Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Presentación

Enpresa eta erakunde arrakastatsuak jakitun dira merkatuak eskatzen dituen gaitasun eta trebetasun tekniko zein pertsonalak dauzkaten langileak behar dituztela. Horretarako, laster eboluzionatzen duen ezagutza teknologikoan eguneratuta egon behar dute, sektore guztiak etengabe eraldatzen direlako eta aurrerakuntza zientifiko-teknikoen ondorioz profesionalek beren burua birziklatu behar dutelako eta berritasunei begira egon. Giza faktorea funtsezkoa da, eta entitateek prestakuntza eguneratua eta kalitatezkoa eskaini behar diete beren langileei, ezagutza hori har dezaten.


Gobernu eta administrazioek enpresako prestakuntza programak sostengatzen dituzte, enplegugarritasuna hobetzeko eta merkatu globalean beren sektore produktiboen lehiakortasunari eusteko.


NUPek, Unibertsitate-Gizarte Fundazioaren bidez, profesionalen prestakuntza jarraitua bultzatzen du, enpresentzako In Company prestakuntza programen bitartez.


Aukeratu zure programa!

 

Programa korporatiboak

Aukeratu NUPeko master, graduondo eta ikastaroen eskaintzaren barnean; eskaintza zabal eta kalitatezkoa, entzute handiko irakasle klaustro batek bermatua eta prestakuntza ekintzaren beharretara egokitutako formatuan.

Egokitu prestakuntza zure erakundearen beharretara, malgutasun maila desberdinekin:

  • Aukeratu NUPeko prestakuntza jarraituaren eskaintzaren barnean, katalogo zabala barnean biltzen duena. Hautatu zure erakundeak behar duen programa, eta bere egoitzan edo gure instituzioan egingo dugu.
  • Egokitu zure erakundearen beharretara NUPeko katalogoaren gure edozein programa, honen arabera:
    • Prestakuntza programa: edukiak enpresaren errealitatera hurbiltzen ditugu, kasu praktikoen bidez edo helburu estrategiko korporatiboekin bat etortzen diren modulu espezifiko en bidez.
    • Iraupena eta ordutegia: malguak gara, erakundeko langileen beharren edo komenigarritasunaren arabera.
    • Metodologia: lanabes digitalak eskaintzen ditugu, zure erakundeari hobeki egokitzen den ikaskuntza-metodologia aukeratu ahal izan dezazun.
    • Kolaboratzaileak: kolaboratzailerik onenak hautatzen ditugu eta saioak eginez, zure erakundeko aditu propioei parte hartzeko aukera ematen diegu.
  • Diseinatu zeure programa. Azaldu gure adituei zure erakundeak behar dituen betebehar estrategikoak eta prestakuntza beharrak, behar duzun prestakuntza programa sortzeko.
     

Talentua garatzeko programak

Zeharkako gaitasunak eta kudeatzeko trebetasunak, funtsezkoak edozein erakundetan.

 

Talentua hartzeko programak

Profesionalen prestakuntza, erakundearen beharren arabera, hautagaiak enpresetan sar daitezen prestatzeko.

 

Talde handientzako prestakuntza programak

Talde handientzako prestakuntza programen kudeaketa integrala, enpresa eta instituzioekin lotura dutenentzat edo populazio edota lurraldean hedapen handia dutenentzat.

 

Harremanetarako

Unibertsitate-Gizarte Fundazioa
Prestakuntza Jarraituko Zerbitzua
Arrosadiko campusa. Sario eraikina
31006 Iruñea
Telefonoak: + 34 948 16 9770 / +34 948 16 9813
fundacion.formacion@unavarra.es
www.unavarra.es\fundacionuniversidadsociedad