|
Ikasgaiaren kodea: z/g.
Mota: Hautaketa Libreko irakasgai espezifikoa
Kreditu kopurua: 4,5
Lauhilekoa: Bigarrena
Ordutegia: Asteazkenak 13:00etatik 15:00etara eta ostegunak
13:00etatik 14:00etara
Irakaslea: Juankar Lopez-Mugartza Iriarte
Helburuak
Unibertsitateko ikasle euskaldun alfabetatu eta kulturadun batek
euskal literatura garaikidearen arloan menperatu behar dituen
ezagutza teorikoez ikasle hura bera hornitu eta irakaspide hauez
baliatuz, bere ahalmen sortzailea landu eta teknika egokiaz adieraz
dezan.
Metodologia
Ikasgaia arras praktikoa izanen da, testuen toki-denborazko kokapena,
dagozkien genero literarioak, aipatzen diren edukiak eta horiek
antolatzeko aukeratu diren egitura formalak euskal egileek idatzi
testu iruzkinak baliatuz aztertuko ditugu. Era berean, idazleek
aukeratu baliabide estilistikoak ezagutzeko testuen azterketari
ekinen zaio. Literatur tailerra ikasgai honen ardatza dugu, ikaslearen
ahalmen sortzailea saiatzera bultzatuko baitu irakasleak, euskal
testu garaikideen egokitzapenak eta erkaketak egitera adoretuko
dituelarik, betiere, egungo egileenganako hurbiltasuna sortze
aldera.
Edukiak
1. Euzko Pizkundea
1.1. Euskaltzaindiaren sorrera eta Resurrección Mª
de Azkue
1.2. Arturo Kanpion, Aita Barandiaran eta beste idazle batzuk
1.3. Eusko Pizkundeko aldizkariak eta jeltzaleen eragina
1.4. Pizkundeko prosa: Ebaristo Bustintza "Kirikiño"
eta Txomin Agirre
2. Euzko Pizkundeko olerkariak
2.1. Jose Maria Agirre "Xabier Lizardi"
2.2. Estepan Urkiaga "Lauaxeta"
2.3. Beste olerkari batzuk
3. Gerra ondoko literatura
3.1. Erbestearen saminez, Mexico, Argentina eta Guatemala
3.2. Arantzazu eta Egan aldizkaria
3.3. Nikolas Ormaetxea "Orixe", Euskaldunak
3.4. Gerra ondoko eztabaidak eta beste idazle batzuk
4. Haustura, 1964
4.1. Olerkigintza berria, Gabriel Aresti eta Harri eta Herri
4.2. Munduak gezurra diotsu, bihotza
4.2. "Txillardegi", existenzialismoaren nobelagilea
4.3. Jon Mirande eta Txomin Peillen, Pariseko euskaldunak
5. Ez dok amairu, 1966
5.1. Koldo Mitxelena eta Arantzatzuko kongresua, 1968 Euskara
Batua
5.2. Poesiaren eta musikaren garai berriak (1968-1975), Xabier
Lete
5.3. Diktaduraren azken urteetako prosa, eleberriak eta alegi
mingotsak
6. Transizioa, 1975-1980
6.1. "USTELA" Bernardo Atxaga eta Koldo Izagirre
6.2. "POTT banda" eta Joseba Sarrionaindia
6.3. 100 metro eta beste lan batzuk
7. Egungo euskal literatura
7.1. Euskal Literaturaren bide berriak
7.2. Egungo nafar idazleak
Ebaluaketa irizpideak
Ikasleak kurtsoan zehar erakutsi duen jarrera parte-hartzailea
batetik eta egingo diren lanen kalitatea bestetik oso kontuan
hartuko dira kalifikazioa jartzeko unean. Izan ere, kurtso bukaerako
azterketaz gainera, hauexek dira gainditu beharreko ariketak:
Liburu baten azterketa kritikoa eta zenbait testu-iruzkin, egokitzapen
eta idazlan.
Bibliografia
ALTUNA, Patxi (1972), Mitxelenaren idazlan hautatuak, Etor, Bilbo.
ARRONDO, Bittor et al. (1984), Hitzez hitz, Erein, Donostia.
BUTRON, Joseba (1986), Euskal hizkuntza eta literatura, Donostia
: Erein, D.L. 1986
BUTRON, Joseba eta DE PEDRO, Jokin (1994), Testuak aztertzen,
testu tekniko eta literarioen iruzkina, Graphycems, Nafarroa.
EGILE BATZUK (1981), Euskal linguistika eta literatura, bide berriak,
Deustuko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua: Bilbo.
ETXEBERRIA, Guillermo (1985), Euskal literatura, Euskal Herriko
Unibertsitatea: Leioa
EUSKAL IDAZLEEN ELKARTEA, Hegats, Literatur aldizkaria. Donostia.
EZEIZA, J., LEKUONA, M. eta ALTUNA, E. (1995) Esalditik testura
(euskaraz trebatzen). Gaiak, Bilbo.
ITUARTE, Mari Eli (1996), Euskal hizkuntza eta literatura 1, Bilbo:
Mensajero: Bruño
IZAGIRRE, Koldo eta MENDIGUREN, Xabier (1998), Euskal Literaturaren
Antologia. Elkarlanean.
JUARISTI, Jon (1987), Literatura vasca, Taurus, Madril.
KORTAZAR, Jon (1990), Literatura vasca s. XX, Etor, Donostia.
________ (2000), Euskal literatura XX mendean, Las Tres Sorores:
Prames: Zaragoza.
_________(2002), Diglosia eta euskal literatura, Utrusque Vasconiae:
Donostia.
LUR ENTZIKLOPEDIA TEMATIKOA (1997), Euskal Hizkuntza eta Literatura,
Lur, Bilbo.
MITXELENA, Koldo (1988), Historia de la literatura vasca, Erein,
Donostia.
ONAINDIA, Aita (1973), Euskal literatura, Bilbao : [S. Onaindia]
SARASOLA, Ibon (1976), Historia social de la literatura vasca,
Akal, Madril.
SPANG, Kurt (1979), Fundamentos de Retórica, Eunsa, Iruñea.
TORREALDAI, Juan Mari (2000), Artaziak. Euskal liburuak eta Francoren
zentsura 1936-1983, Susa: Donostia.
URKIZU, Patri (1978), Lengua y Literatura vasca, Luis Haranburu:
Donostia.
VILLASANTE, Luis (1979), Historia de la literatura vasca, Aranzazu.
ZABALA, Enrike (1981), Euskal alfabetatzeko literatura, Pax, Lazkao.
ZARATE, Mikel (1978), Euskal literatura, Leopoldo Zugaza, Durango.
|