Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2023/2024 | Beste urte batzuk:  2022/2023  |  2021/2022  |  2020/2021  |  2019/2020 
Lan Harremanetan eta Giza Baliabideetan Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 352101 Irakasgaia: HISTORIA GARAIKIDEA ETA LAN HARREMANENA
Kredituak: 6 Mota: Oinarrizkoa Ikasmaila: 1 Iraupena: 1º S
Saila: Giza eta Hezkuntza Zientziak
Irakasleak:
SATRUSTEGUI ANDRES, IMANOL (Resp)   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Lan Harremanetako eta Giza Baliabideetako Gradoa

Gora

Deskripzioa/Edukiak

Historia garaikidearen barnean kokatzen da irakasgai hau, eta historia sozialaren ikuspuntutik aztertzen da bereziki. Ekoizpen-gizarte harremanak nahiz lan harremanak deituriko arloak biziki present izanen dira klaseko azalpenetan. Gaiek esparru zabala hartzen badute ere, espainiar estatuko gaiak ere jorratzen dira programazioan. Iraultza burgesa, gizarte klaseak edota langileriaren mugimenduaren sorrerak, zeinak oso garrantzitsuak baitira, bere toki nabaria izango dute azalpenetan. Hogeigarren mendearen historia lantzerakoan Europak eta Espainiak igaro dituzten une eta prozesu garrantzitsuei arreta jarriz gero, gure historia hurbilena ulertzeko ikasleei tresna egokiak eskaintzeko aukera izango dugu.

Gora

Gaitasun orokorrak

 

  • Ahozko eta idatzizko komunikazioa bertako hizkuntzan (G3)
  • Antolatzeko eta plangintza egiteko gaitasuna (G2)
  • Analisia eta sintesia egiteko gaitasuna (G1)
  • Informazioa kudeatzeko gaitasuna (G6)
  • Arrazonamendu kritikoa (G13)

Gora

Berariazko gaitasunak

 

  • Gizarte aldaketako prozesuak harremanetan jartzea, ikuspegi historiko eta sozial batetik (E4)
  • Irizpenak, txostenak eta aurkezpenak egitea lan harremanetako esparru ezberdinei buruz gaztelaniaz eta euskaraz (E8)

Gora

Ikasketaren emaitzak

Garai historiko baten ezaugarriei buruzko ezagutza aurreratua.

Aurreko informazioaren ulermena, prozesu orokor batetan kokatuz.

Arazo historiko garrantzitsu baten datuen interpretazioa, bere iritzi propia izatera ailegatzen. Adibidez Auzi Sozialari buruz XIX. mendean.

Arazo historiko berrien edo ez ezagunen aurrean ulertzeko gaitasuna. Demagun: egungo krisialdiaren zergaitien sorrera.

Prozesu historiko baten ezaugarriak eta konplexitatea azaltzeko gaitasuna. Adibidea, Faxismoaren bilakaera Europan bi mundu gerren artean.

Testu historiko adierazgarri batetaz aurkezpen publiko bat eta hari buruz saiakera idatzia  egin.

Gora

Metodologia

Jarduera hezigarriak orduak % Presentzialak
Eskola teorikoak 45 100
Idazkiak egitea eta hipotesiak ebaztea 20 0
Lanen prestaketa, aurkezpena eta eztabaida 20 40
Materialak irakurtzea 20 40
Hitzaldiak eta bestelako jarduerak 7,5 0
Ikasketa eta azterketa 37,5 5

Gora

Hizkuntzak

Euskera

Gora

Ebaluazioa

 

Ikaskuntzaren
emaitza
Ebaluazio
jarduera
Pisua (%) Errekupera
daitekeen edo ez
Eskatzen den
nota minimoa
Eskatzen den
nota minimoa
 IE2, IE3 Lan praktikoak, behaketa, proposamena, eta bere kasuan, ebaluazioa 45% Ahozko eta/edo idatzizko probaren bidez berreskura daiteke 70%  
IE1, IE3, IE4 Ahozko zein idatzizko frogak, partzialak edo ikasgai osokoak 50% Idatzizko probaren bidez berreskura daiteke 100% 10etik 4ko edo hortik gorako nota behar da
IE3 Bertaratzea eta klasean parte hartzea, edota izatekotan, enpresareb edo elkarte batean
GUZTIRA
5%   0%  
    100%   81,50%  

Gora

Gai-zerrenda

  1. Industria iraultza: lan egiteko eta lan harremanak arautzeko forma berriak.
  2. Iraultza liberalen ondorioak: marko juridiko eta politiko berria.
  3. Langile klaseen antolakuntza sindikal eta politikoa. Langile mugimenduaren sorrera eta langile ideologiak.
  4. Gizarte eta lan munduko eraldaketak bigarren industrializazioan zehar eta hedapen inperialista.
  5. Urte gatazkatsuak: gerra eta Iraultza. Lan mundua lehen mundu gerraren ostean.
  6. Demokraziaren krisia eta lanaren dinamikak 30. eko hamarkadan.
  7. Gerraostetik krisira (1945-1989): garapen kapitalista, gerra hotza eta deskolonizazioa.
  8. Lan harremanak mundu globalizatuan.
  9. Auzi sozial eta ekonomikoak Espainia garaikidean.

 

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


Irakasgaia prestatzeko ez dago esku-liburu bakarra eta gai bakoitza aldez aurretik zehaztuko diren irakurgaiak -liburu eta liburu desberdinetako kapitulu zehatzak- erabiliz prestatzen ahal da.

Irakurgaietako eta esku-liburuko edukiak irakasleak azaldu eta zabalduko ditu klase praktikoetan, hauek amaierako azterketa planteatzeko oinarria izango direlarik.

Gai bakoitzaren hasieran hari dagokion bibliografia eta ariketa praktikoetan landuko diren derrigorrezko irakurgaiak zehaztuko diren arren, irakasgaia prestatzeko lagungarriak izan daitezkeen bestelako lan orokorrak erabiltzen ahal dira.

 
Oinarrizko bibliografia
 

-     AIZPURU, Mikel eta RIVERA, Antonio, Lanaren gizarte historiaren esku-liburua. Bilbo: UPV-EHU, 1995.

-     AROSTEGUI, J., BUCHRUCKER, C. eta SABORIDO, J., El Mundo contemporáneo: Historia y sus problemas. Bartzelona, Crítica, 2001.

-     ARTOLA, M. eta PEREZ LEDESMA, M., Contemporánea: la historia desde 1776, Madril, Alianza, 2005.

-     COMÍN,F., HERNÁNDEZ, M., eta LLOPIS, E., (Eds.) Historia económica mundial, siglos X-XX, Bartzelona, Crítica, 2010.

-     FONTANA, J., Por el bien del imperio. Una historia del mundo desde 1945. Bartzelona, Pasado y Presente, 2011.

-     HOBSBAWN, E. Historia del siglo XX: 1914 ¿ 1989. Bartzelona, Crítica, 1995.

-     MARICHAL, C., Nueva historia de las grandes crisis financieras. Una perspectiva global, 1873-2008,  Bartzelona, Debate, 2010.

-     MARKS, R., Mundu Modernoaren sorrera. Kontakizun global eta ekologiko bat, XV. Mendetik XXI. Medera arte, EHU, Bilbo, 2015.

-     MARTINEZ, J. Historia Contemporánea. Valencia, Tirant lo Blanc, 2006. (liburutegian eskuragarria, on-line: http://biblioteca.tirant.com/cloudLibrary/ebook/show/9788499851723

-     NUÑEZ SEIXAS, X. (2015) Las utopías pendientes. Una breve historia del mundo            desde 1945, Bartzelona, Crítica.

-     VILLARES, R. eta BAHAMONDE, A., Gaur egungo mundua. XIX. eta XX. mendeak, EHU, Bilbo, 2004.

 

Gora

Non emango den

Ikasgelategian

Gora