giza eta Gizarte Zientziak
BIGARREN HEZKUNTZAKO IRAKASLETZA (PROFESIONALIZATZAILEA)
Masterrak urtebeteko iraupena du (60 kreditu). Gaitu zaitez irakasle aritzeko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan.
ESKU-HARTZE SOZIALA GIZABANAKOEKIN, FAMILIEKIN ETA TALDEEKIN

Espezializatu zaitez esku-hartze sozialeko prozesu konplexuetan, hainbat esparrutan: familia eta pertsonen arteko harremanak, genero-harremanak, eta etorkinen berezko testuinguru kulturanitzetan. Eskuratu prestakuntza teoriko-praktikoa eta aplikatua esku-hartze sozialean lan egiteko, lanbide eta ikerkuntza esparruetan.

Masterrak 2 urteko iraupena du (120 kreditu) eta lanbidera nahiz ikerkuntzara dago bideratua.

GIZARTE MODERNO AURRERATUETAKO ALDAKETA DINAMIKAK

Egin zaitez gizarte-analista eta ikasi metodologiarik egokienak erabiltzen politika, kultura, ekonomia eta beste arlo batzuetako aldaketa-prozesuak diagnostikatzeko.

Masterrak urtebeteko iraupena du (60 kreditu), eta gizarte aurreratuetako gizarte-egiturak ekonomian, politikan eta kulturan dituen aldaketetan sakontzen du.

HISTORIA, ESPAZIO ETA ONDAREARI BURUZKO IKASKETA AURRERATUAK
Masterrak urtebeteko iraupena du (60 kreditu). Eskuratu behar diren ezagutzak eta teknikak historiaren, espazioaren eta ondarearen arloan ikertzeko. Unibertsitateko irakaskuntzan nahiz ikerkuntza historikoan aritu ahal izanen zara, bai eta jardueraren nahiz kultur ondarearen kudeaketan ere.
Aurreinskripzioaren lehen epea maiatzaren 19an amaituko da, eta matrikula ekainaren 14 eta 16an izango da
AURREINSKRIPZIOA
MATRIKULA
BEKAK
PREZIOAK
pie newsletter