Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2023/2024 | Beste urte batzuk:  2022/2023  |  2021/2022  |  2020/2021  |  2019/2020 
Lan Harremanetan eta Giza Baliabideetan Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 352303 Irakasgaia: LANAREN ZUZENBIDERAKO SARRERA
Kredituak: 6 Mota: Nahitaezkoa Ikasmaila: 2 Iraupena: 1º S
Saila: Zuzenbidea
Irakasleak:
LLORENS ESPADA, JULEN (Resp)   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Derrigorrezko irakasgaiak/ Zuzenbidea

Gora

Deskripzioa/Edukiak

Tituluaren Lan Zuzenbideko blokea irekitzen duen irakasgaia da hau, hortaz, ikaslea Lan Zuzenbidearen iturriekin trebatzea du helburu, hauek erraztasunez erabiliz. Horretarako, Lan Zuzenbidearen iturrien funtzioak eta hauek interpretatzeko erabiltzen diren printzipioak zehaztasunez mugatuko dira, baita hauek eta Lan Zuzenbidea nola aplikatzen den irakatsiz.

Horretan, zuzenbideko arlo guztiek orokor dituzten iturri generikoak errepasatuko dira, lan arloan aurkezten dituzten berezitasunak azpimarratuz, jakina, arreta bereziarekin Hitzarmen Kolektiboari dagokionez.

Era berean, Lan Administrazioaren, Laneko Ikuskatzailetzaren, Organo Judizialen, eta lan arautegia aplikatzen duten organoen konpetentzia eta funtzioen azaleko azalpen bat burutuko da.

Gai-zerrenda bukatzeko, Lan Zuzenbidearen objektua eta haren aplikazio eremuan aurkitzen diren erlazioen ikerketa egingo da. Hortaz, enpresariaren eta langilearen irudiak sakonki aztertuko dira.

Gora

Gaitasun orokorrak

Gaitasun orokorrak

  • Analisi eta sintesi gaitasuna (G1)
  • Ahoz eta idatziz komunikatzeko trebetasuna euskara hizkuntzan (G3)

Gora

Berariazko gaitasunak

Gaitasun bereziak

Harreman juridikoetan eta giza lanaren antolakuntza eremuaren arloan agertzen diren funtsezko oinarriak identifikatu: iturriak eta esparru subjektiboa (CE1)

Gora

Ikasketaren emaitzak

Gai bakoitzeko edukiak era koherentean sistematizatu

Gai bakoitzeko edukiekin erlazionatutako informazioa ezagutu, antolatu eta sailkatu

Kasu praktikoetan arazoak ebatzi eta erabakiak hartu

Giza baliabideen kudeaketa arduradun bat inspiratu beharko luketen printzipio etikoak barneratu

Berdintasun printzipioaren izaera transbertsala antzeman eta lan arloan izan dezakeen garrantzia zenbatetsi

Gora

Metodologia

  1. 1.    Irakaskuntza metodologia- Jarduera hezigarriak
 
Metodologia-Jarduerak Presentziazko orduak Ez presentziazko orduak
A-1 Klase teorikoak 30  
A-2 Praktikak 15 33
A-3 Eztabaidak, bateratze-lana, talde tutoretzak 15  
A-5 Materialen irakurketa   10
A-6 Banakako ikasketa   45
A-7 Azterketa, ebaluazio frogak 2  
A-8 Banakako tutoretza    
¿    
Guztira 62 88

Gora

Hizkuntzak

Euskara

Gora

Ebaluazioa

 

Ikaskuntzaren
emaitza
Ebaluazio
jarduera
Pisua (%) Errekupera
daitekeen edo ez
Eskatzen den
nota minimoa
R183, R120, R164, R167 Azterketa teoriko-praktikoa (gainditu eginbeharra ebaluazio jarraituko notak kontuan hartu daitezen) 60 BAI 5/10, bere zati proportzionalean
R164, R6, R124 Kasu praktikoen ebazpena 20 BAI  
R167 Jurisprudentzia irizpen bat egitea 20 BAI  

 

 

Irakasgaia gainditzeko bukaerako azterketan 10etik 5 edo gehiagoko emaitza beharko da (edo zenbatespenaren proportzionala). Bukaerako azterketan 10etik 5 baino gutxiagoko emaitza lortzekotan, ebaluazio jarraiko kalifikazioa kontutan izanen da, baina irakasgaiaren amaierako nota, ebaluaketa jarraia eta bukerako nota, ezingo da 10etik 4,9 baino altuagokoa izan. Deialdi orokorrean irakasgaia gainditzen ez duten ikasleek, ohiz kanpoko deialdian azterketa finala, zati teorikoa eta praktikoa, baita ebaluazio jarraia errepikatzeko aukera izango dute.

Gora

Gai-zerrenda

1. GAIA: LAN ZUZENBIDEAREN GARAPENA ETA ESANAHIA

1.1.- Lan Zuzenbidearen sorrera eragindako gatazka sozialak: industrial iraultza eta gizarte auzia

1.2.- Estatuaren interbentzionismoa lan harremanetan

1.3.- Lan Zuzenbidearen garapena Espainian: lehendabiziko langile araudietatik Konstituzio Espainola arte

1.4.- Lan Zuzenbidearen eraldaketa

1.5.- Lan Zuzenbidearen oinarriak

1.6.- Lan Zuzenbidea eta sistema juridikoa

2.- GAIA: LAN ZUZENBIDEAREN KONSTITUZIONALIZAZIOA

2.1.- Konstituzioa norma gorena bezala

2.2.- Langilearen oinarrizko eskubideak: eskubide indibidualak eta kolektiboak, espezifikoak eta inespezifikoak

2.3.- Oinarrizko eskubideen eta enpresa askatasunaren arteko dialektika

3. GAIA: LAN ZUZENBIDEAREN ITURRIAK

3.1.- Lan eremuan ahalmen arauemailea daukaten botere sozialak: produkzio iturriak eta iturri formalak

3.2.- Iturri estatalak:

                3.2.1.- Konstituzioa (igorpenaz), Legea eta lege-indarra duten gobernuaren xedapenak

                3.2.2.- Araudi-ahalmena eta lan-arautegia

3.3.- Autonomia Erkidegoen ahalmen arauemailea

                3.3.1.- Eskuduntza lan arloan

                3.3.2.- Eskuduntza Gizarte Segurantza eta Gizarte Sozialean

                3.3.3.- Eskuduntza esparrua enplegu eta ekonomia politikan

                3.3.4.- Autonomia Erkidegoen antolaketa administratiboa

3.4.- Iturri osagarriak eta beste iturriak

4. GAIA: NAZIOARTEKO ETA EUROPAKO ARAUAK (I)

4.1.- Lan Zuzenbidearen internazionalizazioa

4.2.- Lanaren Nazioarteko Erakundea (LANE)

                4.2.1.- Kideak eta egitura

                4.2.2.- LANEren arautzeko ekintza: Hitzarmenak, Gomendioak eta Erabakiak

4.3.- Beste erakunde internazionalak: Nazio Batuen Erakundea (NBE) eta Europar Kontseilua

4.4.- Aldebiko Tratatu internazionalak

4.5.- Europar Batasuna: erakuntza eta kontsolidazioa

4.6.- Europa Batasunaren instituzioak

5. GAIA: ARAU INTERNATZIONALAK ETA EUROPEARRAK (II)

5.1.- Europar ordenamendu juridikoa eta Estatu bakoitzaren integraziorako prozedura normatiboa

5.2.- Europar gizarte zuzenbidea

                5.2.1.-Zirkulazio askatasuna eta migrazio mugimendua

                5.2.2.- Lan baldintzen harmonizazio normatiboa

5.3.- Lan araua espazioan: aplikaziozko araudia zehaztu

6. GAIA: NEGOZIAZIO KOLEKTIBOA

6.1..- Autonomia kolektiboa

6.2.- Negoziazio Kolektiboaren tipologia

6.3.- Estatutu izaerako eta ez izaerako Hitzarmen Kolektiboen eraginkortasuna

6.4.- Negoziazio unitateak

 

7. GAIA: ESTATUTU IZAERAKO HITZARMEN KOLEKTIBOA

7.1.- Negoziazioaren subjektuak: legitimazioa eta negoziazio mahaiaren eraketa

7.2.- Hitzarmen Kolektiboaren edukiak eta limiteak

7.3.- Hitzarmen Kolektiboaren iraupena: iraunaldia, berrikusketa eta salaketa

7.4.- Hitzarmenaren konkurrentziaren debekua

7.5.- Enpresaren hitzarmen kolektiboaren aplikazio lehentasuna kontraten kasuan 

7.6.- Hitzarmenaren aplikazioa, interpretazioa eta konplimenduaren kontrola: gatazka konpontzeko irtenbide estrajudizialen papera

8. GAIA: LAN ZUZENBIDEKO ITURRIEN APLIKAZIO PRINTZIPIOAK

8.1.- Arauen konkurrentzia: arau hierarkia printzipioa, gutxienezko arauaren printzipioa, arau onena aplikatzeko printzipioa, modernitate printzipioa

8.2.- Estatu arautegi eta Hitzarmen Kolektiboen arteko erlazioa

8.3.- Langilearentzako baldintzarik onenaren printzipioa

8.4.- Langileen eskubideen ukaezintasuna

9.- GAIA: LAN ARAUTEGIAREN APLIKAZIOA: BABES ADMINISTRATIBOA

9.1.- Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetza: jarduketa ikuskatzailea

9.2.- Lan Administrazioaren zigortzeko ahalmena

                9.2.1.- Zigortzeko zuzenbidearen oinarrizko jakintzak

                9.2.2.- Zigor-prozesua

10. GAIA: LAN ARAUAREN APLIKAZIOA: LAN ESKUDIEEN BABES JUDIZIALA

10.1.- Babes judizialerako eskubidea eta lan jurisdikzioa

10.2.- Gizarte-arloko jurisdikzio-organoak

10.3.- Gizarte-arloko eskumena

10.4.- Prozedura arruntaren jakintza orokorrak eta errekurtsoak

11. GAIA: LANGILEA (I)

11.1.- Langilea: kontzeptua eta motak

11.2.- Lan kontrataziotik baztertutako subjektuak

12. GAIA: LANGILEA (II)

12.1.- Langile autonomoa

12.- Izaera bereziko lan harremanak

 

13. GAIA: ENPRESARIA

13.1.- Enpresaria: lan arloko kontzeptu juridikoa eta enpresari motak

13.2.- Enpresa eta lantokia

13.3.- Enpresa dimentsioa eta honen ondorio juridikoa: enpresa txikiak, ertainak eta handiak eta desberdintze irizpideak

13.4.- Enpresa taldeak

14. GAIA: ENPRESARIA: DESZENTRALIZAZIO PROZESUAREN FENOMENOA

14.1.- Obra edo zerbitzuzko kontratazioak eta azpi-kontratazioak

14.2.- Langileak legearen aurka lagatzea

14.3.- Aldi Baterako Laneko Enpresa (ABLE)

15. GAIA:

Analisi orokorra

Kasu praktiko orokorrak

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


Gizarte legeria orokorra (eguneratua), edozein argitaletxekoa: Civitas, Tecnos, Aranzadi etab.

Bibliografia orokorra:

- PALOMEQUE LÓPEZ, M. C.: Derecho del Trabajo. Centro de Estudios Ramón Areces, Madrid, (azkeneko edizioa).

- MERCADER UGUINA, J.: Lecciones de Derecho del Trabajo. Tirant lo Blanch, Valencia, (argitaratutako azkeneko alea)

- TERCEÑO PEREZ DE NANCLARES, Mª A.: Lan prestakuntza eta orientabidea, Lan Zuzenbidea. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia

- ARRIETA IDIAKEZ, F. J.: Lan Zuzenbidea. (azkeneko edizioa)

- ETXABE LIZASO, B. eta LANDA AYERZA, I.: Giza baliabideak. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia.

- GOROSTIAGA, M., URRUTIKOETXEA BARRUTIA, M. eta IRURZUN UGALDE, K.: Lan Zuzenbidearen Iturriak. Eusko Ikaskuntza, Donostia, 1999.

 

Osagarrizko bibliografia:

- APARICIO TOVAR, J.: Introducción al Derecho Social de la Unión Europea. Bomarzo, Albacete, 2005.

- VALDÉS DAL RE, F. y LAHERA FORTEZA, J.: Manual Jurídico de negociación colectiva. La Ley, Las Rozas (Madrid), 2008.

- RODRÍGUEZ PASTOR, G y ALFONSO MELLADO, C. L.: La nueva Ley de la Jurisdicción Social. Bomarzo, Albacete, 2012.

Gora

Non emango den

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Aularioan

Gora