Goiburua. Ekonomia eta Enpresa Zientziak
ENPRESEN ZUZENDARITZA

Garatu zure zuzendaritza-gaitasunak nazioarteko ingurunean.

Masterrak urtebeteko iraupena du (60 kreditu). Master honek profesionalak prestatu nahi ditu, enpresa-gaietan ikuspegi zabala eta sakona izateko, enpresa-erakunde orotako zuzendaritza-prozesua oinarri sendoekin egiteko gauza izan daitezen, gero eta ingurune konplexuago, lehiakorrago eta globalago batean.

ENPRESEN KUDEAKETA, ANTOLAKETA ETA EKONOMIA

Presta zaitez ekonomiaren ekarpenak erakundeen azterketara aplikatzeko, bai eta politikak diseinatu eta ebaluatzera ere, edo arlo horretako talde akademikoak edo profesionalak zuzentzera.

Masterra unibertsitateartekoa da eta urtebeteko iraupena du (60 kreditu). Master-titulua hiru Unibertsitatek ematen dute batera: Bartzelonako Autonomoak, Illes Balears Unibertsitateak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak.

INFORMAZIO SISTEMA INTEGRATUEN BIDEZKO PROZESUEN KUDEAKETA

Lor ezazu prestakuntzarik aurreratuena kudeaketa-sistema integratuetan. Hamabost urte baino gehiago dira NUP SAP enpresarekin ari dela lankidetzan irakaskuntza emateko, eta 2012az geroztik, Europako Sarean dago sartuta (University Alliances), irakaskuntza-jarduera garatzen den euskarri birtuala baita.

Masterrak urtebeteko iraupena du (60 kreditu) eta ikuspegi integratua ematen du enpresa-ingurune aldagarri, globalizatu eta oso lehiakorrean nola jokatu jakiteko, betiere Prozesuen bidezko Kudeaketan oinarriturik, informazioaren gizartean erabat sartua dagoen testuinguruan.

Aurreinskripzioaren lehen epea maiatzaren 19an amaituko da, eta matrikula ekainaren 14 eta 16an izango da
AURREINSKRIPZIOA
MATRIKULA
BEKAK
PREZIOAK
Buletinaren oina