Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2023/2024 | Beste urte batzuk:  2022/2023  |  2021/2022  |  2020/2021  |  2019/2020 
Zuzenbidean Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 351501 Irakasgaia: LANAREN ZUZENBIDEA
Kredituak: 6 Mota: Nahitaezkoa Ikasmaila: 3 Iraupena: 1º S
Saila: Zuzenbidea
Irakasleak:
GOÑI SEIN, JOSE LUIS (Resp)   [Tutoretzak ] LLORENS ESPADA, JULEN   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Zuzenbide Pribatua/ Lan Zuzenbidea

Gora

Gaitasun orokorrak

  • Analisi eta sintesi gaiasunak (C.G.1)
  • Ahoz eta idatziz komunikatzeko trebetasuna euskara hizkuntzan (C.G.3)
  • Informazioa kudeatzeko gaitasuna (C.G.6)
  • Arazoen ebazpena (C.G.7)
  • Gaitasunak harreman interpertsonaletan (C.G.12)
  • Arrazoiketa kritikoa (C.G.14)
  • Konpromezu etikoa (C.G.15)

Gora

Berariazko gaitasunak

  • Arrazoiketa kritikoa / análisis crítico  Zuzenbide Pribatuko kontu juridikoen arrazoiketa kritikoa (C.E. b.1)
  • Ahoz komunikatzeko trebetasuna terminologia eta teknika aproposak erabiliz (C.E.b.2 )
  • Zuzenbide Pribatuko kontu juridikoen textu espezifikoak irakurtzeko eta interpretatzeko gaitasuna (C.E.b.3)
  • Zuzenbide Pribatuko kontu juridikoei buruzko idazlan espezifikoak  idazteko gaitasuna(C.E.b.4)
  • Gizarte errealitateko gertaeren multzo batetik arazo juridikoak identifikatzeko gaitasuna (C.E.b.5)
  • Zuzenbide Pribatuko arazo juridikoen ebazpenak egiteko gaitasuna (C.E.b.6)
  • Ikasgaiaren berezko kontzeptuak deskribatu ahal izateko gaitasuna (C.E b.9 )

Gora

Ikasketaren emaitzak

1.- Gai bakoitzeko edukiak era koherente batean planifikatzea

2.- Era argi batez eta terminologia zehatza erabiliz ikasgaien idazkiak prestatu

3.- Gai bakoitzeko edukiekin erlazionatutako informazioa ordenatu, mugatu eta lehenetsi.

4.- Jakintza teorikoak erabili arazo errealei erantzunak emateko

5.- Pertsonen arteko harremanetarako abilezia garatu

6.- Gai bakoitzeko edukiak era kritikoan aztertu

7.- Giza baliabideak inspiratzen dituzten oinarri etikoak ezagutu eta ulertu, baita arautegi juridikoaren aplikazioa ere

8.- Lan Zuzenbideko iturriak ezagutu, baita hauen interpretazioa eta aplikazioa kasu praktikoen ebazpenetarako

9.-  Lan legeria, arau kolektiboak eta auzitegien epaiak hautatu eta interpretatu

10.- Enpresariaren eta langilearen mugek dakartzaten arazoak zehaztu

11.- Kontratu modalitate desberdinak identifikatu

12.- Arautegi sindikalaren oinarrizko ezagutzak deskribatu lan harremanetako esparru desberdinetan negoziazio funtzioak burutzeko ahalmena izateko

13.- Epaitegien aurreko defentsan, bai esparru administratibo bai prozesalean, ordezkaritza teknikoan jarduteko beharrezkoak diren trebetasunak garatu ahal izatea

14.- Prebentzio arloko ez betetzeek dakarten erantzukizunak azaldu

 

Ikasketaren emaitzak Edukia Jarduera hezigarriak Ebaluazio baliabideak
1.- Gai bakoitzeko edukiak era koherente batean planifikatzea Lan Zuzenbidearen iturriak A-1; A-5; A-7; A.8. Lanak eta proben egitea/Azterketa finala Teoriko-praktikoa.
2.- Era argi batez eta terminologia zehatza erabiliz ikasgaien idazkiak prestatu Lan Zuzenbidearen iturriak A-1; A.2; A-5; A-6; A-7; A.8. Lanak eta proben egitea/Azterketa finala Teoriko-praktikoa
3.- Gai bakoitzeko edukiekin erlazionatutako informazioa ordenatu, mugatu eta lehenetsi. Lan Zuzenbidearen iturriak A-1; A.2; A-5; A-6; A-7; A.8. Lanak eta proben egitea/Azterketa finala Teoriko-praktikoa
4.- Jakintza teorikoak erabili arazo errealei erantzunak emateko Lan Zuzenbidearen iturriak; Zuzenbide sindikala: askatasun sindikala, langileen ordezkaritza, negoziazio kolektiboa, gatazka kolektiboa A-1; A.2; A-5; A-6;  A-7; Lanak eta proben egitea/Azterketa finala Teoriko-praktikoa
5.- Pertsonen arteko harremanetarako abilezia garatu Lan Zuzenbidearen iturriak; Zuzenbide sindikala: askatasun sindikala, langileen ordezkaritza, negoziazio kolektiboa, gatazka kolektiboa A-2; A-3; A-8. Lanak eta proben egitea/Azterketa finala Teoriko-praktikoa
6.- Gai bakoitzeko edukiak era kritikoan aztertu Lan Zuzenbidearen iturriak; Zuzenbide sindikala: askatasun sindikala, langileen ordezkaritza, negoziazio kolektiboa, gatazka kolektiboa A-2; A-3; A-4; A-5; ; A-6; A-7; A-8. Lanak eta proben egitea/Azterketa finala Teoriko-praktikoa
7.- Giza baliabideak inspiratzen dituzten oinarri etikoak ezagutu eta ulertu, baita arautegi juridikoaren aplikazioa ere Lan Zuzenbidearen Iturriak, Lan Arriskuen Prebentzioa   A-1; A.2;  A-3; A-5; A-6; Lanak eta proben egitea/Azterketa finala Teoriko-praktikoa.
8.- Lan Zuzenbideko iturriak ezagutu, baita hauen interpretazioa eta aplikazioa kasu praktikoen ebazpenetarako Lan Zuzenbidearen iturriak; Zuzenbide sindikala: askatasun sindikala, langileen ordezkaritza, negoziazio kolektiboa, gatazka kolektiboa A-1; A.2; A-3; A-5; A-6; A-7. Lanak eta proben egitea/Azterketa finala Teoriko-praktikoa.
9.- Lan legeria, arau kolektiboak eta auzitegien epaiak hautatu eta interpretatu Lan Zuzenbidearen iturriak; Zuzenbide sindikala: askatasun sindikala, langileen ordezkaritza, negoziazio kolektiboa, gatazka kolektiboa; Lan Zuzenbide Prozesala   A-1; A.2; A-3; A-5; A-6; A-7. Lanak eta proben egitea/Azterketa finala Teoriko-praktikoa
10.- Enpresariaren eta langilearen mugek dakartzaten arazoak zehaztu Lan Zuzenbidearen iturriak; Zuzenbide sindikala: askatasun sindikala, langileen ordezkaritza, negoziazio kolektiboa, gatazka kolektiboa; Lan Zuzenbide Prozesala   A.2; A-4; A-5; A-6; A-7. Lanak eta proben egitea/Azterketa finala Teoriko-praktikoa
11.- Kontratu modalitate desberdinak identifikatu Lan Zuzenbidearen iturriak; Zuzenbide sindikala: askatasun sindikala, langileen ordezkaritza, negoziazio kolektiboa, gatazka kolektiboa A-1; A-5; A-6; A-7. Lanak eta proben egitea/Azterketa finala Teoriko-praktikoa
12.- Arautegi sindikalaren oinarrizko ezagutzak deskribatu lan harremanetako esparru desberdinetan negoziazio funtzioak burutzeko ahalmena izateko Zuzenbide sindikala: askatasun sindikala, langileen ordezkaritza, negoziazio kolektiboa, gatazka kolektiboa A-1; A-3; A-5; A-6; A-7. Lanak eta proben egitea/Azterketa finala Teoriko-praktikoa.
13.- Epaitegien aurreko defentsan, bai esparru administratibo bai prozesalean, ordezkaritza teknikoan jarduteko beharrezkoak diren trebetasunak garatu ahal izatea Lan Zuzenbide Prozesala Lan Zuzenbide Administratiboa   A-1; A.2; A-5; A-6; A-7. Lanak eta proben egitea/Azterketa finala Teoriko-praktikoa
14.- Prebentzio arloko ez betetzeek dakarten erantzukizunak azaldu Lan Arriskuen Prebentzioa  Lan Zuzenbide Administratiboa   A-1; A.2; A-5; A-6; A-7. Lanak eta proben egitea/Azterketa finala Teoriko-praktikoa

Gora

Metodologia

JARDUERA HEZIGARRIA                              ORDUAK                  PRESENTZIALITATEA
Saio teorikoak                                                        45                          100
Saio praktikoak                                                      30                            50
Lan teoriko-praktikoen egitea                                  25                              0
Ikasle bakoitzare ikasketa                                       50                              0
Azterketa                                                                 2                          100

 

IRAKASKUNTZA METODOLOGIA
Klase magistralak eta ikasleekin elkarrekiko analisia
Fikziozko naiz jurisprudentziatik ateratako errealitatezko kasu praktikoen ebazpena. Ahozko trebetasuna
Irakurketa eta berrien edota lan doktrinalen iruzkin kritikoa  
Espezialitateko hitzaldietan parte-hartzea 
Bakarkako lana

Gora

Prestakuntza jardueren-gaitasunen/ikaskuntzaren emaitzen arteko erlazioa

Konpetentziak Jarduera hezigarriak
GI, G14, EB1, EB5 Saio teorikoak
G3, G8, G12, G14, Eb2, Eb3 Eb4, Eb6 Idazkien egitea eta kasuen ebazpenak
  G1, G6, G7, G15, Eb1,Eb3, Eb4, Eb6 Presentazioak eta lanen eztabaida
G1, G14, Eb1, Eb9 Testuen irakurpena
  G6, G15, G11, G12, Eb5, Hitzaldiak eta beste jarduerak
G1, G7, G14, Eb1, Eb2, Eb6, E9 Ikasketa eta azterketa

Gora

Hizkuntzak

Euskara

Gora

Ebaluazioa

Ikaskuntza ondorioa Ebaluazio sistema Garrantzia Errekupera daitekeen edo ez Eskatzen den nota minimoa
R183, R120, R164, R167 Azterketa teoriko-praktikoa (gainditu eginbeharra ebaluazio jarraituko notak kontuan hartu daitezen) %60 BAI Gainditzeko 3/6etik lortu beharko da
R164, R6, R124 Erdiko froga %20 BAI  
R167 Ikerkuntza lana %10 BAI  
R183, R120, R164, R167, R124 Klasera etortzea eta parte hartze eraginkorra izatea %10 EZ  

 

Irakasgaia gainditzeko bukaerako azterketan 10etik 5 edo gehiagoko emaitza beharko da (edo zenbatespenaren proportzionala). Bukaerako azterketan 10etik 5 baino gutxiagoko emaitza lortzekotan, ebaluazio jarraiko kalifikazioa kontutan izanen da, baina irakasgaiaren amaierako nota, ebaluaketa jarraia eta bukerako nota, ezingo da 10etik 4,9 baino altuagokoa izango da.

 

       
       
       

Gora

Edukien azalpen laburra

Irakasgaia ikasleak, bai Zuzenbidekoak bai Enpresen Zuzendaritza eta Administraziokoak, enpresako gizarte harremanen gestioan goi mailako formakuntza juridikoa jaso dezaten bideratuta dago. Lan harremanak produkzio eta ekonomia erlazioen benetako euskarria dira eta Lan Zuzenbidea funtsezko paperarena egiten du lan harremanen konfigurazioan. Irakasgai honetan jasotako formakuntzak, ikasleak enpresan lan indarraren erabilgarritasunaren limiteak eta ertzak era argi batean ikus ditzan ahalbidetzen du, eta baita gizarte babes sistemak eta babes administratibo eta judizialeko mekanismoak ere.

Gora

Gai-zerrenda

1. GAIA- LAN ZUZENBIDEAREN SISTEMA NORMATIBOA

1. Lan Zuzenbidearen Fundamentu Historikoak.

2. Lan Zuzenbideko iturriak.

3. Arau konstituzionala: A) Lan harremanetako sistema konstituzionala; B) Oinarrizko Lan Eskubideak (espezifikoak eta inespezifikoak); C) Lan eskubideen berma konstituzionalak.

4. Lan legedia eta Nafarroako Foru Erkidegoaren lan arloko eskumenak.

5. Hitzarmen kolektiboa: A) kontzeptua eta izaera; B) eraginkortasun juridikoa eta pertsonala.

6. Lan arautegiaren ezarpena: A) beharrezko zuzenbidea eta zuzenbide xedatzailea; B) eskubideen ukaezintasuna; C) arau mesedegarriena; D) baldintza onena.

 

2. GAIA- LAN KONTRATUA

1. Nozioa eta lan kontratuaren funtsezko elementuak.

2. Lan legeditik baztertutako lan jarduerak: aipamen berezia Langile Autonomoari eta Ekonomikoki Mendekoak diren Langile Autonomoei (EMLA).

3. Izaera bereziko lan erlazioak.

4. Baldintza subjektiboak: A) lan egiteko ahalmena eta baimena; B) kontratu eraginkortasun eza.

5. Enpresariaren kontratatzeko askatasuna: bereizkeria ezaren oinarria.

6. Aldi Baterako Laneko Enpresen bitarteko kontratazioa (ABLE) .

7. Azpikontratazio legala eta legearen aurkako langileen lagatzea.

8. Kontratuaren forma, dokumentazioa eta proba.

9. Frogaldia: araubide juridikoa.

 

3. GAIA- LAN KONTRATAZIOAREN MODALITATEAK (I)

1. Kontratu mugagabea eta aldi baterako kontratuak.

2. Borondatearen autonomia eta kausalitatea kontratuan.

3. Kontratu mugagabea: A) orokorra; B) jarraitasunik gabeko kontratu finkoa: a) egoerak b) deialdia c) langileen eskubideak d) obrazko kontratu mugagabea

4. Aldi baterako kontratazioaren modalitateak: A) produkziozko baldintzak: a) aurretik jakin ezin den epe luzekoa b) aurretik jakin daitekeen epe motzekoa B) ordezkapenezko kontratua.

5. Irregulartasunengatik mugagabean transformatutako aldi baterako kontratuak.

6. Segidako aldi baterako kontratazio eta kontratu kateatzearen limite legala.

7. Lege iruzurrean egindako aldi baterako kontratazioa.

 

4. GAIA- LAN KONTRATAZIOAREN MODALITATEAK (II)

1. Formakuntza kontratuak: A) alternantziazko formakuntza kontratua; B) praktika profesionala lortzeko kontratua; C) bi modelaitateekiko arau komunak

2. Lanaldi partzialeko kontratuak: A) orokorra; B) txanda kontratua.

3. Lan kontratazio mugagaberako sustapen neurriak.

4. Urruneko lana egiteko kontratua eta telelana.

5. Lan kontratua Administrazio Publikoan: aldi baterako kontratazioa Administrazio Publikoan.

6. Kontratazioaren kontrola: langileon ordezkariei oinarrizko kopia ematea.

 

 

5. GAIA- ZERBITZU ALDIAK ETA ATSEDENA

1. Lan denbora: kontsiderazio orokorrak.

2. Lanaldia: A) iraupena, B) atsedenak, C) txandakako lana; D) gaueko lana.

3. Apartako lanaldiak: handiagotzea, mugaketak eta murrizketak.

4. Lanaldia murrizketa kausa ekonomia arrazoiak medio.

5. Lan egutegia.

6. Aparteko orduak.

7. Lan atsedenaldien erregimena: A) asteko atsedenaldia; B) laneko jaiegunak; C) urteko oporrak.

8. Ordaindutako baimenaldiak.

 

 

6. GAIA- SOLDATA

1. Soldataren nozio juridikoa .

2. Soldata estruktura: A) oinarrizko soldata eta soldata osagarriak; B) soldataz kanpoko eskuratzeak; C) aparteko ordainsariak.

3. Soldataren zehaztapena: A) erregulazio iturriak; B) lanbide arteko gutxieneko soldata; C) banakako soldata hobekuntzak.

4. Soldata absortzioa eta konpentsazioa.

5. Soldata ordaintzearen betebeharra: denbora, lekua eta forma (soldata ordainagiria).

6. Soldataren babes legala: A) ordaintzean berandutzea; B) soldata kreditu pribilegiatua bezala; C) Soldataren enbargaezintasuna; D) Soldata Bermatzeko Funtsa.

 

 

7. GAIA- LAN ERLAZIOAREN GORABEHERAK

1. Betebeharreko lanaren zehaztapena: A) lanbide sailkapena; B) langileen enkoadratze profesionala.

2. Mugigarritasun funtzionala: A) talde profesionalean; B) talde profesionaletik at.

3. Lan baldintzen funtsezko aldaketa: A) banakako izaerakoak; B) izaera kolektibokoak;

4. Estatutuaren araberako hitzarmen kolektiboan jasotako baldintzen aldaketa.

5. Mugigarritasun geografikoa: A) lekualdatzeak; B) desplazamenduak.

6. Enpresen eskualdatzea eta enpresa subrogazioa: A) mortis causa ondorengotza; B)intervivos transmisioa.

7. Aldi Baterako Enplegu-Erregulazioko Espediente (ABEEE/ERTE)): A) TAP kausengatiko kontratuaren etetea; B) ezinbesteko kausagatiko ABEEEa; C) Flexibilizazio eta estabilizazioaako RED mekanismoaren ABEEE berria.

8. Lan utzialdiak: A) derrigorrezkoa; B) borondatezkoa; C) ahaideak eta umeak zaintzeko.

 

8. GAIA- LAN KONTRATUA AZKENTZEA

1. Kontratua amaitutzat ematea: amaitzearen kausak.

2. Iraungipena alderdien borondateengatik: A) elkarrekiko desadostasuna. Kitatze agiria; B) termino erabakigarria; C) suntsiarazpen baldintza.

3. Iraungipena alderdien desagerpenagatik: A) langilearen heriotza, ezgaitasuna y erretiroa; B) enpresariaren heriotza, ezgaitasuna y erretiroa eta kontratatzaile pertsonaren desagerpena.

4. Langilearen borondatezko azkentzea: langilearen borondatearengatik: A) uztea; B) dimisioa; C) arrazoitutako azkentzea.

 

9. GAIA- DIZIPLINAKO KALERATZEA

1. Enpresariak aldebakarrean erabakitako azkentzea: kaleratzea.

2. Kaleratzearen kausalitatea eta bere tipologia.

3. Diziplinako kaleratzea: kausak.

4. Diziplinako kaleratzean ekintza: forma, denbora eta lekua.

5. Diziplinako kaleratzearen errebisioa: a) kaleratzearen kalifikazioa, b) efektu juridikoak.

6. Langileon ordezkari legalen kaleratzearen berezitasunak.

 

10. GAIA- KALERATZE OBJEKTIBOA ETA KOLEKTIBOA

1. Legalki bidezkoak diren kausa objektiboetan oinarritutako kaleratzea: A) kausak; B) kaleratze ekintzaren berezitasunak; C) kaleratzearen kalifikazioa eta bere efektuak.

2. Kaleratze kolektiboa arrazoi ekonomikoengatik, antolaketakoengatik, teknikoengatik edo ekoizpenekoengatik: A) kontzeptua; B) kausak; C) enplegu erregulazioko prozedura; E) efektuak

3. Ezinbesteko kausarengatiko kaleratzea: A) ezinbesteko kausaren baldintza konfiguratzaileak; B) administrazioaren adostea.

4. Preskripzioa eta lan kontratutik eratorritako akzioen iraungitzea.

 

 

11. GAIA-  LANGILEON ORDEZKARITZA ENPRESAN

1. Langileon antolatze kolektiboaren formak enpresan. Espainiako ¿kanal bikoitzaren¿ ordezkaritza.

2. Langileon ordezkaritza bateratua enpresan: A) ordezkaritza bateratuaren organoak: langileen eskuordeak eta enpresa batzordeak; B) funtzioak eta eskumenak: negoziazioa, zaintza eta kontrola, informazioa eta bestekoak; C) bermeak; D) agintaldiaren iraupena.

3. Sindikatu ordezkaritza handienak: A) ordezkagarritasun irizpideak; B) maila desberdinetako edukiak eta efektuak.

4. Ordezkaritza lan arriskuen prebentziozko arloan: prebentziorako eskuordeak (igorpena)

5. Ordezkaritza sindikala enpresan: A) Organizazio formak: sekzioak eta sindikatu eskuordeak; B) Funtzioak eta eskubideak; C) Ekintza sindikalaren babesa.

6. Langileen bilera edota asanblada eskubidea.

 

12. GAIA- NEGOZIOAZIO KOLEKTIBOA

1. Estatutuaren araberako hitzarmen kolektiboa: A) diseinu normatiboa; B) negoziazio unitateak; C) hitzarmenaren alderdiak: a) hasierako legitimazioa; b) legitimazio osoa.

2. Negoziazio prozedura: A) iniziatiba; B) negoziatzeko betebeharra; C) Negoziazio komisioaren eraketa; D) akordio hartzeak; E) erregistroa, depositua eta argitalpena.

3. Hitzarmenaren edukia: A) betebehar izaerako edukia; B) eduki normatiboa; C) eduki minimoa; D)eduki konbentzionalaren limiteak.

4. Hitzarmenaren indarraldia eta aplikazioa : A) iraunaldia; B) guztizko aurreraeragina C) Konkurrentziaren debekua ; C) enpresa hitzarmenen aplikaziozko lehentasuna: kontrata kasuan aplikaziokoa den hitzarmena D) Hitzarmenaren interpretazioa.

5. Estatutuaren araberako hitzarmen kolektiboan ezarritako lan baldintzen aldaraztea.

6. Estatutuz kanpoko hitzarmen kolektiboa eta negoziazioaren beste produktu: enpresa akordioak.

 

 

13. GAIA- ASKATASUN SINDIKALA ETA GATAZKA KOLEKTIBOKO NEURRIAK

1. Sindikatuaren funtzio konstituzionala.

2. Askatasun sindikala: A) esparru subjektiboa: barneratzeak eta bazterketak; B) eskubidearen edukia: banakako eta kolektiboko ikuspuntuak.

3. Askatasun sindikalaren babesa: A) eskubidea babesteko mekanismoak; B) babes prozedura: eskubidea urratzearen ondorioak.

4. Greba: A) Kontzeptua eta tipologia; B) eskubidearen titulartasuna; C) eskubidea gauzatzeko prozedura: a) deialdia; b) aurre abisua; c) greba komitea; d) grebaren garapena; e) greba piketeak; f) greban dauden langileen ordezkatzearen debekua; g) segurtasun eta mantentze zerbitzuak; h) grebaren bukatzea; D) greba komunitatearentzako funtsezko zerbitzuetan; E) grebaren efektuak.

5. Ugazaben itxiera: A) Kontzeptua eta motak; B) Ugazaben itxieraren helmen konstituzionala; C) araubide juridiko legala.

6. Lan gatazkak auzibidetik kanpo ebaztea: A) Bitartekotza eta Arbitrajeko Konfederazio Arteko Zerbitzua (SIMA); B) gatazkak konpontzeko zerbitzu autonomoak (Tribunal Laboral de Navarra/ Nafarroako Lan Epaitegia).

 

14. GAIA JURISDIKZIO SOZIALA

1. Babes judizialerako eskubidea eta jurisdikzio Soziala.

2. Lan arloko organo jurisdikzionalak: A) Lan arloko Epaitegiak; B) Autonomia Erkidegoen Auzitegi Nagusietako Lan arloko Salak; C) Auzitegi Nazionaleko Lan arloko Sala; D) Auzitegi Goreneko Lan arloko Sala.

3. Auziaren lan materia: A) determinaziorako irizpideak; B) eskumena.

4. Lan prozedura: printzipio gidariak;

5. Lan prozedura arrunta: A) prozedura aurreko ekintzak: a) aurretiaz adiskidetzea; b) aurretiko erreklamazio administratiboa; B) Demanda; C) Idazkari judizialaren aurreko adiskidetzea, D) Epaiketa; E) Epaia.

6. Lan prozedura bereziak: kaleratzea, giza eskubideen babesa.

 

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


OINARRIZKO BIBLIOGRAFIA:

 

PALOMEQUE LOPEZ, C., ÁLVAREZ DE LA ROSA, M.:  DERECHO DEL TRABAJO. Areces, Madrid (azkeneko edizioa)

MARTIN VALVERDE Y OTROS: DERECHO DEL TRABAJO, Tecnos, Madrid (azkeneko edizioa)

 

COLECCIÓN DE LEGISLACIÓN SOCIAL VIGENTE: edozein editorialekoa (Civitas, Tecnos, Colex, Aranzadi, etc, azkeneko edizioa)

 

OSAGARRIZKO BIBLIOGRAFIA:


MONTOYA MELGAR: DERECHO DEL TRABAJO, Tecnos, Madrid (azkeneko edizioa)

Gora

Non emango den

"Aulario" eraikuntzan. Arrosadiako kanpusa

Gora