Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2023/2024 | Beste urte batzuk:  2022/2023 
Bioteknologiako Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 506890 Irakasgaia: GRADU AMAIERAKO LANA
Kredituak: 12 Mota: Ikasmaila: 4 Iraupena: 2º S
Saila:
Irakasleak:
MURILLO PEREZ, ROSA MARÍA (Resp)   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

GRADU BUKAERAKO LANA

Gora

Gaitasun orokorrak

2OG - Ikasleek beren ezagutzak beren lanetan edo bokazioetan modu profesionalean aplikatzen jakitea, eta beren ikasketa arloan arrazoiak prestatuz eta defendatuz eta arazoak konponduz erakusten diren gaitasunak edukitzea.

3OG - Ikasleek datu esanguratsuak biltzeko eta interpretatzeko ahalmena izatea (normalean beren ikasketen arlokoak), bakoitzak bere iritzia eman dezan, eta horrekin batera zenbait gai sozial, zientifiko edo etikori buruzko hausnarketa egin dezan.

4OG - Ikasleak gauza izatea, bai jende espezializatuari eta bai espezializatu gabeari ere, informazioa, ideiak, problemak eta konponbideak jakinarazteko.

5OG - Ikasleek geroko ikasketak autonomia maila handiarekin hasteko beharrezkoak diren ikasteko trebetasunak garatu izatea.

Gora

Berariazko gaitasunak

3ZG -Informazioa, araudiak eta arautegiak bilatzeko eta erabiltzeko ahalmena, nork bere jarduera eremuari dagokiona.

2ZG - Ahoz eta idatziz eraginkortasunez komunikatzeko ahalmena izatea.

6ZG - Zientzien esparruan ekiteko eta berritzeko ahalmena izatea.

6GE - Ariketa original bat banaka egiteko eta Unibertsitateko epaimahai baten aurrean aurkezteko eta defendatzeko ahalmena izatea. Ariketa hori Bioteknologiaren arloko proiektu profesional bat izanen da, zeinetan ikasleak aurreko moduluetan hartu dituen gaitasunak laburbilduko eta integratuko baititu.

Gora

Ikasketaren emaitzak

1IE. Ariketa original bat banaka egitea, aurkeztea eta defendatzea. Ariketa hori Bioteknologiaren arloko proiektu profesional bat izanen da, zeinetan ikasleak aurreko moduluetan hartu dituen gaitasunak laburbilduko eta integratuko baititu.

Gora

Metodologia

Metodologia - Jarduera Ordu presentzialak Ordu ez presentzialak
5.J Ikasleak beren kabuz ikastea eta lan egitea 199 100
7.J Ebaluazio probak 1 -
Guztira 200 100

Gora

Hizkuntzak

Gaztelania, euskara, ingelesa edo Europako Unibertsitate Eremuko beste edozein hizkuntza ofiziala.

Gora

Ebaluazioa

Ikaskuntzaren emaitzak Ebaluaziorako jarduera Pisua (%) Errekuperatzekoa den edo ez Eskatzen den nota minimoa
1IE. Banakako lana prestatzea: Irakasgaiaren parte bat aplikatzen, aztertzen, garatzen edo biltzen duen banakako lana. % 60 Errekuperatzeko moduko lana da, irakasleak ezartzen dituen jarraibideen arabera zuzenduz gero eta ezartzen dituen egunetan aurkeztuz gero. 5
1IE. Defentsa % 40 Ezin da errekuperatu -

Bioteknologiaren arloko lana izanen da, zeinetan ikasleak aurreko moduluetan hartu dituen gaitasunak laburbilduko eta integratuko baititu.

Gora