Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2023/2024 | Beste urte batzuk:  2022/2023  |  2021/2022  |  2020/2021  |  2019/2020 
Erizaintzan Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 401102 Irakasgaia: GIZA FISIOLOGIA
Kredituak: 6 Mota: Oinarrizkoa Ikasmaila: 1 Iraupena: 1º S
Saila: Osasun Zientziak
Irakasleak:
ARRAZOLA ZABALETA, M. ARANZAZU (Resp)   [Tutoretzak ] MENDAZA LAINEZ, SAIOA   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Fisiologia

Gora

Deskripzioa/Edukiak

Fisiologiarako sarrera eta homeostasiaren kontzeptua. Fisiologia bizi-zikloaren etapa guztietan. Organo, sistema eta aparatu desberdinen fisiologia-ikasketa.

Gora

Gaitasun orokorrak

Oinarrizko gaitasunak

Oinarrizko gaitasun hauek (CB) eskuratu beharko lituzkete ikasleek irakasgai honetan:

CB-1. Ikasleek bigarren hezkuntza orokorrean oinarritzen den ikas-arloko jakintza ezagutzen eta ulertzen dutela frogatu dute eta beren mailak, testu liburu aurreratuetan bermatzeaz gain, bere ikas-arloko abangoardietatik datozen ezaguerak ere baditu.

 

Zeharkako gaitasunak

Zeharkako gaitasun hauek (CGT) eskuratu beharko lituzkete ikasleek irakasgai honetan:  

CGT-1. Analisi eta sintesi-gaitasuna.

CGT-3. Ama-hizkuntzan mintzatu eta idazteko gaitasuna.

CGT-5. Ikasteko gaitasuna.

CGT-6. Informazioaren gestiorako trebetasuna.

CGT-7. Kritika eta autokritika-gaitasuna.

CGT-9. Ideia berriak sortzeko gaitasuna.

CGT-10. Problema-konponketa.

CGT-12. Taldean lan egiteko gaitasuna.

CGT-21. Kalitatearen ardura. 

Gora

Berariazko gaitasunak

Oinarrizko prestakuntza komuneko gaitasun espezifiko hauek (ECB) eskuratu beharko lituzkete ikasleek irakasgai honetan:

ECB-1. Giza-gorputzaren egitura eta funtzioa ezagutzeko gaitasuna.

ECB-2. Zelula eta ehunen oinarri molekular eta fisiologikoak ulertzeko gaitasuna

Gora

Ikasketaren emaitzak

Irakasgai honetarako ezarritako helburuak ondorengo ikasketaren emaitzak lortzeko dira:

R1. Giza-gorputzaren organoen eta aparatuen funtzioak eta funtzionamendua ulertzea.

R2. Aparatuen funtzionamendua nola erregulatzen den azaltzea.

R3. Organismoaren homeostasia mantentzeko nola laguntzen diren elkarren artean aparatuak aztertzea.

R4. Zenbait teknika erabiltzea organo eta gorputz-aparatu batzuen funtzionamendua aztertzeko.

R5. Organo edo aparatu baten funtzionamenduaren aldaketak zerikusia duten osasunaren galerarekin ebaluatzea.

Gora

Metodologia

Irakaskuntza-metodologiak Saio-orduak. Ikasteko orduak
A-1. Ikasgai-magistralak 42  
A-2. Praktikak/mintegiak 15  
A-4. Azterketak. 3  
A-5. Ikaslearen lana   90
Guztira 60 90

Gora

Hizkuntzak

Euskara

Gora

Ebaluazioa

Ikaskuntzaren
emaitza
Ebaluazio
jarduera
Pisua (%) Errekupera
daitekeen edo ez
Eskatzen den
nota minimoa
 R1, R2, R3 Idatzitako azterketak(Teoria) 75%   Bai, azterketa baten bidez 5/10
 R4, R5 Praktiken azterketa 20%   Bai, azterketa baten bidez  -
 R4, R5 Irakaslearen behaketa eta oharrak ikaslearen partaidetzari buruz. 5% Ez  -

 

 

Ebaluazio moduaren deskribapena:

Ebaluaketa jarraitua

 

Irakasgai honen ebaluaketak 2 atal izango ditu: teoria-ebaluaketa eta praktika-ebaluaketa.

 

  1. Teoria-ebaluaketa

 

Eduki teorikoak ebaluatzeko 2 azterketa partzial egingo dira. Hauen data kurtso hasieran zehaztuko da.

Teoria azterketek hainbat galdera mota edukiko dituzte, batez ere galdera motzak eta test galderak.

Azterketa bakoitza gainditutzat emango da 10 puntutatik 5 puntu gutxienez lortzen badira. Irakasgaia gainditzeko, ebaluaketa jarraituan ez gainditutako azterketa, derrigorrez errekuperazio azterketan berreskuratu beharko da, Zentroak zehaztutako datan, hain zuzen ere.

Irakasgaiaren atal teorikoa gainditzeko derrigorrez bi partzialak gainditu beharko dira.

Irakasgaiaren atal teorikoaren nota bi azterketa hauen noten batez bestekoa izango da, eta honek irakasgaiaren azkeneko notaren %75a osatuko du.

 

  1. Praktika-ebaluaketa

 

Praktika saioak laborategiko praktikei eta mintegiei dagozkie.

Ebaluaketa honetan 2 atal egongo dira:

 

1. Eduki praktikoen ebaluaketa: azterketa baten bidez egingo da, eta honen data kurtso hasieran zehaztuko da. Azterketa honek praktiketan eztabaidatutako gaiei buruzko garapen laburreko galderak izango ditu. Nahiz eta derrigorrezkoa ez izan, honen nota 5 baino gutxiagokoa bada, azterketa errekuperatzeko aukera izango da errekuperazio azterketan, Zentroak zehaztutako datan. Azterketa praktikoak azkeneko notaren %20a osatuko du.

 

2. Praktika saioetan parte-hartze aktiboaren ebaluaketa: Praktika guztietara (7 praktika) joatea eta bertan aktiboki parte-hartzeak, atal honetan gehienezko nota lortzea eragingo du (10). Praktika bakoitzera ez joateak notaren zati proportzionala kentzea eragingo du. Atal honen nota ezingo da berreskuratu, eta azkeneko notaren %5a osatuko du. 

 

Errekuperazio-ebaluaketa

 

Ebaluaketa jarraituan gainditu ez diren atalak (5 baino gutxiagoko nota) errekuperazio-ebaluaketan berreskuratuko dira azterketa baten bidez, Zentroak zehaztutako datan. Azterketa teorikoen kasuan hau derrigorrezkoa izango da, eta praktiken azterketaren kasuan, hautazkoa. Beti ere, azken nota kalkulatzeko errekuperaketa notak erabiliko dira.

Irakasgaia gainditzeko, derrigorrezkoa izango da errekuperazio azterketa teorikoetan ateratako nota 4 edo gehiagokoa izatea. Baldintza hau ez bada betetzen, nahiz eta azken batez bestekoa 5 edo gehiagokoa izan, azken nota gehienez 4,9 izango da (EZ GAINDITUA). 

Ikasle batek Teoria gainditzen ez badu, baina Praktiken nota (azterketa + parte-hartzea) 5 edo gehiagokoa bada, Praktiken nota hurrengo kurtsorako gorde egingo da.  Ez da Behin ere Teoria nota hurrengo kurtsorako gorde egingo .

Gora

Gai-zerrenda

Teoriaren Programa.

 I. Sarrera.

1. gaia.             Fisiologia: sarrera. Fisiologiaren kontzeptua. Barne-ingurunea eta homeostasia. 

2. gaia.             Zelula. Mintz plasmatikoa: egitura, eta garraioa mintzean zehar.

 II. Nerbio-Sistemaren Fisiologia

3. gaia.             Nerbio-Sistemaren zelulak: neuronak eta neurogliaren zelulak.

4. gaia.             Nerbio-bulkada.

5. gaia.             Sinapsia.

6. gaia.             Muskulua: muskulu-uzkurketaren mekanismoa.

7. gaia.             Nerbio-Sistemaren antolakuntza funtzionala  Zentzumen-sistema. Sentsazio somatikoak. Ukimena, presioa eta bibrazioa. Termohartzea, nozizepzioa eta propiozepzioa.

8. gaia.             Kimiohartzea: dastamena eta usaimena

9. gaia.             Ikusmena.

10. gaia.         Entzumena. Oreka.

11. gaia.         Mugimenduaren kontrola: bizkarmuin, garun-azal eta entzefalo-enborraren funtzio motorea. Zerebeloaren eta gongoil basalen funtzioa.

12. gaia.         Nerbio-sistema autonomoa.

13. gaia.         Goi-mailako nerbio-funtzioak: oroimena, ikaskuntza eta hizkuntza.

 III. Sistema Endokrinoaren Fisiologia

14. gaia.         Hormonak. Definizioa eta sailkapena. Hormona-ekintzen mekanismoak. Hartzaileak eta sentikortasuna. Hormonen arteko interakzioa. Guruin endokrino zentralak: hipotalamo-hipofisi-sistema. Hormona tiroideoak. Giltzurrungaineko hormonak. Hormona pankreatikoak. Hormona sexualak   

 IV. Odolaren Fisiologia.

15. gaia.         Odola: funtzio nagusia eta konposizioa. Plasma eta proteina plasmatikoak. Globulu gorriak: bizi-zikloa. Hemoglobina. Odol-taldeak.

16. gaia.         Hemostasia eta koagulazioa

17. gaia.         Leukozitoak eta immune-erantzuna.

 V. Fisiologia Kardiobascularra.

18. gaia.         Bihotz-jarduera. Bihotz-muskuluaren fisiologia  Bihotz-bulkadaren hedapena Elektrokardiograma. Bihotz-zikloa. Gastu kardiakoaren kontzeptua. Bihotz-jardueraren erregulazioa.

19. gaia.         Zirkulazio periferikoa: presioa, erresistentzia eta fluxua. Arteria-sistemaren fisiologia Zirkulazio benosoa.

20. gaia.         Zirkulazio kapilarra eta linfa-sistema 

21. gaia.         Funtzio kardiobaskularraren erregulazioa.  Tonu baskularra  Presio arterialaren erregulazio-mekanismoak.

 VI. Arnas Fisiología.

22. gaia.         Biriketako aireztapena

23. gaia.         Gasen elkartrukea eta garraioa.

24. gaia.         Arnasketaren erregulazioa.

 VII. Giltzurrun-Fisiologia.

25. gaia.         Giltzurrun-funtzioa. Giltzurrun-iragazketa. Birxurgapen eta jariaketa tubularra. Mikzioa.

26. gaia.         Oreka hidroelektrolitikoa. Zelulaz kanpoko likidoaren bolumen, osmolaritate eta ioi-kontzentrazioaren erregulazioa.

27. gaia.         Azido-base oreka.

VIII. Digestio-Aparatuaren Fisiologia.

28. gaia.         Digestioa: ezaugarri orokorrak. . Digestioa ahoan. Irensketa.

29. gaia.         Urdaila: mugikortasuna eta jariaketa. Digestioa urdailean.

30. gaia.         Heste meharraren eta lodiaren fisiologia.

  IX. Ugalketaren Fisiologia.

31. gaia.         Gizonezkoen ugalketa-sistemaren fisiologia.

32. gaia.         Emakumezkoen ugalketa-sistemaren fisiologia:  ziklo obarikoa eta ziklo endometriala. Ernalketa eta ezarpena.

Gora

Praktika esperimentalen programa

1. Nerbio-Sistema.

  • Nerbio-bulkadaren abiaduraren azterketa (ordenagailuaren bidez).
  • Ukimen sentikortasunaren azterketa.
  • Erreflexuen azterketa.

2. Zentzumen bereziak.

  • Begiaren eredu fisikoa.
  • Diapasoiez bitarteko audiometria.

3. Odolaren fisiologia.

  • Hematokritoaren eta odol-taldeen azterketa, (ordenagailuaren bidez).
  • Odol-analisien emaitzen azterketa eta eztabaida.

4. Sistema kardiobaskularra.

  • Presio arterialaren neurketa, basaleko egoeran eta ariketa fisikoa egin ondoren.
  • Presio arterialarekin zerikusia duten kasu klinikoen azterketa eta eztabaida.

5. Arnas fisiología.

  • Arnas funtzioaren azterketa, kapnografo eta pulsioximetro bat erabiliz.
  • Kasu klinikoen azterketa eta eztabaida.

6. Giltzurrun-Sistema:

  • Giltzurrun-funtzioaren simulazioa (ordenagailuaren bidez): Glomerulu-iragazketaren eta gernuaren sortzearen azterketa.
  • Azido-base orekaren azterketa kasu klinikoen bidez.

 

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


Oinarrizko bibliografia:  
  1. Silverthorn DU. Fisiología humana: un enfoque integrado. 8ª ed. Buenos Aires: Médica Panamericana; 2019.
  2. Tortora GJ, Derrickson B. Principios de anatomía y fisiología. 15ª ed. Buenos Aires: Médica Panamericana; 2018.
  3. Patton KT, Thibodeau GA. Anatomía y fisiología. 8ª ed. Barcelona: Elsevier España; 2013.
https://biblioteca.unavarra.es/abnetopac/abnetcl.cgi?TITN=507824   Bibliografia gehigarria:  
  1. Hall J, Guyton AC. Guyton & Hall tratado de fisiología médica. 14ª ed. Madrid: Elsevier España; 2021.
  2. Koeppen BM, Stanton BA, editores. Berne y Levy, fisiología. 7ª ed. Barcelona: Elsevier España; 2018.
  3. Pocock G, Richards CD. Fisiología humana: la base de la medicina. 2ª ed. Barcelona: Masson; 2005.
  4. Stanfield CL. Principios de fisiología humana. 4ª ed. Harlow: Addison Wesley; 2011.
https://biblioteca.unavarra.es/abnetopac/abnetcl.cgi?TITN=546914  
  1. Dvorkin MA, Cardinal DP, Iermoli RH, directores. Best & Taylor, bases fisiológicas de la práctica médica. 14ª ed. Buenos Aires: Editorial Médica Panamericana; 2010.
  2. Silbernagl S, Despopoulos A, Fisiología: texto y atlas. 7ª ed. Madrid: Editorial Médica Panamericana; 2008.
   Praktiketarako Bibliografia:  
  1. Zao P, Stabler T, Smith L, Lokuta A, Griff E. PhysioEx(TM)9.0: simulaciones de laboratorio de fisiología. Madrid: Pearson; 2012.
https://biblioteca.unavarra.es/abnetopac/abnetcl.cgi?TITN=521699

 

Gora

Non emango den

Osasun-Zientzien Fakultatea

Barañain etorbidea z/g. 31008 Iruñea

Gora