Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2023/2024 | Beste urte batzuk:  2022/2023  |  2021/2022  |  2020/2021  |  2019/2020 
Erizaintzan Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 401105 Irakasgaia: OSASUN ZIENTZIETAN APLIKATURIKO ESTATISTIKA
Kredituak: 6 Mota: Oinarrizkoa Ikasmaila: 1 Iraupena: 1º S
Saila: Estatistika, Informatika eta Matematika
Irakasleak:
PORTILLA MANJON, MIREN IOSU (Resp)   [Tutoretzak ] ARRIZIBITA IRIARTE, OLAST   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Modulua: Oinarrizko Zientziak.

Irakasgaia: Estatistika

Gora

Deskripzioa/Edukiak

Estatistikarako sarrera. Oinarrizko kontzeptuak eta datuen antolakuntza. Posizio edo joera zentral eta ez-zentraleko neurriak. Sakabanatze neurri absolutu eta erlatiboak. Forma neurriak. Bi aldagairen banaketak. Erregresio eta korrelazioa. Probabilitatea eta zorizko aldagaiak. Inferentzia estatistikoaren sarrera. SPSS pakete estatistikoaren erabilera eta aplikazioak.

Gora

Gaitasun orokorrak

GAITASUN OROKORRAK

Oinarrizko gaitasun hauek (CB) eskuratu beharko lituzkete ikasleek irakasgai honetan:

CB-1. Ikasleek bigarren hezkuntza orokorrean oinarritzen den ikas-arloko jakintza ezagutzen eta ulertzen dutela frogatu dute eta beren mailak, testu liburu aurreratuetan bermatzeaz gain, bere ikas-arloko abangoardietatik datozen ezaguerak ere baditu. 

Zeharkako gaitasun hauek (CGT) eskuratu beharko lituzkete ikasleek irakasgai honetan:

CGT-1. Analisi eta sintesi-gaitasuna.

CGT-3. Ama-hizkuntzan mintzatu eta idazteko gaitasuna.

CGT-5. Ikasteko gaitasuna.

CGT-6. Informazioaren gestiorako trebetasuna.

CGT-7. Kritika eta autokritika-gaitasuna.

CGT-10. Problema-konponketa.

CGT-11. Erabakiak hartzeko gaitasuna.

CGT-12. Taldean lan egiteko gaitasuna.

CGT-16. Gaian adituak ez diren pertsonekin komunikatzeko gaitasuna.

CGT-20. Konpromezu etikoa izateko gaitasuna.

Gora

Berariazko gaitasunak

Moduluaren berariazko gaitasunak

Oinarrizko prestakuntza komuneko gaitasun espezifiko hauek (ECB) eskuratu beharko lituzkete ikasleek irakasgai honetan:

 

ECB-11 Teknologia zein informazio eta komunikazio-sistemak osasun zainketan aplikatzeko gaitasuna.

ECB-16 Planteatuko problema eta datu motaren arabera metodo deskribatzaile egokiak aplikatzeko gaitasuna.

ECB-17 Lortutako emaitzak modu zuzen batean interpretatzeko oinarrizko hizkera estatistikoa ezagutu eta erabiltzen jakitea.

ECB-18 Probabilitate kalkuluaren oinarrizko kontzeptuak eta osasun zientzietan gehien aplikatzen diren banaketak ezagutu.

ECB-19 Inferentzia estatikoaren teknikak ulertu, populazioaren gaineko informazioa ateratzeko eta erabakiak hartzeko gaitasuna.

ECB-20 Programa informatiko bat erabiliz problema estatistikoak ebazteko gaitasuna.

ECB-21 Erizaintzako problemak termino estatistikoetan planteatzeko gaitasuna

Gora

Ikasketaren emaitzak

Irakasgaiaren bukaeran ikasleak gai izango dira:

R1. Ezaugarri bakar bateko datuen eta bi ezaugarriren arteko erlazioaren analisia ulertzea.

R2. Ordenagailua erabiltzen ikastea datuen analisia eroso eta erraz egiten hasteko.

R3. Probabilitatearen oinarrizko kontzeptuak ezagutzea probabilitate eredua ulertzeko.

R4. Zorizko aldagaiaren eta haren probabilitate banaketaren pertzepzio argia izatea banaketetako balio tipikoak zuzen kalkulatzen eta interpretatzen ikasteko.

R5. Probabilitate banaketa ohikoenak zein diren eta zer propietate dituzten jakitea.

R6. Estatistikarekin zerikusia duten gaiak eta problemak formulatzeko eta ebazteko gaitasun eta abileziak eskuratzea.

Gora

Metodologia

Irakaskuntza-metodologiak Bertaratze orduak Ez bertaratze orduan
Ikasgai magistralak 28  
Praktikak/mintegiak/tallerrak 28  
Azterketak 4  
Ikaslearen lana   83

 

 

Gora

Hizkuntzak

Euskara.

Gora

Ebaluazioa

 

Ikaskuntzaren emaitza Ebaluazio jarduera Pisua (%) Errekupera daitekeen edo ez Eskatzen den nota minimoa
R1, R6 Proba objektibo praktikoa (idatzizkoa). 30% Bai Ez
R1, R2, R6 Bakarkako edota taldekako lanaren ebaluazioa. Problemen ebazpena eta kasuen ikasketa (ordenagailuarekin). 30% Bai Ez
R3, R4, R5, R6 Idatzizko proba objektiboa. 40% Bai Ez

 

Berreskurapen azterketan irakasgai osoa ebaluatuko da, idatzizko eta ordenagailu proben bidez.

 

Gora

Gai-zerrenda

1. Gaia: Estatistika deskribatzailea
Sarrera, definizioak eta oinarrizko kontzeptuak.
Maiztasun-taulak eta grafikoak.
Posizio edo joera zentral eta ez-zentrako neurriak.
Sakabanatze neurriak. Aldagai tipifikatua.
Forma neurriak.

2. Gaia: Aldagai biko estatistika
Sarrera, datuen aurkezpena eta taldekako analisi deskribatzailea.
Kontingentzia taulak.
Erregresioa eta korrelazioa.

Gaia 3: Probabilitatea
Probabilitatearen oinarrizko terminologia.
Probabilitatearen erregelak.
Probabilitate baldintzatua eta independentzia.
Probabilitate Osoaren Teorema eta Bayes-en erregela.

Gaia 4: Probabilitate banaketak
Zorizko aldagaia.
Zorizko aldagai diskretuak. Banaketa binomiala.
Zorizko aldagai jarraituak. Banaketa normala.

Gaia 5. Inferentzia estatistikoaren sarrera
Laginketara sarrera.
Estimazio puntuala eta konfidantza tarteak.
Hipotesi kontraste parametrikoak eta ez-parametrikoak.

1.go, 2. eta 5. gaietan ikusitako kontzeptuak aplikatuko dira ariketa praktikoak ordenagailuan SPSSrekin ebazteko.

Gora

Praktika esperimentalen programa

Talde ertaineko praktikak informatikako geletan, SPSS pakete estatistikoarekin.

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


Klaseko materiala aldez aurreitk egongo da eskuragarria NireIkasgelategian.

Bibliografia osagarria:

  • Portilla, M. I., Eraso, S., Gale, C., García, I., Moler, J. A., Palacios, M. B. (2006). Manual práctico del paquete estadístico SPSS para Windows. Universidad Pública de Navarra.
  • Martín A., Luna del Castillo, J. de D. (2004). Bioestadística para las Ciencias de la Salud (5ª ed.). Norma
  • Wayne W. Daniel. (2008). Bioestadística: base para el análisis de las ciencias de la salud (4ª ed.). Limusa Wiley.

Gora

Non emango den

Campus de Pamplona: Salud.

Lugar (Facultad de Ciencias de la Salud).

https://www.unavarra.es/conocerlauniversidad/campus/campus-de-ciencias-de-la-salud/presentacion?submenu=yes

 

Gora