• ES
  • EU
  • EN

Biltzarrak

Omenaldia Gustav Henningseni eta Marisa Rey-Henningseni

Non: Nafarroako Unibertsitate Publikoa

Aurkezpena

Gustav Henningsen Ipar Folkloristako Magister "artium" da, Kopenhageko Unibertsitatean (1962), eta Filosofiako doktoretza egin zuen unibertsitate berean, "The Witches’ Advocate" izenburuko tesiarekin. Haren fruitu da "Sorginen abokatua. Euskal sorginak eta Espainiako Inkisizioa" izenburuko liburua, 1980an ingelesez eta 1983an gaztelaniaz argitaratua.

Danish Folklore Archives-en ikerketako zuzendaria izan da 1965etik 2002ra bitarte. Sorginei eta Inkisizioari buruz egin dituen ikerketei esker, gai horietan munduan den espezialista hoberena da. Haren emazteak, Marisa Rey-Henningsenek, gaztelaniara itzuli du senarraren obra. Gustav Henningsenen eta Marisa Rey-Henningsenen artxibo eta liburutegi pertsonalak Nafarroako Unibertsitate Publikoan daude.
 

Logo de la UPNA      Logo del Gobierno de Navarra            

 

Programa

10:00. Omenaldia Gustav Henningseni eta Marisa Rey-Henningseni

  • Ramón Gonzalo García jauna. Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorea.
  • Rebeca Esnaola Bermejo andrea. Nafarroako Gobernuko Kulturako eta Kiroleko kontseilaria.
  • Mariah Rey Markvig andrea Gustav Henningsenen eta Marisa Rey-Henningsenen alaba.

Tokia: Olibondoak eraikineko ekitaldi-aretoa.
 

10:30. Bisita gidatua

  • Mikroerakusketa: “Gustav Henningsenen eta Marisa Rey-Henningsenen legatua NUPen”. 
    Tokia: NUPeko Liburutegia. Ikasketa-gela. 
  • Erakusketa: “Europako Brujomania. Gertakariak eta Mitoak”, Gustav Henningsenena.
    Tokia: NUPeko ikasgelategia. Bigarren solairua. 
     

12:00. Aurkezpena: “Gustav Henningsen eta Marisa Rey-Henningsen funts dokumental eta bibliografikoa NUPen”

  • Roldán Jimeno Aranguren jauna. NUPen idazkari nagusia. 
  • Ignacio Panizo Santos jauna. Liburutegi Nazionalaren Artxibo Ataleko burua. 
  • Iñaki Montoya Ortigosa jauna. NUPeko Agirien Kudeaketaren eta Artxibo Nagusiaren Ataleko burua. 
  • Carmen Echeverria Arambillet andrea. NUPeko Liburutegiaren zuzendaria. 

Tokia: Soforak eraikineko batzar-gela.
 

13:00. Bisita “Gustav Henningsen eta Marisa Rey funts dokumental eta bibliografikora”

Tokia: NUPeko Artxibo Nagusian hasi, eta Liburutegian bukatuko da.
 

Izen-ematea

Ez da izenik eman behar aldez aurretik. Ekitaldiak irekiak dira (afaroa bete arte).