Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Lan eskaintzak

Enpresentzako informazioa

Aurkezpena

Ofertas de empleo perfil universitario

UNIBERTSITATEKO PRESTAKUNTZA DUTEN PROFESIONALAK KONTRATATU NAHI DITUZU ZURE ERAKUNDERAKO?


NUP Fundazioak lagunduko dizu balio handieneko profilak aurkitzen.

Zenbait zerbitzu eskaintzen dizkizugu, batzuk sinpleak eta beste batzuk konplexuagoak, zure ezaugarrien arabera nahi duzuna aukera dezazun. Guk lagunduko dizugu unibertsitateko junior edo senior profilak dituzten hautagaiak errazago aurkitzen kontuan hartuta lanpostu teknikoetarako, taldeburu izateko edo zuzendaritza-karguetarako behar dituzun.

 

Esaguzu nolako profilaren bila zabiltzan, eta guk lagunduko dizugu hautagai egokia bilatzen!

 

gure zerbitzuakconnectupna  más información

 

Gure Zerbitzuak

1. LAN ESKAINTZEN BERRI EMATEKO ZERBITZUA

Zerorrek eskura ezazu argitaratu dituzun eskaintzetan izena eman duten pertsonen curriculuma.

 

Zer eginen dugu guk?

Etengabe ari garenez Nafarroako unibertsitate-ingurunean enplegagarritasuna sustatu nahian, NUP Fundazioa erreferentzia bat da lan aukerak bilatzeko. Argitaratu zure lan eskaintzak doan gure lan poltsan, eta zerorrek eskuratuko duzu zure hautaketa-prozesuan parte hartu nahi duten pertsonen curriculuma.

 

Baldintza ekonomikoak

Doakoa da zerbitzua.

 

2. HAUTAGAIEN AURREAUKERAKETA

Zuk egin ordez, guk identifikatuko ditugu hautagai egokienak, zuk eskatutakoari hobekien egokitzen zaizkionak, eta curriculumen lehenbiziko baheketa eginen dugu zure hautaketa-prozesuak errazagoak eta eraginkorragoak izan daitezen.

 

Zer eginen dugu guk?

Ez dugu beti hautagai profil bera bilatzen; horregatik, gure zerbitzuak, lehenbizi, mikroaholkularitza-lan bat egiten du: gure langile espezializatuek zure bilaketa-irizpideak aztertzen dituzte prozesua zure beharretara egokitzeko.

Etengabe eguneratzen dugu hautagaien lan poltsa, eta lan eskaintza bakoitzean segmentutan bereizten ditugu kontaktuak, lanpostuaren ezaugarrien araberako bidalketa pertsonalizatua egiteko.

Gure difusio bide propioak ditugu, eta NUPen Lagun eta Ikasle Ohien Programako kontaktu aktiboen sarea ere badugu, zeinari esker ia 15.000 lagunek segitzen baitute Unibertsitateari loturik.

Gainera, aliantzak eratzen ditugu beste entitate batzuekin eta enplegurako atari espezifiko eta orokorrekin zure eskaintzarako profil egokienak aurkitzeko.

Lan eskaintza batean interesa dutenen curriculumak jaso ondoren, profil guztiak berrikusi, eta baheketa tekniko bat egiten dugu, eta, horrela, hasieran ezarritako baremazio irizpideak aplikatzen ditugu.

 

Baldintza ekonomikoak

Hautagaien aurreaukeraketa egiteko zerbitzuak 650 € balio du (BEZik gabe).

 

3. HAUTAGAIEN AUKERAKETA

Curriculum egokiak izatea aldez aurreko pauso bat baizik ez da langileak hautatzeko prozesuan. Gure taldeak bere esperientzia jartzen du zure esku prozesu osoa kudeatzeko.
 
 

Zer eginen dugu guk?

Zure eskaintzara hobekien egokitzen diren hautagaitzak proposatzearren, egiaztatu egiten dugu hautagaien profil profesional osoa eta ea egiazko interesa duten lanpostua lortzeko.

Gainera, elkarrizketa sakonak egiten ditugu, eta dokumentazioa erkatu, erreferentziak eskatu, eta hautagai bakoitzaren gaitasunak ebaluatzen ditugu tresna espezializatu eta objektiboekin.

Gero, txosten bat emanen dizugu zure lan eskaintzarako egokienak diren hautagaiak proposatzeko. Gainera, aukeraketa-prozesuan lagunduko dizugu jakitearren hautatu duzun pertsona ongi egokitzen ote den lanpostura eta enpresa kontent ote dagoen oro har.

 

Baldintza ekonomikoak

Hautagaien aurreaukeraketa egiteko zerbitzuak 1.500 € balio du (BEZik gabe

 


Jarri hemen zure eskaintza

 

Sar zaitez lan eskaintzak kudeatzeko ConnectUPNAplataforman. Hor, idatzi zure lan eskaintzaren datuak eta eskatu eskaintza argitaratzeko.

Zure entitatea erregistratua ez badago, emaiozu alta eskuineko menuaren bidez. Erabiltzaile aktiborik ez baduzu, eskatu iezaiozu zure entitateko arduradunari edo jar zaitez harremanetan gurekin.

 

CONNECTUPNA 

 


 +Info

Informazio gehiago nahi baduzu, galde iezaiozu zure aholkulariari edo jarri harremanetan talde komertzialeko kideekin universidad.sociedad@unavarra.es helbidera idatziz edo 948 169812 telefonora deituz.

Prozesu pertsonalizatua behar duzu hautagaiak aukeratzeko? Egin iezaguzu kontsulta!

 


Zerbitzuen baldintzak:

NUP Fundazioak ematen dituen lan arloko bitartekaritza-zerbitzuak unibertsitatearen eremukoak dira; hortaz, prestakuntza-maila horretako eta indarreko legeen araberako profilentzat diren lan eskaintzak baizik ez ditu argitaratuko Fundazioak. NUP Fundazioak beretzat gordetzen du eskubidea egokiak iruditzen ez zaizkion lan eskaintzak ez argitaratzeko. NUP Fundazioak nahi bezala eta nahi duen kanaletan emanen du lan eskaintzen berri.

Lan eskaintzen berri doan emateko zerbitzuan, gehienez ere 8 curriculum jarriko ditu kontsultagai NUP Fundazioak, eta ez du baloratuko egokiak diren edo ez enpresak edo entitateak eskatu duen profilerako. Hautagaien aurreaukeraketarako zerbitzuaren kasuan, NUP Fundazioak identifikatu dituen hautagaitzetatik 6 jarriko ditu gehienez. Hautagaiak aukeratzeko zerbitzuan, berriz, gehienez ere 3 hautagai proposatuko ditu NUP Fundazioak. Kasu guztietan, ConnectUPNA plataforma erabiliko da hautagai aukeratuen profilak kontsultatzeko, eta argitaratutako eskaintza bakoitzean espresuki izena emandakoen curriculumak baizik ezin izanen dira ikusi.

Entitateek proposatu dituzten lan eskaintzak berrikusteko, 3 lanegun izanen dira. NUPeko lan poltsan emanen dira argitara, eta 10 egunez egonen dira hor gutxi gorabehera.